Nerbio sistema: funtzioak eta egitura nagusiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,02 KB

Nerbio sistema: Nerbio-sistema animaliek ingurunean gertatutako aldaketen berri izan, informazioa prozesatu eta ondoren erantzuna eman ahal izateko duten sistema konplexua da.

Nerbio-sistema zentrala (NSZ)

Nerbio‑sistema zentrala (NSZ). Animalia zelulanitzetan gorputzaren atal guztien aktibitatea koordinatzen duen nerbio-sistemaren atala da. Meningeetan sartuta dago eta entzefaloak eta bizkarrezur-muinak osatzen dute. Entzefaloa buruhezurrak babestuta dagoen bitartean, bizkarrezur-muina bizkarrezurrak babesten du.

Entzefaloa

Entzefaloa gorputz osoaren funtzionamendua erregulatzen duen zentroa da. Entzefaloan honako atal hauek bereizten dira:

  • Zerebroa. Entzefaloko bolumen handieneko zatia da zerebroa, eta garezur-barrunbearen zatirik handiena betetzen du.
  • Zerebeloa. Zerebroaren atzealdean eta azpialdean dago zerebeloa, bizkarrezur-erraboilaren gainean; mugimenduak koordinatuz gorputzaren orekari eusteaz arduratzea da bere funtzioa. Zerebeloak gorputzaren jarrera eta muskuluen mugimenduak kontrolatzen ditu.
  • Bizkarrezur-erraboila. Bizkarrezur-muinaren zabalgune edo luzakin bat da bizkarrezur-erraboila. Hor daude nahi gabeko funtzioak edo funtzio automatikoak – adibidez arnasketa.
  • Talamoa. Zerebroaren azpian kokatuta dagoen entzefaloaren zatiari deitzen zaio talamoa. Bertatik pasatzen dira, usaimenekoak izan ezik, nerbioen bitartez beste zentzumenetatik datozkigun sentipen guztiak. Horixe da bere funtzio nagusia: zentzumen-nerbioek ekarritako estimuluak kortexera transmititzea.
  • Hipotalamoa. Talamoaren azpian dago, eta janariaren irenstea kontrolatzeaz gainera, beste eginkizun garrantzitsu asko ditu: gorputzeko tenperatura, oreka hidrikoa, odol-presioa (tentsioa deitzen duguna)… kontrolatzen ditu. Hormonen sistema ere kontrolatzen du.

2. Bizkarrezur-muina

Bizkarrezur-muina. Bizkarrezur barne‑tik ornoak zeharkatzen dituen bizkarrezur-hoditik edo kanaletik doan nerbio-kordoiari deitzen zaio bizkarrezur-muina. Entzefaloa gorputzeko gainerako nerbio-sare guztiarekin lotzen du.

Bere funtzio nagusiak bi multzotan bana daitezke:

  1. Ingurunetik datozkigun eta organoetako nerbio-bukaera hartzaileek jasotzen dituzten estimulu edo kinadak entzefaloraino transmititzea, alde batetik, eta entzefaloan sortzen diren mugimendu-aginduak horiek gauzatzeko organo eragileetaraino bideratzea, bestetik.
  2. Ekintza erreflexuak (ez-borondatezkoak) kontrolatzea.

Ekintza erreflexu bat zer den ulertzeko, eman dezagun eskua objektu oso bero baten gainean ipini dugula. Ukitu eta berehala, bat-batean, eskua objektu bero horretatik aldendu egingo dugu, pentsatzeko denbora eduki aurretik. Norbaitek begietara putz egiten badigu, begiak itxi egingo ditugu gu horretaz ohartu aurretik. Horiexek dira ekintza erreflexuak; hau da, oharkabean egiten ditugun ekintzak.

Entradas relacionadas: