Neoklasizismoa: Ezaugarriak, Arkitektura eta Adibide Nagusiak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,4 KB
Neoklasizismoa: Jatorria, Ezaugarriak eta Arkitektura
Neoklasizismoaren Ezaugarri Orokorrak
Barrokoa faltsukeriaren, gehiegikeriaren eta gezurraren sinonimoa zen. Arte-mota berria sortzeko premia sortu zen, eta Neoklasizismoak ekarri zituen aldaketa nagusiak hauek izan ziren:
- Marra kurbatuaren ordez, lerro zuzena.
- Konplexutasunaren ordez, sinpletasuna.
- Emozioren ordez, arrazoia.
Neoklasizismo terminoak Klasizismo berria esan nahi du. XVIII. mendearen erdialdean sortu eta XIX. mendearen hasieraraino mantendu zen.
XVIII. mendeaz geroztik, Erregimen Zaharrean oinarritutako mundu-ikuskerari amaiera eman zitzaion. Ilustrazioko pentsamoldeek eta Iraultza Frantsesak beste garai bati eman zioten hasiera. Iraultzarekin batera sortu zen, eta gizarte berriaren artea irudikatzea lortu zuen. XVIII. mendeko Ilustrazioaren mugimendu kulturala oso lotuta dago Neoklasizismoko artearekin.
Garai honetan, artea ulertzeko bi modu berri sortu ziren, elkarrekin bizi zirenak: Neoklasizismoa eta Erromantizismoa.
Arkitektura Neoklasikoa: Elementu eta Formak
Arkitektura neoklasikoaren ezaugarri orokorrak:
- Antzinateko formak onartu ziren, eta haien elementuen erabilera berreskuratu zen.
- Materialak: Harria, adreilua, apareilua eta hormigoia.
- Elementu sustatzaileak: Zutabeak eta hormak (hormetan pilastrak ere erabiltzen ziren). Zutabe motak: Doriarra, Joniarra, Korintiarra, Toskanarra edo Konposatua.
- Elementu sostengatuak: Arkua eta dintela. Taulamenduaren atal klasikoak ere agertzen dira: Arkitrabea, Frisoa eta Erlaitza. Arkuen artean, puntu erdikoak.
- Estalkiak: Kanoi-ganga eta ertz-ganga. Kupulek garrantzi handia zuten. Frontoi triangeluarrak eskuratu zuen protagonismoa.
- Ornamentuzko elementuak: Fatxadak eta kanpoaldeak tenplu erromatar eta greziarrenak bezala antolatu zituzten, elementu dekoratiboak alde batera utziz. Horma garbia eta argitsua zaintzen zuten, itxura klasikoa emanez.
- Fatxadetako elementu hornitzaileak:
- Arkitektura elementuak: Taulamenduak (arkitrabeak, metopa eta triglifo-dun frisoak eta erlaitzak).
- Erliebe edo mukulu borobileko eskulturen bidezkoak ziren. Frontoietan, Grezian bezala, erliebe bidezko eszenak ikusiko ditugu.
- Proportzioak: Forma sinpleetara itzuli ziren. Antropozentrismoa ahaztuta, eraikin monumental handiak sortu ziren.
- Eraikin motak: Museoak, garaipen arkuak, zutabe oroigarriak, eta abar.
- Oinplanoak: Longitudinalak (laukizuzenak) eta zentralizatuak (gurutze formakoak).
Neoklasizismoaren Hedapena eta Adibideak
Europa osoan hedatu zen, Frantzian hasita.
Adibide nabarmenenak herrialdeka
- Frantzia: Parisko Sainte-Geneviève eliza, Parisko Madeleine eliza, Parisko Garaipen Arkua, Parisko Carrousel-eko Garaipen Arkua.
- Espainia: Madrilgo Alcaláko Atea (Sabatini), El Escorial (Juan de Villanueva), Madrilgo Prado Museoa (Villanueva).
- Alemania: K. G. Langhans: Berlingo Brandenburgoko Atea.
- Ingalaterra: British Museum.
- EEBB: Washingtongo Kapitolioa.