Nerbio-Sistema, Hormonak eta Drogak: Funtzioak eta Nahasteak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,93 KB

Nerbio-Sistema: Oinarriak eta Funtzioak

Nerbio-sistema neurona-sare bat da. Estimuluak interpretatzen ditu eta aginduak prestatzen ditu.

Nerbio-Koordinazioa

Neuronek informazioa igor dezakete nerbio-bulkaden bidez.

Neurona Motak

Neuronen funtzioaren arabera, hainbat mota daude:

  1. Zentzumen-neuronak: Haien dendritak errezeptore bati lotuta daude.
  2. Motoneuronak: Haien axoia organo efektore bati lotuta dago.
  3. Interneuronak: Aurreko biak komunikatzen dituzte.

Nerbio-ehunean glia-zelulak dituzte lagun; zelula horiek neuronen nutrizioa, babesa eta sostengua ematen dituzte.

Nerbio-Bulkada eta Sinapsia

Nerbio-Bulkada

Seinale elektriko moduan igortzen da, eta seinale horiei nerbio-bulkada deritze. Nerbio-bulkadek neurona-mintzean zehar bidaiatzen dute, dendritetatik edo gorputz zelularretatik axoiaren muturreraino.

Axoiaren muturrean, neuronak beste neurona batekin edo efektore batekin konektatzen dira, bulkada igortzeko.

Sinapsia

Hala ere, neuronek ez dute elkar ukitzen. Izan ere, neurona baten axoiaren muturraren eta bestearen gorputzaren edo dendritaren artean komunikazio-gune bat dago: sinapsia. Han, nerbio-bulkada igortzen duen neuronak substantzia batzuk bidaltzen ditu (neurotransmisoreak), neurona hartzailearen mintzera iristen direnak, eta horrek bulkada bera eragiten du neurona hartzailean.

Nerbio-Sistema Zentrala (NSZ)

Entzefaloa

Hiru mintz ditu babesteko: meningeak eta likido zefalorrakideoa (kolpeak leuntzeko). Hiru atal ditu:

  1. Garuna: Bi hemisferio ditu. Zimurtsua da eta tolesdurak ditu (zirkunboluzioak). Funtzioak hauek dira: adimena, nahia eta oroimena.
  2. Zerebeloa: Bi hemisferio ditu. Nahita egindako mugimenduak kontrolatzen ditu (adibidez, ibiltzea, idaztea, etab.).
  3. Garun-enborra: Bizkarrezur-erraboila dago bertan. Funtzioa: arnas eta bihotz mugimenduak kontrolatzen ditu (nahi gabeko mugimenduak).

Bizkarrezur-Muina

Nerbio-katea da, ekintza erreflexuak koordinatzen dituena.

Nerbio-Sistema Periferikoa (NSP)

NSZ eta organoak kontrolatzen ditu.

NSP Somatikoa

Nahita egindako mugimenduak kontrolatzen ditu (adibidez, lokomozioa).

NSP Autonomoa

Nahi gabeko mugimenduak kontrolatzen ditu. Bi mota daude: sinpatikoa (aktibatu) eta parasimpatikoa (erlaxatu).

Nerbio-Sistema eta Sistema Endokrinoaren Nahasteak

Nerbio-Sistemaren Gaixotasunak

Parkinsona

Gorputzaren mugimenduen gaineko kontrola galtzea eragiten duen nerbio-sistemaren gaixotasuna da, neuronen galera eragiten duena.

Alzheimerra

Nerbio-sistemaren gaixotasuna da, neuronen galera eragiten duena eta oroimenaren galera eta desorientazioa ekartzen dituena.

Paraplejia

Nerbio-sistemaren lesioek eragindako gorputz erdiaren paralisia da.

Tetraplejia

Nerbio-sistemaren lesioek eragindako gorputz osoaren paralisia da.

Elikadura eta Nahasmendu Psikologikoak

Anorexia Nerbiosoa

Elikadura-nahasmendu bat da, zeinetan pertsonak janariari uko egiten dion, bere burua lodia ikusten duelako.

Bulimia

Elikadura-nahastea da.

Depresioa

Nahasmendu psikologikoa da, tristura sentimendu handia eta kontrolezina dagoena.

Sistema Endokrinoaren Nahasteak

Erraldoitasuna

Hazkuntza-hormona gehiegi sortzeak eragiten du, eta ondorioz, pertsonak oso altuak dira.

Garaiera Txikia

Hazkuntza-hormona gutxiegi sortzeak eragiten du, eta ondorioz, pertsonak oso baxuak dira.

Hipertiroidismoa

Tiroidea handitu eta tiroxina gehiegi sortzen du.

Hipotiroidismoa

Tiroideak lan gutxiago egiten du, normalean iodo-eskasiagatik sortua, eta ondorioz, pertsonak gehiegi gizendu daitezke. Beti nekatuta eta gogorik gabe dabiltza.

Diabetesa

Glukosa-maila odolean handitzea dakarren gaixotasun kronikoa da. Intsulina gutxiegi jariatzeak (pankrea) sortzen du, eta hipergluzemia eragiten du. Ondorio larrietara eraman dezake pertsona (adibidez, intsulina eta giltzurrun-gutxiegitasuna).

Drogak eta Nerbio-Sisteman Sortutako Asaldurak

Droga Motak Eraginaren Arabera

  1. Depresoreak: Alkohola eta lasaigarriak, adibidez. Nerbio-transmisioa oztopatzen dute, eta erlaxazioa, logura edo koma ere eragin ditzakete.
  2. Bizigarriak: Kokaina, nikotina, anfetaminak eta kafeina, esaterako. Nerbio-transmisioa aktibatzen dute; euforia-sentsazioa ematen dute, eta neke- eta logura-sentsazioak kentzen dituzte.
  3. Narkotizatzaileak: Opioa, morfina eta heroina, adibidez. Mina baretzeko erabiltzen dira, eta lozorroa eta txundidura eragiten dute. Mendekotasun handia eragiten dute, gainditzen zaila dena.
  4. Haluzinogenoak: Kanabisa eta LSD, esaterako. Nerbio-transmisioa asaldatzen dute; errealitatearen pertzepzioa aldatzen dute, eta ilusio optikoak eta akustikoak (haluzinazioak) eragiten dituzte.

Drogek Sortutako Asaldura Nagusiak

  1. Kalteak nerbio-sisteman: Nahasmendu psikologiko larriak eragiten dituzte, hala nola oroimena galtzea, depresioa, antsietatea eta eskizofrenia.
  2. Kalteak beste aparatu eta sistemetan: Adibidez, alkoholak eragiten duen hepatitisa, tabakoak eragiten duen birika-minbizia eta kanabisak eragiten dituen arritmiak.
  3. Jarreraren asaldurak: Lan- eta familia-arazoak, delituak eta jokabide oldarkorrak eragiten dituzte.
  4. Asaldurak errealitatearen pertzepzioan eta erantzun motorrean: Trafiko- eta lan-istripuak eragiten dituzte.
  5. Toxikotasuna: Haiek ekoizteko erabiltzen diren substantziak oso toxikoak dira eta ez dute kontrol sanitariorik.

Entradas relacionadas: