Nerbio-Sistema Zentralaren Funtzioak eta Estruktura
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,38 KB
Nerbio-Sistema Zentralaren Funtzioak
Nerbio-Sistema Zentral: Nerbio-sistema zentrala nerbio-funtzio guztiak koordinatzen dituen nerbio-sistemaren zatia da. Anatomikoki, bi zatitan banatzen da: entzefaloa eta bizkarrezur-muina.
Entzefaloa
Entzefaloa garezurraren barruan dago eta lau zatitan banatzen da: garun-enborra, zerebeloa, zerebroa eta dientzefaloa.
Garun-Enborra
Garun-enborra zerebroaren eta bizkarrezur-muinarteko lotunea da. Nerbio-sortaz osatuta dago eta entzefaloa eta gorputza komunikatzen ditu. Oinarrizko funtzio askoren arduraduna da, eta besteak beste, ikusmenaren, entzumenaren eta dastamenaren informazioa jasotzen du. Zenbait nahigabeko jarduera ere garun-enborrak kontrolatzen ditu, hots: laringearena, mingainarena, begiena, aurpegiko muskuluena, lo-egoerarena...
Zerebeloa
Zerebeloa garezurraren atzeko azpialdean dago, garondoaren inguruan eta garun-enborraren atzean. Oreka, muskulu-tonua eta, batez ere, borondatezko mugimenduen koordinazioa kontrolatzen ditu. Horregatik, zerebeloan kalteren bat gertatuz gero, zutik egoteko eta ibiltzeko arazoak agertzen dira.
Zerebroa
Zerebroa nerbio-sistemaren organorik handiena eta garrantzitsuena da. Zerebeloarekin batera, garezurraren barrualde osoa betetzen du. Arteka sakon batek bi hemisferiotan banatzen du zerebroa. Zerebroaren azalera osoa tolesduraz eta zimurrez beteta dago, intxaurraren mamiaren itxurakoa da.
Kortex Zerebrala
Kortex zerebrala zerebroaren zatirik handiena da, bimilimetroko lodiera du eta, jokabideari dagokionez, parterik garrantzitsuena da, zeren eragina baitu kontzientzian, borondatean eta prozesu psikologiko guztietan.
Dientzefaloa
Dientzefaloa zerebroaren azpian dago, bi hemisferioen artean. Dientzefaloan bizitza instintiboa erregulatzen duten nerbio-zentroak daude.
Bizkarrezur-Muina
Burutik irten eta bizkarrezurraren barrualde osoan zehar doan nerbio-sortaz osatuta dago. Zilindro luze baten forma du eta orno-kanalean sartuta dago. Zerebroaren azpian hasi eta ipurdi ingururaino iristen da. Bizkarrezur-muinaren oinarrizko funtzioa komunikazioa da. Bitartekari lanak betetzen ditu.
Funtzioak
- Zentzumenetatik jasotako datuak integratu, koordinatu eta zerebrora igortzen ditu.
- Zerebrotik mezuak hartu eta dagozkien gorputz-ataletara igortzen ditu, batez ere, guruinetara eta muskuluetara.
Horregatik, bizkarrezurrean zauriren bat eginez gero, zerebroaren eta muinaren arteko komunikazioa moztu egiten da eta zerebroak ezin du zentzumenen informaziorik jaso; horixe da, hain zuzen ere, paraplegikoei. Horretaz gain, bizkarrezur-muinak, zerebelotik beherako gorputzaren jarduera guztiak eta erreflexu sinpleak kontrolatzen ditu.
Erreflexuak
Erreflexu horiek erreakzio finkoak dira eta nahigabe gertatzen dira, automatikoki estimulu batzuei erantzunez. Adibidez, zerbait beroa ukitzen dugunean eskua kentzea erreflexu sinplea da. Horrelako erreakzioetan kontzientziak ez du parte hartzen, zeren aritzen diren neuronak bizkarrezur-muinean baitaude eta, beraz, zerebroak ez dauka, zuzenean, zerikusirik.
Esan genezake bizkarrezur-muinarena funtzioetako bat egokitzaile lana dela, gorputza babesten baitu. Estimulu arriskutsuei erantzun behar diegunean, erortzean adibidez, erreflexuek azkar erreakzionatzeko aukera ematen digute eta eskuak jartzen ditugu.