Neoklasizismoa: Artearen Berpizkunde Klasikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,53 KB

XIX. Mendeko Testuinguru Historikoa

Frantziako (1789) eta Industria Iraultzek XIX. mendean gizarte, ekonomia eta politikan aldaketa handiak ekarri zituzten. Frantziako Iraultzak burgesiaren nagusitasuna eta Antzinako Erregimenaren amaiera ekarri zituen. Industria Iraultzak ekoizpen-eredu berriak eta garapen ekonomikoa bultzatu zituen.

Frantzian, Napoleonen garaian, iraultzek eta matxinadek absolutismoaren amaiera ekarri zuten. Aldi berean, nazio kontzientzia sendotu zen, eta Ameriketako koloniek independentzia lortu zuten. Europan eta Amerikan estatu berriak sortu ziren.

XIX. mendearen hasieran, burgesia indartu zen eta industrializazioak hiri, garraio eta energia sistemetan aurrerapenak ekarri zituen. Biztanleria hazi, medikuntza hobetu eta bizi-baldintzak, oro har, hobetu ziren.

Testuinguru horretan, ideologia berriak sortu ziren: sozialismoa eta anarkismoa. Neoklasizismoa 1750-1830 artean garatu zen Europan, batez ere Frantzian eta Napoleonen eraginez. Estilo klasikoa hartu zen eredutzat eta Europa osoan hedatu zen.

Neoklasizismoa: Definizioa eta Jatorria

«Neoklasizismoa» terminoa XIX. mendearen hasieran sortu zen. Greziako eta Erromako tradizio klasikoetan oinarritutako formetara itzuli zen arte-korrontea da. Neoklasizismoaren iturri nagusia Antzinate klasikoan aurkitzen da (Greziako eta Erromako artea), eta Ilustrazioaren garaiko artistak antzinako arauak berriro hartzen hasi ziren.

XVIII. mendearen bigarren erdian, barrokoaren eta rokokoaren gehiegikeriek erreakzio modura estilo berri bat ekarri zuten: neoklasizismoa. Estilo klasiko berri hau Ilustrazioaren adierazle artistiko bihurtu zen. Arteak arrazionaltasuna lehenesten zuen, ez sentimendua, eta teknika perfektuaren bilaketa zen helburu nagusietako bat.

Dena den, arte neoklasikoa ez zen soilik klasikoen kopia izan, baizik eta XIX. mendeko gizarterako egokitutako ikuspegi bat. Garaiko errealitate sozial eta politikoekin lotura estua izan zuen eta arte modernoaren oinarri izan zen neurri batean.

Neoklasizismoa Eskulturan

Barrokoaren eta neoklasikoaren arteko trantsizioak forma-aldaketak ekarri zituen, dinamismoaren ordez oreka eta proportzioa bilatuz. XVIII. mendearen bigarren erdian, arrazoimenaren nagusitasunak estilo harmonikoagoa ekarri zuen. Neoklasizismoak Grezia eta Erromako arte klasikoa hartu zuen eredutzat, giza gorputza idealizatuz eta biluzien gustu estetikoa nabarmenduz.

Ezaugarri Nagusiak

Ezaugarri nagusiak dira mugimendu falta, forma garbiak eta akabera leuna. Material erabilienak marmola eta brontzea ziren. Eskulturak perfekzioa eta lasaitasuna bilatzen zituen. Adierazpen emozionala gutxitu eta itxura orekatua lehenetsi zen.

Gaiak eta Mezenasgoa

Gai nagusiak mitologikoak, erretratuak eta monumentu publikoak izan ziren. Aldaketa garrantzitsua izan zen mezenasgoan: Elizaren eta nobleziaren ordez, burgesia bihurtu zen artearen babesle nagusi.

Artista Aipagarriak

Artista aipagarrienak Antonio Canova (italiarra) eta Bertel Thorvaldsen (daniarra) izan ziren. Erroman trebatu ziren, eta antzinako greko-erromatar artetik edan zuten. Canovak Errenazimentuko eragina erakusten zuen; Thorvaldsenek, berriz, estilo klasikoagoa mantendu zuen.

Neoklasizismoa Pinturan

Neoklasikoak Antzinate klasikoaren artea izan zuen inspirazio. Artistek Grezia eta Erromako lanak hartu zituzten eredutzat, eta gai ideologiko eta moralizatzaileak jorratu zituzten. Estiloa idealizatutako errealismoa zen, xehetasun tekniko eta irudi garbiekin.

Ezaugarri Estetikoak

Koloreak bigarren mailan geratu ziren; marrazkiari eta marra garbiari ematen zitzaion garrantzia. Perspektiba lineala zorrotz aplikatzen zen eta pertsonaiak plano bakarrean kokatzen ziren. Estiloan mugimendu falta nabari zen, jarrerak estatikoak eta lasaiak izanik.

Gaiak eta Mezua

Pintura neoklasikoak arrazoimenaren nagusitasuna eta ordenaren balioa islatu nahi zituen. Gai nagusiak klasikoak eta historikoak ziren, askatasunaren eta heroismoaren mezua transmititzeko helburuarekin.

Jacques-Louis David

Estiloaren ordezkari nagusia Jacques-Louis David izan zen. Frantziarra izanik, barrokoaren amaieran hezia izan zen, baina Erromara egindako bidaia batean klasizismora jo zuen. Antzinako Erromako gaiak landu zituen, «geldotasun dinamikoa» eta jarrera teatralezkoak bere lanen ezaugarri bihurtuz.

Neoklasizismoa Arkitekturan

Neoklasikoan ornamentazioak baztertzen dira; hormak dekoraziorik gabe eta lau ageri dira. Estiloa garbia, arrazoizkoa eta logikoa da, Antzinate klasikoko arkitekturaren antzera. Eraikinetan greziar eta erromatar ordena klasikoak erabiltzen dira, hala nola puntu erdiko arkuak edo kanoi gangak.

Ezaugarri Orokorrak

Arkitektura erlijiosoaren garrantzia pixkanaka gutxitzen da eta eraikin publiko edo zibilak hartzen dute protagonismoa, esate baterako, liburutegiak, azokak, museoak edo plazak. Fatxadak, berriz, tenplu greziar edo erromatarren antzekoak izaten dira, eta taulamenduak eta frontoi triangeluarrak erabiltzen dira.

Eraikin Motak eta Fatxadak

Euskarri gisa murruak, pilareak, pilastrak eta, batez ere, kolomak nabarmentzen dira. Materialen artean harria, marmola eta adreilua dira erabilienak. Sarri Erromako Panteoiaren tenplua imitatzen da, eta kupula formako egiturak nahiago izaten dira.

Euskarriak eta Materialak

Azkenik, horizontaltasuna nabarmentzen da bertikaltasunaren aurrean, eta oinplanoari dagokionez, eraikinak errektangelu formakoak (Grezian bezala) edo zentralizatuak (Agriparen tenpluaren modukoak) izaten dira.

Entradas relacionadas: