Neoplasien Sailkapena eta Nomenklatura Onkologikoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,82 KB
Neoplasiak: Sarrera
Neoplasiak zelulen zatiketaren kontrola galtzeak eragiten dituen alterazio genetikoen ondorioz sortzen dira, kanpo estimulurik izan gabe. Horrek ehun-masa anormal bat sortzen du, inguruko ehun normalek baino hazkunde handiagoa duena, koordinatuta ez dagoena eta denboran mantentzen dena.
Gure organismoan etengabe sortzen dira neoplasiak sor ditzaketen alterazio zelularrak, baina hainbat mekanismo ditugu horien aurka borrokatzeko: konponketa genetikoa, apoptosia eta sistema immunearen jarduera. Horregatik, alterazio horietako asko ez dira denboran mantentzen eta ez dira neoplasia bihurtzen.
Neoplasia Motak
1. Onberak
Modu lokalizatuan hazteko joera dute, inguruko beste ehunak inbaditu edo gorputzeko beste atal batzuetara hedatu gabe. Gutxiago zatitzen dira, estruktura mantentzen dute eta kapsula batez inguratuak egon ohi dira. Pixkanaka hazten dira eta ez dira hilgarriak izaten, nahiz eta sintomak eragin ditzaketen. Zenbait kasutan, tratatzen ez badira, gaiztoak bilakatu daitezke.
Tumore onberak izendatzeko, jatorrizko ehunaren sustraiari -oma atzizkia gehitzen zaio. Adibidez: adenoma, fibroma, lipoma.
2. Gaiztoak (Minbizia)
Neoplasia guztiak ez dira minbiziak, baina minbizi guztiak neoplasiak dira. Minbizi-zelulek inguruko ehunak inbaditu eta suntsi ditzakete. Gainera, odolaren edo sistemaren linfatikoaren bidez gorputzeko beste atal batzuetara barreiatzen dira, metastasi izeneko prozesu batean. Agresiboak dira, zatiketa zelular azkarra dute, estrukturaren galera eta ez dira enkapsulatuak agertzen.
Hauek -kartzinoma edo -sarkoma hitzak eraman ohi dituzte. Adibidez: Adenokartzinoma, Edwing-en Sarkoma, Koloneko kartzinoma.
3. Zalantzazko Portaera
Kasu batzuetan ez dago argi neoplasia onbera edo gaiztoa den. Kasu hauetan, zalantzazko jokabidea dutela esaten da.
Nomenklatura Onkologikoa
Neoplasien nomenklatura zaila izan daiteke, ez baita izena emateko nomenklatura guztiz sistematizaturik existitzen. Neoplasia batzuk zelula motaren arabera izendatzen dira; beste batzuk formaren arabera; beste batzuk eponimoak erabiliz; eta beste batzuetan, horien guztien konbinaketaren ondorio dira.
Sailkapen Nagusiak
1. Tumore Epitelialak
- Onberak: Kokapenaren arabera izendatzen dira. Azalean agertzen direnak papilomak; mukosetan agertzen direnak polipoak, adenoma polipoideak edo adenoma vellosoak. Guruinetan ateratzen direnak adenomak dira, eta zein guruinetan dauden zehaztu behar da.
- Gaiztoak: Epitelioan agertzen diren guztiei kartzinoma deritze, lokalizazioa gehituz. Guruinetakoak adenokartzinoma dira.
2. Tumore Konektiboak
Ehun konektiboetan nomenklatura argia da. Lehenengo erasandako ehuna aipatzen da, eta ondoren -oma (onbera) edo -sarcoma (gaiztoa) gehitzen zaio. Adibidez: lipoma eta liposarcoma.
3. Tumore Muskularrak
Konektiboen patroi berbera jarraitzen du, leio- eta rabdo- aurrizkiekin.
4. Beste Tumore Batzuk
Ezaugarri hauetan sartzen ez diren tumoreak zelula motaren arabera sailkatzen dira, eta nomenklatura ez da hain estandarizatua. Adibidez:
- Melanozitoak: nevus (onbera) eta malanoma/malanosarcoma (gaiztoa).
- Odol-hodien zelulak: hemangioma (onbera) eta angiosarcoma (gaiztoa).
- Sistema linfatikoa: linfoma.
- Odol zelulak/Hezur-muina: leuzemia.
- Enbrionarioak: -blastoma (adibidez, neuroblastoma).
5. Eponimoak
Zenbait tumore eponimoen bidez ezagutzen dira. Adibidez: Hodgkin-en gaixotasuna, Ewing-en tumorea, Brenner-en tumorea.