Nerbio Sistema: Funtzioak, Egitura eta Gaixotasunak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,3 KB
Nerbio Sistemaren Funtzio Nagusia
Nerbio sistemak gorputzeko organo guztien funtzioak koordinatzen eta erregulatzen ditu.
Neuronak: Zer Dira eta Zein da Beraien Funtzioa?
Nerbio sistema osatzen duten zelulei neuronak deitzen zaie. Beraien funtzio nagusia nerbio bulkadak transmititzea da.
Neurona Motak eta Funtzioak
- Sentimen-Neuronak: Errezeptoreetatik Nerbio Sistema Zentralera (NSZ) garraiatzen dute informazioa.
- Neurona Motorrak: NSZ-tik organo ezberdinetara (muskulu eta guruinetara) garraiatzen dituzte seinaleak.
- Interneuronak: Informazioa transmititzen dute zentzumen-neuronen eta neurona motorren artean. Gehienak NSZ-an daude.
Zer da Sinapsia?
Sinapsia informazioa neurona batetik bestera transmititzeko prozesua da.
Nerbio Sistema Zentrala (NSZ)
Osagaiak
Nerbio Sistema Zentralaren osagaiak entzefaloa eta bizkarrezur-muina dira.
NSZ Babesten Duten Elementuak
- Hezurrak:
- Entzefaloa burezurrak babesten du.
- Bizkarrezur-muina bizkarrezurrak babesten du.
- Meningeak.
- Likido Zefalorrakideoa: NSZ-ren, meningeen eta hezurren arteko espazioak betetzen dituen likidoa.
Nerbio Sistema Periferikoa (NSP)
Garezurreko Nerbioak
Garezurra 12 nerbio parek osatzen dute.
Nerbio Sistemaren Fisiologia
Nerbio sistemaren funtzioa aurrera eramateko, beti prozesu bera errepikatzen da, hiru pausu nagusitan:
- Informazioa bildu.
- Prozesatu.
- Erantzuna igorri.
Nerbio Sistemaren Gaixotasunak
Epilepsia
Garuneko asaldura kronikoa da. Edozein adinetan ager daiteke, krisi epileptikoak sortuz, eta pertsonak konbultsioak izan ditzake.
Meningitis
Meningeen hantura da, hau da, garunaren eta bizkarrezur-muinaren inguruko mintzetan gertatzen den hantura. Normalean infekzio batek sortua da, eta sintoma nagusiak lepo atzeko zurruntasuna eta sukar altua izaten dira.
E.L.A. (Alboko Esklerosi Amiotrofikoa)
Endekapenezko gaixotasun neurologikoa da. Pixkanaka, gaixotasunaren aurkako borroka galduz doa pertsona, eta heriotzara eraman dezake.
Esklerosi Anizkoitza
Nerbio Sistema Zentralaren (NSZ) gaixotasun bat da. Garuna nahiz bizkarrezur-muina handitu egiten dira. Gazte-helduen artean (18-35 urte) diagnostikatzen da, eta emakumeetan ohikoagoa da.
Ezaugarriak:
- Ez da kutsakorra.
- Saihestezina da.
- Ez da hereditarioa.
- Ez da hilkorra.
Sintomak: ahulezia, dardara, etab.
Paralisia Motak
Monoplejia
Gorputz-adar, muskulu edo muskulu multzo baten paralisia da. Monoplejia partziala edo gorputz-adar osoaren paralisia izan daiteke.
Hemiplejia
Gorputz erdiaren paralisia da. Hemiplejia burmuineko lesio baten ondorioa izan ohi da.
Tetraplejia
Gaixotasun edo lesio batek eragindako paralisia da, zeinaren ondorioz lau gorputz-adarren erabilera osoa edo zati bat galtzen den.
Garun Paralisia
Anomalia neuromotor bat da, garuneko lesio batek eragindakoa. Anomalia honek gihar tonu altua eta mugimendu arazoak ekar ditzake.