Nerbio Sistema: Egitura, Funtzioa eta Garapena

Enviado por Chuletator online y clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,63 KB

Nerbio Sistemaren Antolaketa Orokorra

1. Nerbio Sistema Somatikoa (Borondatezkoa)

  • Kontrola eta sentsazioak.
  • Nerbio Sistema Zentrala (NSZ):
    • Entzefaloa (burmuina, talamoa, mesenzefaloa, zerebeloa eta bizkarrezur-erraboila) eta bizkarrezur-muina.
    • Garezurrak eta bizkarrezurrak babestuak.
  • Nerbio Sistema Periferikoa (NSP):
    • Nerbio aferenteak (gorputzetik burmuinera) eta eferenteak (burmuinetik gorputzera).
    • Gongoil (ganglio) elkartuak (neuronen gorputzen pilaketa).

2. Nerbio Sistema Begetatiboa edo Autonomoa

  • Anatomikoki beste bien zati da.
  • Sistema endokrinoarekin batera, eginkizun begetatiboez arduratzen da.
  • Erraien eta barru-organuen borondaterik gabeko jarduerez arduratzen diren nerbio multzoz osatua dago.
  • Osagarri sinpatiko bat eta parasinpatiko bat ditu.

Neuronak

Nerbio sistemako unitate funtzionalak eta egiturazkoak dira. Informazioa prozesatu eta beste neuronei transmititzen diete sinapsiaren bidez, baina ez dute inoiz elkar ukitzen; espazio sinaptikoa dago elkarren artean. Elkarren artean komunikatzen diren gorputzeko zelula bakarrak dira. Zirkuituetan antolatzen dira eta norbanakoaren izakera sortzen dute. Bizitza osoan zehar birsortzen dira, eta bizitza osoan zehar konexio sinaptiko berriak egin daitezke.

Neuronaren Egitura

  • Gorputza edo soma: Barne-nukleo batekin.
  • Dendritak: Nerbio-bulkada jaso eta zelularen gorputzerantz bideratzen dute.
  • Axoia: Neuronaren atal luzea da.
  • Botoi terminala: Bulkada beste neurona baterantz edota plaka motorraren bidez, giharrerantz transmititzen dute.

Formaren Araberako Sailkapena

  • Multipolarrak: Gorputz zelularretik ateratzen diren dendrita pila bat dituzte. Luzapen luze bakarra (axoia) eta luzapen txiki asko (dendritak) dituzte. Izar forma dute. Neurona gehienak (%99) honelakoak dira.
  • Bipolarrak: Gorputz luzeska zelularra dute; alde batetik dendrita ateratzen da eta beste aldetik, axoia (zentzumen-organoetan aurkitu ohi dira).
  • Polo bakarrekoak: Hauetatik adarkatzen den luzapen bat bakarrik ateratzen da, eta axoi bakar bat bezala jokatzen du.

Funtzioaren Araberako Sailkapena

  • Sentiberak (Aferenteak): Hartzaile gisa espezializatutako eremu bat dute eta estimulu desberdinak jasotzeaz arduratzen dira (informazioa biltzen dute Nerbio Sistema Zentraleraino).
  • Motorrak (Eferenteak): Gihar eta erraiei aginduak bidaltzen dizkietenak dira. Lodiagoak dira, mielinaz inguratuak eta oso azkar transmititzen dute.
  • Neuronen Artekoak (Interneuronak): Laburrak dira eta neuronak elkarren artean lotzeaz arduratzen dira (soilik NSZ-an).

Sinapsia

Neuronen artean bulkada nola hedatzen den adierazten du. Mekanismo kimikoa da, elkar ukitu gabekoa. Bulkada botoi terminaletara iristean, bertan dauden besikulek neurotransmisore bat askatzen dute kanporantz; eta honek, hurrengo neuronaren dendritetan bulkada berri bat sorrarazten du.

Nerbio Periferikoak

NSZ organismoaren gainerako atalekin konektatzen duten nerbioek osatua.

  • Garezur-nerbioak: (12 pare) Entzefaloan hasi eta bukatzen dira.
  • Bizkarrezur-nerbioak: (31 pare). Nerbio mistoak dira, neurona sentiberak (aferenteak) eta motorrak (eferenteak) biltzen dituzte.

Mugimendu Motak

Borondatezko Mugimendua (Maila Kortikala)

Lortu nahi dugun helburuaren, eta dugun buru-irudikapenaren arabera, martxan jarri eta kontzienteki kontrolatzen dugun gihar-koordinazio multzoa da.

  • Burmuineko kortexaren jarduerari, eta zehazkiago, sistema motor piramidalari dagokio.
  • Gorputz-atal bakoitza, duen zereginaren garrantziaren arabera antolatua dago burmuinean.
  • Lehen mailako eremu motriz bakoitzak aurkako hemisferioa kontrolatzen du.

Mugimendu Automatikoa (Subkortikala)

Hasieran borondatezkoa zen mugimendu bat, errepikapenaren poderioz, jarduera koordinatuago batean bilakatzean datza.

  • Mugimendu hau egikaritzeko, jada ez da arreta eta kontzientziaren beharrik.
  • Baina mugimenduaren hasiera eta amaiera borondatezkoak dira.

Erreflexu Mugimendua (Muineko Mailan)

Erreakzio azkar eta sinpleak dira.

  • Borondatearen kontroletik kanpo dauden estimuluei erantzuten diete.
  • Motrizitatearen modu sinpleena da.
  • Gizaki arruntetan, beti gertatzen dira.
  • Erantzun estereotipatu eta zehatza da (estimulu baten aurrean, organismoak beti berdin erantzuten du).
  • Bizitzako lehen hilabeteetan aktibatzen dira.

Haur eta Nerabeen Garapen Neurologikoa

Ezaugarriak

  • Burmuinaren masaren pisua, bizitzako lehen urteetan asko handitzen da.
  • 9-13 urte artean, haurraren nerbio-garapenaren maila gorena lortzen da.
  • Mielinizazioa, eta baita NSren heltzea ere, 12-16 urte bitartean amaitzen dira.
  • Zenbat eta mugimendu-aberastasun handiagoa izan, orduan eta errazago ikasiko du berri bat.

Abiadura: Kontuan Izan Beharrrekoak

  • Abiadura gihar arteko eta gihar barneko koordinazioaren menpe dago.
  • NSZ heldu baino lehenago garatu beharreko kualitatea da.
  • 8-12 urte bitartean, mugimenduen maiztasunaren garapen gorena lortzen da.
  • 12-14 urte bitartean, kirol-ekintzetako mugimenduen abiaduraren garapen gorena lortzen da.

Entradas relacionadas: