Neomarxismoa eta Garapenaren Teoria Kritikoak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,62 KB

Neomarxismoa (60-70. hamarkadak)

Godelier eta Meillasoux (frantsesak) dira korronte honen ordezkari nagusiak.

Oinarri Teoriakoak

  1. Ekoizpen Modua: Produktuak sortzeko bidea. Bi aldagai ditu:
    • Ekoizpen Indarrak: Ekoizpena ahalbidetzen dutenak (lan indarra eta ekoizpen bitartekoak).
    • Ekoizpen Harremanak: Jabetza pribatuarekiko loturen araberakoak (Klaseak: esplotatzaileak eta esplotatuak). Ekoizpen modua gizarte harremanen baliokidea da.
  2. Gizarte Formazioa: Muga geografiko batzuen barruko giza talde bat, une historiko zehatz batean egitura ekonomiko eta gainegitura propioekin.

Ekarpen Teoriakoak

  1. Ekoizpen Moduen Artikulazioa: Ekoizpen modu tradizionalaren eta kolonialaren arteko uztarketa nola ematen den aztertzen du. Uztarketa gatazkatsua eta desorekatua da, bat inposatu eta bestea baztertzen delako. Ekoizpen modu ezberdinak aldi berean daudela planteatzen da.
  2. Ekoizpen Modu Afrikarra: Kolonialismoaren hastapenetan, esklabutzan oinarritutako egoera aztertzen du. Elite afrikarrak esklabutzaren logikan sartu ziren Amerikara bideratzeko, aberastuz. Honek bertako indar produktiboen garapena oztopatu zuen, beti kolonialismoaren menpe, endogenoa izan beharrean.
  3. Ekoizpen Modu Etxetiarra (Meillassoux): Kapitalismoarekin lotzen da, honek hazteko eta indartzeko erabili zuelarik. Unitate domestikoaren barruan ematen diren praktika ekonomiko guztiak dira, bertakoak bizirauteko lana doanik erreproduzituz, kapitalismoari lotuta. Nekazal eremuari lotuta dago.

Gerra Hotzaren Testuingurua eta Garapenaren Aroa

Hasierako Akordioak

Lehenengo bileren ostean hiru puntu adostu ziren:

  • NBEn jarraitzea.
  • Marshall Plana.
  • NATO: Bloke sozialista gelditzeko instituzio militarra, esparru militarrean proiektu politiko kapitalista babesteko.

Garapenaren Diskurtso Berria

Laugarren puntu bat gehitu zen: garapenaren diskurtso berri bat, Garapenaren Aroa hasiz.

  • Garapen kontzeptua hierarkia etengabe adierazteko erabili zen.
  • Laguntza eskaini zitzaien herri libreei (kapitalistei).
  • Garapena enpresa pribatuen bitartez gauzatu zen.

Azpigarapena terminoa lehen aldiz erabili zen ekonomikoki atzeratuak diren herrialdeak izendatzeko.

Garapenaren Aroa eta Legitimazioa

Diskurtso berriak eraiki ziren boterea legitimatzeko, aldaketaren ilusioa sortuz. Zientziari lotu zen praktika politiko bat; garapena aurrerapen teknologikoekin lotzean, esparru politikotik kendu zen. 1949. urtetik aurrera, pertsona asko kolonizatu izatetik azpigaratu izatera igaro ziren.

Gilbert Ristenek dio: DESARROLLO, ELEMENTO DE LA RELIGION MODERNA. Mito baten aurrean gaude. Efikazak dira. Garapena ez da lortu, baina jendeak sinisten jarraitzen du.

Postgarapenaren Teoria Kritikoa

Sarrera eta Testuingurua

Garapena kontzeptuak erdigunekoa izaten jarraitzen du akademian (funtzionario, ikerlari eta ikerketa zentro asko), nahiz eta kritika zabaltzen ari den, sostengu instituzional eta akademiko handia duelako. Planteamendu kritikoak 80ko hamarkadan hasi ziren zabaltzen eta aberasten joan dira. Gaur egun garrantzi handia du menpekotasun estrategiak garatzeko, interbentzioak ideologikoki justifikatzeko (“garapenaren izenean”) bitarteko eraginkorra baita.

Postgarapena Kontzeptuaren Ekarpenak

Hiru ekarpen nagusi egin ditu kontzeptu horrek:

  1. Garapena kontzeptua erdigunetik mugiaraztea.
  2. Garapenari alternatibak proposatzea.
  3. Adituen jakintza kolokan jartzea.

Postgarapenari Egindako Kritikak

  1. Garapenaren aurka oso kritika zorrotza egin arren, kapitalismoaren aurkako diskurtsoa bigarren mailan kokatu izana leporatzen zaio.
  2. Zabaldu zuten imaginarioa oso homogeneoa zen, proiektu guztiak garapenaren kasuan berdinak izango balira bezala (esentzializatu).
  3. Postgarapena kontzeptua idealizatu izana.

Postgarapenaren Balioa

Baliagarria da hainbat arrazoirengatik:

  • Garapena erdigunetik kendu duelako.
  • Garapenak bultzatutako moduak ezagutzeko zalantzan jarri dituelako.
  • Garapenaren aparatuak nola funtzionatzen duen agerian utzi duelako.
  • Alternatiba berriak sortzen laguntzen duelako.

Gustavo Estevaren arabera, garapenak proiektu sozio-ekonomiko gisa porrot egin du errealitatean, baina bere diskurtsoan jarraitzen du izaten zentrala.

Trantsizioaren Diskurtsoak

Ekarpenak

Trantsizioaren diskurtsoek hiru ekarpen nagusi dituzte:

  1. Gaur egungo trantsizio aukerak aztertzea. “Ezkerra” saiatu da teoria orokor bat egiten aldaketaren norabide jakin bat bultzatzeko.
  2. Trantsizioaren inguruko diskurtso hauetan itzulpengintza politiko, kultural eta epistemologikoa beharrezkoak direla.
  3. Trantsizioak ontologia anitzak egotea eskatzen du.

Trantsizioak zibilizazio ereduaren aldaketa suposatzen du, Mendebaldeko mundua erregulatzen duten printzipioak alboratzea ekarriko lukeelarik.

Autoreen Proposamenak

Hiru proposamen interesgarri:

  • Batzar komunitarioa (demokrazia zuzena).
  • Betebeharren karguen errotazioa.
  • Botere horizontalaren aldarrikapena.

Ondorio Nagusiak

  • Borroka handia dago globalitatearen inguruko bi ikuspegien artean: modernitatearen unibertsoa eta pluribertsoa.
  • Planetarizazioa nahiago da globalizazioa beharrean, mundu ezberdinak daudela irudikatzen duelako.

Entradas relacionadas: