Neoplasien Definizioa eta Minbiziaren Tratamenduak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,93 KB

1. Nola Definitzen Da Neoplasia Bat?

Neoplasia ehunetako zelulen alterazioa da; hau da, zelulen ugalketa ez-arautua da, aldaketa genetikoen ondorioz.

2. Aipatu Tumore Onbera eta Minbizidunen Desberdintasunak

  • Tumore Onbera:
    • Ez da beste ehunetara hedatzen.
    • Zelulen hazkuntza geldoa.
    • Sakabanatze lokala.
    • Zelulen artean espazio erregularra.
  • Tumore Gaiztoa (Minbizia):
    • Itxura anormaleko zelulak (ez dira ondo bereizten).
    • Zelulen hazkuntza azkarra.
    • Sakabanatze lokala eta urrutikoa.
    • Zelulen artean espazio irregularra.

3. Nola Ezartzen Da Tumore Baten Estadifikazioa? Azaldu

Tumore baten estadifikazioa bi ezaugarri nagusitan oinarritzen da:

Ezaugarri Morfologikoak (Bereizketa-maila)

Pronostikoa eta tratamendurik onena zehazteko, 4 gradutan banatzen da:

  • 1. Gradua: Ondo bereiztuta.
  • 2. Gradua: Nahiko bereiztuta.
  • 3. Gradua: Ez oso bereiztua.
  • 4. Gradua: Bereizi gabea.

Tumoreen Hedapen-maila

Hiru letra desberdinetan sailkatzen da:

  • T: Tumore-masaren tamaina eta hedapena.
  • N: Organo linfatikoen eragina.
  • M: Metastasiaren presentzia.

Estadio-maila

  • 0 Estadioa: In situ neoplasia.
  • 1-2-3 Estadioak: Minbiziaren hedapen-maila.
  • 4. Estadioa: Metastasia dago.

4. Azal Itzazu Onkologian Erabiltzen Den Tratamendu Batzuk

Tratamendu Kirurgikoak

Aukerako tratamendua da, ahal den guztietan egin beharrekoa.

Erradioterapia

Erradiazio ionizatzaileak erabili, dosi altuetan. Honen barruan erradioterapia-sistema berriak daude:

  1. Erradioterapia neutroiekin.
  2. Erradiinmunoterapia.
  3. Erradioterapia protoiekin.
  4. Takashashiren erradioterapia.
  5. Teleterapia.
  6. Bradikterapia.

Kimioterapia

Hiru mota daude (Arriskutsua izan daiteke, substantzia gehiegi sartzeagatik):

  1. Aho bidezkoa: Minbizi-zelulak suntsitzeko farmakoak erabiltzea.
  2. Parentala: Muskulu eta zainetan ematen dena.
  3. Intratekala: Honen funtzioa garuna eta bizkarrezurra lesiotik salbu mantentzea da. LCRn (Likido Zerebroespinala) dauden minbiziak prebenitzeko edo tratatzeko erabiltzen da. Zain barnetik edo ahotik emandakoak sarritan ezin du LCR gurutzatu; ziztada lunbar batekin edo Ommaya erreserborio baten bidez eman daiteke.

Immunoterapia

Honen helburua pazientearen immunitate-sistema bera indartzea da, tumorearen aurkako jarduera garatu ahal izateko.

Hezur-muinaren Transplantea

Paziente batek zelula ama osasuntsuak (odola sortzen duten zelulak) jasotzeko prozedura. Alogenikoa, autologoa eta singenikoa izan daiteke.

5. Zeintzuk Dira Minbizia Detektatzeko Diagnostiko-frogak?

  • Laborategi-probak: Analisi biokimikoa eta odol-zenbaketa osoa (RSC).
  • Irudien bidezko probak: Ordenagailu bidezko tomografia (TAC), erresonantzia magnetikoa (RM), medikuntza nuklearra, erradiografia eta ekografia.
  • Biopsiak: Orratzduna, kirurgikoa eta endoskopioa duena.

6. Zer Da Immunoterapia eta Zer Abantaila Dauzka Beste Tratamenduekin Alderatu?

Immunoterapiaren helburua pazientearen immunitate-sistema bera indartzea da, tumorearen aurkako jarduera garatu ahal izan dezan.

Abantailak

  • Tumore-zelulekiko espezifikotasuna da.
  • Toxikotasun maila txikia (Garrantzitsua).
  • Tumore berrien aurrean memoria sortzen dute.

Desabantailak

  • Denbora gehiago behar du tratamendua egin ahal izateko.
  • Oso espezifikoa da.

Entradas relacionadas: