Newtonen Grabitazio Unibertsalaren Legea eta Eremuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,1 KB

Newtonen grabitazio unibertsalaren legea

Newtonek, XVII. mendean, bi masen artean sortutako erakarpen-indarraren balioa ezarri zuen:

"Masa duten bi partikulek elkar erakartzen dute, beren masen biderkaduraren zuzenki proportzionala, eta beren arteko distantziaren karratuaren alderantziz proportzionala den indar batez."

Moduluak: F = F12 = F21

Indar grabitatorioaren ezaugarriak

  • Indar erakarleak dira beti.
  • Urrutiko indarra da: distantzian eragiten du, masen artean kontakturik gabe.
  • G oso txikia denez, bere modulua oso txikia izango da (hautemanezina), masa horietako batek, behintzat, oso handia ez bada.
  • Akzio-erreakzio indarrak dira: beti binaka agertzen dira, modulu eta norabide berekoak, baina aurkako noranzkoak.

Eremu grabitatorioaren intentsitatea

Eremu grabitatorioa gorputz batek, masa izateagatik, bere inguruan sortzen duen perturbazioa da. Inguru horretan beste masa bat kokatzen bada, indar grabitatorioa jasango du.

Eremu grabitatorioaren intentsitatea (g) espazioko puntu batean, masa-unitateak puntu horretan jasango lukeen indarra da.

Masa puntual edo esferiko baten eremu grabitatorioa

Masa puntual batek (bolumen mesprezagarria duena) bere inguruan sortzen duen eremua eremu-lerroen bidez irudikatzen da. Eremu-lerroek masa batek eremuan jarrita jarraituko lukeen ibilbidea adierazten dute.

Masa esferikoa bada, puntualtzat hartzen dugu, masa osoa esferaren zentroan kontzentraturik balego bezala.

Lurraren grabitazio-eremua

Lurra masa esferikoa da; beraz, eremu grabitatorioa kalkulatzeko, bere masa osoa zentroan kontzentraturik dagoela kontsideratuko dugu:

g = G · ML / r²

Non ML Lurraren masa den, eta r = R + h (P puntua Lurretik h altuerara egonik). Lurraren gainazalean, h = 0 denez, r = RL eta g = G · ML / RL².

Entradas relacionadas: