Neolitoko artea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 30,79 KB

HISTORIAURREA (4 milioi urte)

-Idazkera asmatu aurretiko aldia da. 

-Paleolitotik Neolitora irauten du

-3 arotan banatzen da: Pleolitoa, (behe paleolitoa, erdi paleolitoa eta goi paleolitoa) Neolitoa eta Burdin aroa

PALEOLITOA: -Ehizatik bizi ziren 

-Tresnen erabilera garatu zuten (sua)

-Pinturak errealistak ziren

LABAR PINTURAK: Duela 25000 urte gutxi gora behera Paleolitoko gizakiak, haitzuloetako hormetan animaliak eta ikurrak irudikatze zituzten.
Helburua: Animalia horiek harrapatzen laguntzea. Adb: -Altamirako haitzuloko bisonteak -Ekain

NEOLITOA: -8000. Urte inguruan hasi

-Nekazaritza eta abeltzaintza sortu

-Pintura eskemarikoa zen 

KULTURA MEGALITIKOA: Neolitoaren amaieran hilen aldeko errituak indarra hartu zuten. Kultura honen isla dira harriz egindako eraikin handiak. Arkitektura hasi berri honetan trikuharria eta korridore luzeak dituzten hilobiak dira azpimagarriak.

TRIKUHARRIEN KULTURA Neolito bukaeran, hildakoentzako kulturei eta errituei garrantzia ematen hasi ziren.

BURDIN AROA: -3500. Urte inguruan hasi

- Metalezko tresnak erabiltzen hasi

ESKULTURA ETA ARTE MOBILIARRA: Eskulturan, forma biribil nabariak dituzten emakumenezkoen irudiak dira azpimagarriak. Emankortasuna adierazteko. Adb: Willendorfeko venusa.

ZERAMIKA: Irudi geometrikoak eta irudi abstraktuak egiten zuten. Ebakiak eginez egiten zuten lan eta pintura ere erabiltzen zuten. Eduki sinboliko eta erritualezkoa ematen zioten.

LEVANTEKO PINTURA: Nekazaritzak aritzeak beste pintura mota bat egitera eraman zituen. Kanpoan egiten zuten eta giza irudia izan zen protagonista. Eskematikoak eta kolore bakarrekoak ziren.


EGIPTOKO ARTEA:

Harriaren erabilpen sistematikoa izan zen. Harria era geometrikoan lantzen zuten.

-Egiptoko eraikuntzen egiturek duten berezitasuna

 kolosalismoa da. Eraikuntza eta eskultura handiak egiten zituzten naturaz gaindiko indarra erakusteko.

-fusteak eta kapitelak 

landareen irudiekin eta forma geometrikoekin apaintzen zuten.

HILOBIAK:

-MASTABA: Hilobi mota zaharrena da (k.A. 3000-2180) Faraoien hilobia zen. Horizontalki moztutako piramide baten itxura du. 2 zati ditu: lurpeko hilobi-ganbara bat da eta bertara sartzeko tximinia bat.

-PIRAMIDE MAILAKATUA: (k.A. 2600)

-HYPOGEOA: (k.A. 332)

ESKULTURAK: Egiptoko eskulturak bi bereizgarri ditu: Naturaren behaketa eta geometrismoa. Bi osagai hauek 2 joerekin lotura daude: Joera errealistarekin (eguneroko bizitzako pertsonaiak irudikatzen zituztelako) eta joera idealistarekin ( pertsonaia politiko garrantzitsuenen irudikapenei lotuta dagoelako.

Frontalitatearen legea zen nagusi: objektua ikuspuntu bakar batetik ikusten zen eta soinaren bi aldeetara era simetrikoa jartzen zitzaizkion besoak, objektua indartuz. Baxuerliebea eta erliebe induskatua erabiltzen zituzten. Kontu handiz erabiltzen zuten argia, irudien ziluetak itzalekin indartzeko. Adb: -Nefertiti-XVIII Dinastia -Mikerinos eta Khamerernebty erregina.

PINTURA:

Teknikak: Normalean gorputza aurrez aurre agertzen da, burua perfilez, begia aurrez aurre eta hankak ere perfilez. Figurak, hanka bat aurreratzen dute edo besoa ikuslearengan hurrunago, eta ia beti gorputzaren eskuinaldea erakusten dute.

Pinturak tenperaz egiten zen eta kolore lauak erabiltzen zituzten.

-Inperio zaharrean naturalismoa nabarmentzen zen. -Inperio ertainean, hileta-dekorazioaren protagonista bihurtu zen pintura. -Inperio berrian, ekonomia bere une onenean zegoenez, perfekzio handiko eta luxuzko lan mordoa egin zen.

GAIA:eguneroko bizitza zen, Ehiza, arrantza, nekazaritza lanak, jaiak, musika, dantza,osapakizun sakratuak… 


ESKUALDE HURBILEKO ARTEA; MESOPOTAMIAKO ARTEA:

ARKITEKTURA: Lokatza erabiltzen zuten, pezozko eta adreiluzko eraikuntzak egiten hasi ziren. Adreiluen banaketa erradialak arkua sortzeko aukera eman zien. Arku anitz bata bestearekin elkartuz estalki sistema iraultzaile sortu zuten: ganga.

ARTE FIGURATIBOAK: Mesopotamiako lan plastiko adierazgarrienak erliebeak eta konkor biribileko eskulturak dira.

Sumeriako eskulturari dagokionean, giza irudiek gorputz motza dute buruaren neurriarekin konparatuta konparatuz. Irudiak eserita agertzen dira, eskuak elkartuta dituzte, begi handiak, hieratikoak dira eta artile-xerloko gona motzak daramatzate.

ERLIEBEA: Gerren eta ehizen eszenak agertzen ziren eta tenpluen hormak apaintzen zuten.Baina erlijiosoak ere agertzen dira. Adb: Gudeako estatua / Assurbanipal


GREZIAKO ARTEA: Greziako kultura eta artea K.A. IX eta VIII. Mendeetan jaio zen.3 aldi historikotan banatzen da.

ARO ARKAIKOA: (K.A. VII. Mendea475) Estilo arkitektonikoak finkatzen hasi ziren. Grezian artearen bilakera estilistikoa hasi zen. 

ARO KLASIKOA: (k.A. 475-323) Graziako arteak bere mailarik gorena lortu zuen.

ARO HELENISTIKOA: (K.A. 323-31) Mazedoniar erresumetara esportatu zuen Greziak bere fintasun kulturala. 

KRETAKO ETA MIZENASKO ARTEA: Jauregia zen Minosko arkitekturako eraikin nagusia. Jauregiren elementu arkitektonikorik bereigarrienetako bat zutabe gorriak ziren. Gero eta gorago, gero eta diametro handiagoa zuen fusteak. Behe erliebez eta freskoz apainduta zeuden Minosko jauregien barrualdeko eszenak irudikatzen zituzten. 

ESTILOA: Kolore sorta aberatsak erabiltzen zuten eta albora begira irudikatzen zituzten irudiak. Lerro beltz mehe batez inguratuta. Mugimendua hobeto menperatzen zuten egiptoarrek baino. Adb: Tauromakiaren freskoa.

MISENASTAR ARTEA: Herri gerrazalea zen Mizenas, horregatik harresi handiak eraikitzen zituzten harri erraldoiak erabiliz. Adb: Lehoien artea, ateburuaren gainean bi lehoi aurrez aurrez daude zutik. Barruan jauregia dago

HIRIGINTZA: 3 faktoreetan banatzen zen 1polisak independenteak ziren 2 lurraldea menditsua zen 3 atenasen demokrazia sartu zen. Herria harresi batez inguratuta zegoen gatazkengatik. Hiriko lekurik garaienean akropolia nabarmentzen zen. Agora edo herriko plazaren inguruan antolatu zituzten hirigintzako elementu guztiak.

ARKITEKTURAREN EZAUGARRIAK: Lerro bertikal eta horizontalak dira nagusi

ESTILO ARKITEKTONIKOAK: 3 orden bereizten dira.

Doriarra: (K.A. VII.Mendetik aurrerakoa): Dekoratu gabeko kapitela. Apaingarri gabeko arkitrabea. Ertz biziko fuste ildaskatua, pieza bakarrekoa aldi arkaikoan, eta piezak elkarren gainean aldi klasikoan. Ez dauka haroinik.

Joniarra: (K.A. VI: mendetik aurrerakoa): Kapitelak bi boluta kiribildun ditu. Bata bestearen gaineko hiru zerrenda arkitrabe. Ertz lauko eta doriar ordenakoa baino lerdenagoa.

Korintoarra: (K.A. IV mendetik aurrerakoa): Akanto hostoz apaindutako kapitela. Hiru platabandako arkitrabea. Joniar ordenakoa baino lerdenagoa

ARKITEEKTURA ZIBILA:  Mendien malda baliatuz eraikitzen zituzten antzokiak, harmailak paratzeko balio zuen maldak, maldaren oinean egiten zuten antzezpenak.

ESKULTURA: ARO ARKAIKOAN: Kuros-a gizon kirolaria biluzik eta kore emakume jantzidunak ziren ARO KLASIKOAN: Estatuak errealistagoak ziren eta alaiagoak 

ARO HELENISTIKOAN: Konposizio dinamikoak ziren

ZERAMIKA: 3 aldi bereizi dezakegu: 

ZERAMIKA GEOMETRIKOA (K.A. X-VIII)mizenaskoko formak landu zituzten berriro baina landuagoak. ZERAMIKA ARKAIKOA: (K.A. VII-V) hodo gorri baten gainean irudi beltzak, irudiak gero eta handiagoak. Edo hondo beltz baten irudi gorriak.Eguneroko bizitza kontatzenzuen. ZERAMIKA KLASIKOA: (K.A. V) hondo beltza eta irudi gorriak nagusitu.

MOSAIKOA: Leku pribatuetako eta monumento publikoetako hormak eta lurrak apaintzen zituzten. 2 mosaiko mota: Harri-koskorrezko mosaikoa eta teselazko mosaikoa.



Entradas relacionadas: