Neoklasizismoa: Ezaugarriak, Sorrera eta Arkitektura
Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,11 KB
Antzinate Klasikorako Itzulera (1750-1820)
Antzinate klasikorako itzulera 1750 eta 1820 bitartean gertatzen da. Frantziako Ilustrazio pentsamendu filosofikoan oinarrituta, Grezia eta Erromako eredu errepublikano eta demokratikoak erreferentzia politikoa izaterakoan, estilo klasikoetan oinarritutako artea ofizial bilakatuko da.
Baita ere, Ponpeia eta Herkulanon egindako indusketa lanak, arkeologoek (Winckelmann) ekarritako eskulturak (Partenoiaren frisoak) eta gero eta gehiago grabatuen bidez Europatik zabaltzen diren Greziako arkitekturak, izango dira estilo honen gustua zabaltzeko arrazoiak.
Beraz, Europan, XVIII. mendearen bigarren erdialdean zabaldu zen mugimendua dugu; Barrokoaren eta Rokokoaren aurkako erreakzioa izan zen, Antzin Erregimenaren estilo artistikoak izan zirelako. Iraultzaile frantsesek ere eragina izan zuten, barrokoa erregetzaren gehiegikerien agergarritzat hartu baitzuten.
Arrazionalismoa nagusituko da berriro, baina Klasizismoaren kontzeptuak birdefinituko dira, modelo klasikoak ez baitira doi-doi jarraituko.
Estilo berria Frantzia iraultzailean bilakatu zen batez ere, Luis XVI.aren agintaldian eta Ilustrazioaren espiritupean, baina Napoleonen ondoren artisten ideiak Erromantizismorantz aldatu ziren, Neoklasizismoa baztertuz.
Neoklasizismoaren Oinarrizko Ezaugarriak
Klasizismoaren ereduei jarraituz, simetria, dotoretasuna eta soiltasuna izango lirateke estilo honen oinarrizko ezaugarriak.
- Ordena klasikoen erabilera (doriarra, joniarra edo korintiarra).
- Kupulak eta argiaren balioen garrantzia.
- Bertikalaren alboan horizontalaren nagusitasuna.
- Argitasun handiko lerro arkitektonikoak eta oinplano erregular eta zentralizatuak.
Fatxadak eta kanpoaldeak egiteko Grezia eta Erromako tenpluen eredua jarraitu zuten eta garaipen arku, taulamendu eta zutabeen erabilera nagusitu ziren. Frantzia eta Ingalaterran batez ere garatu zen estiloa da. Espainiako lehen monumentu neoklasikoak Karlos III.aren garaikoak dira.
Neoklasizismoa Frantzian
Frantzian, XVIII. mendearen erdialdera arte klasikoaren zinezko bertsio bat ezagutzen da Soufflot eta Cochin arkitektoen Italiarako bidaiei esker eta Berpizkunde garaiko arkitekto ospetsuen liburuetan egindako lanagatik.
Soufflot bera baino garbiagoa izan zen La Madeleine eliza, tenplu erromatarren antzera proiektatzeko ausardiarekin eginda. Napoleonen garaian Neoklasizismoa bihurtzen da Inperioaren estilo ofizial eta Iraultzaren oroimenean Napoleonek berak enkargatu zuen Parisko Garaipen arkuarekin batera.
Neoklasizismoa Espainian: Juan de Villanueva
Espainian Barrokoa oso sustraituta zegoen eta ez zegoen mugimendu ilustratu garrantzitsurik, beraz, arkitektura neoklasikoak oztopo gehiago gainditu behar izan zituen nagusitasuna lortzeko. Hala eta guztiz ere, XVIII. mendearen erdialdetik aurrera, formak zaintzeko ahaleginak egin ziren eta eginkizun honetan Akademiek gogo bizia jarri zuten.
Dena den, arkeologismo puristak Juan de Villanueva (1739-1811) izan zuen errepresentatzaile nagusia eta Espainiako neoklasizismoko arkitekto garrantzitsuena; guztien artean pertsonalena eta arkitektura arrazionalista egiten saiatu zen bakarra.
Pradoko Museoa: Villanuevaren Maisulana
Pradoko Museoan, Historia Naturaleko Museorako diseinatuta, granitoa eta adreilua konbinatu zituen. Fatxada nagusia bi solairutan antolatzen da:
- Behekoa: eskulturekin dekoratutako horma-hobi (hornazina) laukizuzen eta arkuteriaren arteko erritmoarekin.
- Goikoa: joniar kolomadun galeriarekin.
Fatxadaren erdiko gorputzean, doriar ordena erraldoiak definitutako arkupe irtena dago eta erliebe laukizuzena errematea. Villanuevak ordena arkitektoniko klasikoak libreki antolatu zituen, baina beti irizpide estetiko eta proportzio harmonikoekin.
Fernando VII.ak erregeen bildumak batu zituen hemen, Estatuko pinakoteka garrantzitsuena bihurtuz.