Nietzsche bizitza ulertzeko bi modu daude

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,64 KB

Morala gure izateko moduan/izaeran/ethos-en oinarritzen da. Izaeran ezaugarri batzuk daude, eta hauen ondorioz, izaki moralak gara. Baieztapen honen alde dauden ezaugarri hauek ditugu: 


  1. Gizakiaizaki soziala da. Beste modu batez esanda, Aristoteles-en arabera, gizakia zoon (animalia)
    politikon
    da, hau da, animalia politikoa. Alde batetik, gizakia gizarte antolatu batean bizi baita, eta beste aldetik gizarte hori legeen edo arauen bitartez antolatuta baitago. Gizarte batean bizitzeko legeak eta arauak ezinbestekoak dira, arauek edo moralak gure elkarbizitza ahalbidetzen dute eta. 


  1. Amaitu gabeko izakiak gara. Ez gara animaliak bezala behar dugunarekin jaiotzen, baizik eta gure bizitza aurrera eramateko, gure izaera garatu behar dugu, gure ekintzen bitartez (moralak bideratzen dituenak). 


Don José Ortega y Gasset filosofoak gizakia proiektua dela dio. Gure bizitza proiektu bat da ere, eta garen proiektu handi horren barruan proiektu txikiak aurkitzen dira (epe laburrerakoak, epe luzerakoak…). Gure bizitza etengabe aldatzen da, hau da, gure ekintzekin eta kanpotik inposatzen zaizkigun gauzekin (istripuak, gaixotasunak…) gure proiektua moldatzen da. 


Era berean, Ortegaren arabera, gure bizitza bete behar dugu koherentziarekin eta zentzuarekin. Horretarako, gure ekintzak eta erabakiak ados egon behar dira gure proiektuarekin, estaterako, zerbait egingo dudala esaten badut, eta gero ez badut egiten, ez naiz koherentea izango. Laburbilduz, Ortegak koherenteak izatea eskatzen digu.


  1. Aristoteles-en arabera, gizakia animalia arrazionala da, dagoen guztiaz pentsatzen baitugu. Horregatik, gure moralari buruz pentsatzen dugu, hau da, etika egiten dugu; beraz, gizakia izaki etikoa da ere. 

Entradas relacionadas: