Neurketa eta Egiaztapen Tresnak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,2 KB

Palmerra: Ferra formako gorputza, bertan sartzen diren piezak neurtzeko. Pieza haztagailu finkoaren eta mugikorraren artean jartzen da. Torloju mikrometrikoa azken honekin bat egiten da. Hau azkoin finkoaren barnean biraka dabil eta, aldi berean, danborraren eta haztagailuaren mugimendu egokia ziurtatzen ditu. Haztagailua piezara gerturatzeko marruskadura-torloju bat du. Presioa egokia bada, torlojuak bira egingo du aparteko indarrik egin gabe. Presioa moldakorra da eta doikuntza-torloju bat du. Orratzak eraztuna eragingo du; honek haztagailu mugikorra finkatuko du, irakurketa errazago gauzatzeko. Zilindroa gorputzarekin bat egingo da eta gailuaren zeroa nahiz eskala finkatuko ditu. Azkenik, babes-zorro batzuk ditu, pasatutako beroa ekiditeko.

Zeharkako Neurketa Tresnak

Zeharkako neurketa mota ezberdinetakoa izan daiteke.

Alderaketa bidezko neurketa

Alderaketa bidez egiten bada, hartutako neurriaren balioa ez da zenbakizkoa izango, erreferentziarekiko handiagoa, txikiagoa edo berdina adibidez.

Konparaketa bidezko neurketa

Konparaketaren kasuan, bi planoen, bi ardatzen edo bien arteko paralelotasuna eta perpendikulartasuna neurtzen dira.

Engranaje bidezko neurketa

Engranaje bidezko neurketan, erloju konparatzailea da erabiliena eta, aldi berean, zaharrena. 4 zatiz osatua:

  • Kaxa

    Zirkularra eta behealdean gida-hodia duena. Honen barnean kojineteak eta zorroak daude haztagailuaren mugimendu zuzena ziurtatzeko.

  • Haztagailua

    Gida-hodiaren barnetik mugituko da, erdian kremailera bat duelarik.

  • Esfera

    Orratzaren mugimendua adierazten du eta 100 zatitan dago banatuta. Orratzaren bira oso batek 1 mm-ko balioa izango du.

  • Mugimendu Anplifikadorea

    Bertan mugimendu lineala errotazioko mugimendu batean bihurtzen da. Apreziazioa eta anplifikazioa ematen dira bertan.

Beste tresna batzuk ere erabiltzen dira, hala nola mikrometroa eta mikrokatorra. Lehena ezin da tailerrean erabili, pieza oso txikiak neurtzen dituelako. Bestalde, konparatzaile optikoak, hidraulikoak eta abar ere badaude.

Egiaztatzeko Tresnak

Egiaztatzeko hainbat tresna erabiltzen dira.

Lauttasuna neurtzeko

Gainazal batek laua izateko duen gaitasuna neurtzeko, marmolak eta erregelak erabiltzen dira. Lehenak burdinurtuz eginak daude eta bertan minio izeneko tinta antzekoa isurtzen da. Pieza tintan busti eta orbandura duten zatiak higatu behar dira. Erregelak biselatuak dira eta azalera handiak neurtzeko erabiltzen dira.

Neurri linealak egiaztatzeko

Neurri linealak egiaztatzeko, 3 motatako kalibreak daude:

  • Kalibre finkoak

    Zuloak eta artekak neurtzeko.

  • Kalibre erregulagarriak

    Herradura formakoak eta oinarri finkodun bakarra dutenak.

  • Kalibre F/A (Finko/Erregulagarriak)

    Ardatzak desmuntatu gabe neurtzeko erabiliak.

Roskak egiaztatzeko kalibreak bezala, 3 kalibre hauek pasa/ez pasa formula erabiltzen dute. Zuloak neurtzeko, alexometroa erabiltzen da. Hau zuloan sartuz, dagoen aldaketa ikusten da. Azkenik, bi elementuen arteko distantzia neurtzeko, galgak erabiltzen dira.

Entradas relacionadas: