Nietzsche arima

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,22 KB

Sofistak hiriko jakintsuenak eta agintarien irakasleak ziren. Gizartean arrakasta izateko, eztabaida, legedia eta Politka erakusten zituzten. Kobratu egiten zuten irakasteagatik. Ondorengo jarrera filosofikoak zituzten.

Eszeptizismoa Gorgias-ek ordezkatzen zuen. Gorgias-en arabera, iritzi guztiak faltsuak dira, ezin delako bat ere munduarekin alderatu. Ez dago egiarik. Beraz, konbentzioz erabaki behar dira legeak.

Erlatibismoa Protagoras-ek defendatzen zuen. Erlatibismoak dioenez, egia gizabanako edo gizatalde bakoitzaren arabera dago; hau da, gauza berberari buruz egia asko daude, gauza hori egiazki ezagutzen dutela dioten gizabanako edo gizatalde bezain beste egia, alegia. Eta berdin ongiaren ezagutzari dagokionez. Horregatik, gizarte legeak konbentzioz erabaki behar dira.

Konbentzionalismoak dioenez, hiriaren legeak konbentzioz (hitzarmenez) ezarri behar dira. Baina justiziari buruzko guztientzako egia bat ez dagoenez, elkarrizketa publikoa ez da egiazko justizia aurkitzeko bidea; jendea manipulatzeko tresna bat baizik. Horregatik, jendea manipulatuz norberaren legeak ezartzeko, pubikoaren aurrean ongi hitz egiten eta eztabaidatzen jakin behar da.

Sokrates omen zen Atenaseko jakintsuena. Baina sofisten aurka zegoen. Ez zuen diruagatik irakasten, jakituriaren zaletasunagatik elkarrizketatzen zuen. Jakituriaren zalea zen, filosofoa hain zuzen ere (filo=zale, sofos=jakintza).


Betiereko hiru zera daude: materia, ideiak eta Demiurgo jainkoa. Demiurgo jainkoak materia hartu zuen buztina balitz bezala, eta, ideiak kopiatuz, gauza materialak egin zituen. Horregatik, ideia da gauzaren eredu aldaezina, bere benetako izaera, bere esentzia.

Mundu ulergarria, ulermenaren bitartez ezagutzen dena da. Bertan  ideiak daude. Materia gabeko ezaugarri edo forma soilak dira. Eta materiarik ez dutenez, izana bezalakoak dira: aldaezinak, betierekoak, perfektak, eta berez dira, baita guk ezagutuko ez bagenitu ere. Adibidez: harria, arrosa, gizakia…; eta baita ere ongia, justizia, edertasuna… Izen arruntak bezainbeste ideia daude.

Iritzia (“doxa”) sentimenetatik dator. Gauza materialei buruzkoa da. Aldakorra, okerra, ez segurua eta subjektiboa da, hau da, ezagutzaile bakoitzaren araberakoa da. Haize berdina, hotza izan daiteke batzuentzat eta beroa beste batzuentzat.

Gizakia bi osagarriz osatua dago; gorputzaz eta arimaz osaturik dago (gizakiari buruzko kontzepzio dualista). Gorputza materiazkoa da, eta arima forma bat da. Gorputza arimaren kartzela da. Elikatu egin behar da; gaixotu egiten da; beldurra eta grinak ditu. Horiek guztiek zaildu egiten dute arimak egin behar duen gogoeta eta izanaren azterketa.

Arima arrazionala buruan dago. Arrazoimena da, eta hilezkorra da. Gorputza hil ondoren, arima arrazionala ideien mundura igotzen da berriro ere, eta gero beste gorputz baten haragitu daiteke, aurreko bizitza materialean izan duen jokaeraren arabera (arimaren transmigrazioa).


Ongiaren ideia, ideia guztien mailaketaren erpinean dago, mundu ulergarria argitzen dago, eguzkiak mundu sentigarria argitzen duen bezala (haitzuloaren mitoa). Demiurgoak (jainko batek) gauza guztiak sortu zituen, ideien formak kopiatuz, eta ideien erpinean dagoen ongia zabaldu nahian. Ongia da ideia guztien izanaren zergatia. Demiurgoa da, gauza guztiak izatearen zergatia.

