Newton-en Grabitazio Unibertsalaren Legea
Enviado por Chuletator online y clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 89,67 KB
Isaac Newtonek (1642-1727) grabitazio unibertsalaren legea proposatu zuen. Horren arabera, lurrean objektuak erorarazten dituen indarra eta ilargia bere orbitan iraunarazten duena mota berekoak dira.
-NEWTON-EN GRABITAZIO UNIBERTSALAREN LEGEA:
Bi partikula materialek elkar erakarri egiten duten, bere masen biderkaduraren zuzenki proportzionala eta beren arteko distantziaren karratuaren alderantziz proportzionala den indar batez.
F: masa partikula batek besteari egiten dion indarra (indar grabitatorioak)
G: grabitazio unibertsalaren konstantea= 6.67x10-11 Nm2 /kg2
m1, m2: masak
r: partikulen arteko distantzia
Indar grabitatorioen ezaugarriak:
Indar-bektorearen norabide eta noranzkoa bi masak elkartzen dituen zuzenarena da. Indarraren adierazpenean ageri den minus zeinuak adierazten duenez, F12 eta u1 bektoreek elkarren aurkako noranzkoak dituzte. Hau da, indar grabitatorioak beti dira erakarleak.
Distantziarako indarrak dira; hots, urrunera eragiten dutenak. Ez da beharrezkoa inolako ingurune materialik masen artean.
Beti ageri dira binaka. Bi indarrak modulu berekoak eta norabide berekoak dira, baina aurkako noranzkokoak. Akzio- eta erreakzio-indarrak dira:
-EREMUA ETA EREMU-INTENTSITATEAREN KONTZEPTUAK:
Eremua: espazioaren benetako edo irudizko perturbazioa da, eta puntu bakoitzari magnitude baten balioa esleituz zehatz daiteke.
Indar eremuak: espazioko eskualde batean indar-eremu bat dago, baldin eta eskualde horretan probako gorputz bat jartzean gorputz horrek indar bat jasaten badu.
Eremu grabitatorioa: Gorputz batek, masa duelako, bere bere inguruko espazioan sortzen duen perturbazioari eremu grabitatorioa deritzo. Espazioko eskualde horretan kokatutako beste edozein masak elkarrekintza du eremuarekin eta indar grabitatorioa jasaten du. Espazioko puntu bateko eremu grabitatorioaren intentsitatea (g), berriz, puntu horretan kokaturiko masa-unitetaeak jasango lukeen indarra da.
Beraz, SI sisteman, eremu grabitatorioaren intentsitatearen unitatea newton kilogramoko da (N/kg)
Eremu grabitatorioaren balioa g den puntuan m masak jasaten duen indarra, honako hau da: F= m* g
-MASA PUNTUAL EDO ESFERIKO BATEK ERATUTAKO EREMUA:
Masa puntual baten eremu grabitatorioak honako propietate hauek ditu:
- Erradiala da eta distantziaren karratuaren arabera txikiagotzen da. Eremu grabitatorioa eremu zentrala da.
- g bektorea beti da eremua sortzen duen partikularanzkoa. Hau da, indar grabitatorioak beti dira erakarleak.
Adibidea: Lurraren eremu grabitatorioa Lurraren eremu grabitatorioa lurrak bere inguruko espazioan eragiten duen asaldura edo perturbazioa da, masa izate hutsagatik eragiten duena.
Lurraren eremu grabitatorioaren intentsitatea: g=G·ML/(RL+h)^2 ·u ; lurraren gainazalean g-ren balioa g= 9,8 N/kg da.
Gorputzen pisua: p, lurrak gorputz horren gainean eragiten duen erakarpen indarra da. Honela erlazionatuta dago eremu grabitatorioaren intentsitatearekin: P= m· g