Nekazaritza ustiapena definizioa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 9,18 KB
Oinarrizko edo lehen mailako baliabideak hots naturatik zuzenean lortzen diren baliabideak ematen dizkiguten jarduerak sartzen dira, lehen sektorean. NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA, ARRANTZA eta BASO-USTIAPENA dira jarduera horiek.
Nekazaritza da garrantzitsuena, biztanleriaren %47-arentzat, ezinbestekoa da bizitzeko.
Munduko biztanleria aktibo osoaren %40-ak lehen sektorea. Behera egiten ari da. Produktibitatea gora egiten ari da; garrantzi ekonomikoa, aldiz behera hirugarren sektorean. 2012an munduko BPG-d are-aren %3-a
Herrialde garatuetan: Biztanleria aktiboaren ehuneko txiki bat soilik du, mekanizazioari esker. Ekarpen txikia egiten dio aberastasun nazionalari; BPG-d-aren %tik behera.
Garatzen ari diren herrialdeetan: Biztanleen erdiak daude, sektore honetan, BPGd-aren %10tik gora sortzen du. Produktibitatea ordea txikia da, teknikak erabiltzen dituzte.
Lursailak (ustiategiak)
Nekazari-ustiategi deritzo ekonomia-unitate batek jarduerak egiteko erabiltzen duen espazio fisikoari. Tamainaren arabera, ustiategi handiak latifundio ertainak eta txikiak minifundio, izan daitezke. Jardueraren arabera; nekazari ustiategiak, abeltzaintza-ustiategiak eta baso ustiategiak. Lursail batek edo gehiagok osatzen dute ustiategi bat. Forma, tamaina eta mugen arabera, zenbait paisaia mota sortzen dira. Formari dagokionez, erregularrak edo irregularrak bereizten dira. Lursail mugak nolakoak diren, bi paisaia bereizten dira. Lur zabalak eta lur itxiak.
Lursailen artean ez da banaketarik egiten. Lur zabaleko paisaia edo openfield paisaia deritzo, nagusia da Espainiako hegoaldean eta etxebizitzak bilduta egoten dira.
Lursailak hesien, alanbreen… bidez itxita eta sare baten elkarri lotuta daudenean, lur itxiko paisaiak edo bocage paisaia sortzen da. Nekazariak etxe bakartuetan bizi dira. Nagusi da Kantaurin eta Europako Atlantikoan.
Nekazaritza intentsiboaren helburua da lurra ahalik eta gehien ustiatzea. Herrialde garatuetan teknika modernoa eta garatzen ari direnetan langile asko.
Nekazaritza estentsiboa lursail handitan egiten da. Ez dira denak erabiltzen, batzuk lugorri uzten dira erabili gabe. Ekoizpena handia da, lursail asko dituztelako.
Laborantza ureztatuak: Ureztapen sistema artifiziala dute.
Lehorrezko laborantzak: Euri-urarekin azten dira.
Monolaborantza ustiategi baten labore bakar bat lantzea da. Helburua ahalik eta ekoizpen handiena lortzea kostu gutxirekin salmentarako erabiltzen da lortutakoa.
Polilaborantza ustiategi batean landare espezie bat baino gehiago lantzea da. Lursail txikietan egiten da eta nekazari kontsumorako da.
Ezaugarriak: Merkatu-nekazaritzak salmenta du helburu, ahalik eta etekin handiena lortzea.
Ekoizpenaren espezializazioa: Labore bakar bat hazten da ustiategi bakoitzean; horrek lan eta makinen erabilera txikitzen du, eta ustiapena hobetzen du.
Nekazaritza-lanen mekanizazioa: Langile kopurua murriztu, lanak denbora gutxiagoan eta kostu txikiagoa du.
Nekazaritza-teknika aurreratuen erabilera: Errendimendu handiko haziak, gaixotasunak sendatzen dituzten produktuak laboreak negutegietan eta lurzoru artifizialetan hazten dira.
Biltegiratze, garraio eta merkaturatze sistemak: horiei esker urruneko merkatuetara iristen dira produktuak.
Inbertsio handiak behar ditu, baina produktibitatea handitzen denez kostuan konpentsatu egiten dira, kantitako handiagoak prezio txikiagoan ekoizteko.
- Kutsatu egiten ditu lurzoruak eta akuiferotako urak.
- Ureztapen-sistema modernoak ur-asko behar izaten dute eta akuifero gehiegi ustiatzen dira.
- Landagunetik biztanleria joaten ari da