Hiria estatu independente bat da, Platonen garaian. Platonentzat hiri edo estatu idealak, arimak bezala, hiru zati ditu. Horietako zati bakoitza klase sozial bat da: langileena, zaindariarena eta buruzagiena. Langileek lana egiten dute. Zaindariek hiria zaintzen eta babesten dute. Buruzagiek hiria zuzentzen dute.

Justizia, klase ezberdinen arteko oreka edo harmonia da. Hiru klaseen multzo osoaren, hau da, hiri osoaren, bertutea da. Justizia, klase eta gizabanako bakoitzak bere lana besteen zereginetan sartu gabe egiten duenean lortzen da.

Gobernu era zuzena aristokrazia da: jakintsuen gobernua.
Ona zer den dakitenek gobernatu behar dute, eta denen onerako gobernatu behar dute. Guztiek nahi eta onartuko dute haien gobernua, komeni zaielako, ongia baitakar. Horrela, harmonia egongo da hirian.

Esentzia edo zerizana, gauzaren benetako izaera hain zuzen ere, ez dago gauzari dagokion ideian, gauzan bertan baizik. Horrela, Platonek sorturiko izakien bikoizketa, eta aldaketa sentigarriak aztertzeko ezintasuna, ezabatu egiten dira.

Substantziak, izana berez duten izakiak dira, hau da, beraien izanari berez eusten dioten izakiak, beste ezeren laguntzarik gabe. Eta beraien izanari berez eusten dioten izaki horiek gauza material guztiak dira.


Formen bi mota bereizten dira: beharrezkoak eta ez-beharrezkoak. Substantziaren forma beharrezkoak, substantzia benetan denaren, hau da, esentziaren, ezaugarriak dira. Beraietako bat galtzen bada, substantziak galdu egiten du bere benetako izaera. Substantziaren forma ez-beharrezkoak, bestelako ezaugarriak dira, benetako izaera eusteko behar ez direnak, alegia.

Gizakia, animalia politiko bat da. Bizi ahal izateko eta zoriontsu izateko, hiri (Estatu) baten bizi behar du, eta lege zuzenak eduki behar ditu. Horretan datza bere gizartekoitasuna. Gizakiak lehendabizi familia sortzen du, eta familiak elkartzean, gizarte politikoa sortzen du.

Lege zuzenak behar dira zoriontsu izateko. Zoriontsu izateko,, gizakiak lege zuzenak dituen hiri batean bizi behar du. Dena den, pertsona batentzat eta hiriarentzat ongia gauza bera bada ere, hiriaren ongia lortzea handiagoa eta beteagoa da, gizabanakoaren ongia lortzea baino, hirian gizabanako asko daudelako.

Gobernatzeko era zuzenak eta okerrak daude. Zuzenak monarkia, aristokrazia eta demokrazia dira. Egoera bakoitzean ikusi behar da hiru horietako egokiena zein den. Baina gobernatzeko era zuzenak usteldu egin daitezke: monarkia usteltzen denan, oligarkia bihurtzen da; demokrazia usteltzen denean, demagogia bihurtzen da.

Monarkia, bakar baten gobernua da. Errege zuhurrak orokorregiak diren legeek baino hobe erabaki eta epaitu dezake, kasu partikularrak aztertuz. Baina aginduetan irrikek eragiten dutenean, erregetza usteldu eta tirania bihurtzen da. Tirania, nagusiki bere onerako agintzen duen bakar baten gobernua da.

Aristokrazia, guztien onerako agintzen duten gutxi batzuen gobernua da. Usteltzen bada oligarkia bihurtzen da. Oligarkia, nagusiki beraien onerako agintzen duten gutxi batzuen gobernua da.

Demokrazia, herriaren gobernua da. Baina herria hezita ez badago, demokrazia usteldu eta demagogia bihurtzen da, iritzi okerrei jarraitzen baitzaie. Demagogia herriak zuzentzen duen eta aberatsak baztertzen dituen gobernu sistema da. Emozioak zirikatzen dituzten, eta herriaren laguntza eskuratzeko erabiltzen diren propagandazko argudio okerretan oinarritzen da. (Gaur egun, “populismo” esaten zaio).

Entradas relacionadas: