Neoklasizismoa eta XX. Mendeko Abangoardiak: Artea eta Historia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,68 KB
Neoklasizismoa: Arrazionalismoa eta Estatu Modernoa
Neoklasizismoan eraikuntza perfektua badirudi ere, ez da guztiz perfektua izango. Hau da Neoklasizismoa identifikatzeko lehen pista. Garai neoklasikoan Grezia eta Erromako tradiziozko formak berreskuratzen dira. Hau da, tradizioaren imitazio hutsa da, eta ez da Errenazimenduko mintzaira berria sortzen.
Tradizio klasikoa (Grezia eta Erroma) berreskuratzea garaiko arrazionalismoaren ondorioa izan zen, Grezia eta Erromako tradizio arrazionalak miresten baitzituzten.
Estatu Modernoaren sorrera eta Despotismo Ilustratua
Garai honetan sortu eta kontsolidatzen da estatu modernoa, hau da, estatu zentralista ezartzen da. Horrek esan nahi du boterea hiriburuan zegoela. Hau XVIII. mendearen erdian gertatu zen, Ilustrazio garaian. Burgesiak gizarte eta ekonomia aldaketak bultzatzen zituen, eta monarkia absolutua, estatu modernoaren sorrera eta Despotismo Ilustratuaren garaia izan zen.
Estatu modernoaren sorrera XVI. eta XVII. mendeetan kokatzen dugu, eta XVIII. mendean guztiz ezarri zen. Monarkia absolutua zen Estatu modernoaren gobernu modua, arrazoiaren arabera boterea zentralizatuta egon behar baitzen. Honen aurretik, nobleziak zuen boterea. Monarkia absolutuarentzat ezinbestekoa zen armada iraunkor bat izatea, segurtasuna sustatzeko.
Artearekin oso lotuta dago, garaiko monarkia absolutua Despotismo Ilustratu bihurtu baitzen iraultza liberalen ondorioz. Despotismo Ilustratua monarkia absolutu mota bat da, non herria kontuan hartzen den, baina herriari kasurik egin gabe. Esate baterako, jendearen bizi-baldintzak hobetzeko aitzakia izan zen, baina bere benetako xedea monarkia absolutuaren biziraupena zen.
Neoklasizismoa Iraultzaren eta Inperioaren garaian
1789. urtean Frantziako Iraultza gertatu zen, eta botere absolutuari zilegitasuna kendu eta herriari eman zitzaion. Frantziako Iraultzaren ondoren, Napoleonen Inperioaren garaia etorri zen. Garai honetan, Napoleon Bonapartek botere absolutua eskuratu zuen eta monarkia absolutua itzuli zen.
Neoklasizismoa garaiko estilo ofiziala eta burgesiaren estilo gogokoa izan zen. Ideia iraultzaileak zabaltzeko tresna gisa erabili zen, hala nola pinturan. Esate baterako, arrazoia, handitasuna, eta abar zabaltzen zituzten. Gainera, antzinako mundua nolakoa zen jakin zuten garai honetan, eta hura imitatu zuten ia esparru guztian. Halaber, aurkikuntza arkeologikoek antzinako mundu klasikoa berreskuratu zuten. Garai honetan sortu ziren akademiak eta arkitektura eskolak arte hau bultzatzeko.
Abangoardiak: Abstrakzioaren Agerpena
Abangoardiak XX. mendearen hasieran agertu ziren, testuinguru bortitz eta nahasi batean: Lehen Mundu Gerra (1914-1918), Errusiako Iraultza (1917) eta kolonialismoa. Testuinguru nahasia zegoenez, korronte berri eta desberdinak agertzea oso ohikoa zen (ia uneoro korronte berri bat sortzen zen).
Arte Abstraktua
Arte abstraktua agertzen da. Abstrakzioa mundu naturalari erreferentzia zuzenik egiten ez dion korrontea da, eta aurreko garaiko figuratibismoari kontrajartzen zaio. Irudizko erreferentziak alde batera uzten dira. Pinturaren helburua espiritua hurbiltzea da; horretarako, kolore, linea eta orbanen konbinazio egokia bilatu behar da.
Artista garrantzitsua:
- Vassili Kandinsky
Dadaismoa
Dadaismoa Tristan Tzara eta Hugo Ball-ek sortu zuten. Uste da "dadaismo" izena erabakitzeko labana bat hiztegian sartu zutela, eta "dada" (haurren zezeltzea) terminoa eta definizioa agertu zirela, hortik izena hartuz.
Autoreak jatorri burgesekoak ziren, baina gorrotatu egiten zuten klase hori, Lehen Mundu Gerrak suposatu zuen porrotaren ondorioz, klase burgesaren balioak ukatu baitzituzten. Hemendik sortu ziren bestelako "ismoak".
Dadaismoaren ezaugarriak:
- Irrazionaltasuna
- Ironia
- Probokatzailea
- Iseka (Erredikulua)
- Ausazko sortzea
Bestalde, dadaismoa ez dator bat aurreko garai eta korronteetako abstrakzioarekin.
Surrealismoa
Surrealismoak ametsetako mundua, irrazionaltasuna eta inkontzientzia irudikatzen ditu, hauei garrantzi handia emanez. Inkontzientzia Freud-en psikoanalisiarekin lotu daiteke. Izan ere, surrealismoan, ametsetako munduari erreferentzia egiteko, paisaia onirikoak egiten zituzten.
Surrealismoa 27ko Belaunaldiarekin dago lotuta, eta are gehiago, La Casa de Bernarda Alba lanarekin. Surrealismoan, idazketa eta pintura automatikoa erabili zituzten. Gainera, euren burua ez zen erreprimitzen garai hartan; izan ere, drogekiko menpekotasuna eta horrelako gaiak jorratzen ditu.
Artista esanguratsuenak:
- Salvador Dalí
- Joan Miró
- Meret Oppenheimer