Nerabezaroa, Gametoak eta Ernalketa: Giza Garapena
Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,56 KB
1. Nerabezaroa
10 urtetik 19 urtera bitartean. Nerabezaroa pubertaroarekin hasten da.
Aldaketa fisikoak
- Sebo-guruinak garatzen dira.
- Gorputzaren forma aldatzen da.
- Ilea ateratzen da galtzarbeetan eta pubisean.
- Izerdi-guruinak garatzen dira.
- Sexu-organoak heltzen dira.
- Emakumeak: Ugatzak garatzen dira eta hilekoa edo menstruazioa hasten da.
- Gizonak: Ilea ateratzen da gorputzean eta aurpegian; ahotsa loditzen da.
Aldaketa psikikoak eta sozialak
- Bat-bateko umore-aldaketak.
- Independentzia handiagoa.
- Jokabide oldarkorragoa.
- Sexu-grina agertzen da.
- Garaiezina dela sentitzea.
- Gizarte-talde bateko kide izateko beharra.
3. Gametoak
Zelula sexual espezializatuak dira; helburua guraso bakoitzaren informazio genetikoa ondorengoei transferitzea da.
Espermatozoideak (Gameto arrak)
Mugikortasun handikoak dira:
- Burua: Nukleoa osatzen du. Puntan akrosoma du, obuluaren babes-estalkia disolbatzen duten entzimak dituen besikula.
- Lepoa: Mitokondrio ugari ditu.
- Isatsa: Flagelo luze bat da, hari esker espermatozoideak mugitzen dira.
Obuluak (Gameto emeak)
- Nukleoa: Amaren informazio hereditarioa du.
- Zitoplasma: Erreserba-substantziak ditu, enbrioia elikatzeko.
- Bilkinak: Obulua babesten du. Barnekoena mintz plasmatikoa da. Gainera, mintz peluzidoa eta koroa erradiatua (zelula folikular multzoa) ditu.
5. Ernalketa
Ernalketa obuluak eta espermatozoideak bat egitea da. Sexu-harreman edo koitoan, zakila baginan sartzen da, eta espermatozoideak emakumearen bide genitaletan gora joaten dira.
- Obozitoraino iristea lortzen duten espermatozoideek obozitoa inguratzen dute eta beren akrosometako entzimak askatzen dituzte, obozitoaren bilkin babesleak ahultzeko, harik eta espermatozoide batek sartzea lortzen duen arte. Orduan, obozitoa obulu bilakatzen da eta ernalketa-mintza eratzen du.
- Bi gametoen nukleoek bat egiten dute, eta banako berriaren lehen zelula eratzen da: obozelula edo zigotoa.
- Umetokirako bidean, zigotoa zatitzen hasten da eta zelula-masa konplexua bilakatzen da, enbrioi deritzona.
- Umetokira iristen denean, enbrioia endometrioan sartzen da eta han ezartzen da, ernalketa gertatu eta sei edo zazpi egunera.