Nekazaritza, Industria eta Garapen Iraunkorra: Hiztegia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,92 KB

Hiztegia

Nekazaritza intentsiboa: Inbertsio nabarmenen bitartez, lur gainazal unitate bakoitzeko etekin handiak lortzera bideratuta dagoen nekazaritza mota. Merkatura bideratuta dago eta Espainiako kasuan parte handi bat esportatu egiten da Europar Batasunera.

Nekazaritza estentsiboa: Lur eremu zabaletan eta lurrazal unitateko lan-ordu gutxi eginez burututako nekazaritza mota. Lurraren errendimendua txikiagoa da nekazaritza intentsiboan baino, baina aldi berean eskulan, instalakuntza, makineria eta ongarri gutxiago ere behar ditu.

Abeltzaintza intentsiboa: Inbertsio nabarmenen bitartez, abere bakoitzeko etekin handiak lortzera bideratuta dagoen abeltzaintza mota. Ikuilu eta nabe industrialetan ematen da, paisaian hain eragin handirik ez duelarik. Helburua merkatu handietan saltzea da.

Abeltzaintza estentsiboa: Animaliak lur eremu zabaletan libre daudenean, kortetan izan gabe ematen den abeltzaintza mota. Abere bakoitzeko lan-ordu gutxiago erabiltzen dira intentsiboan baino. Ingurune naturalarekin lotura mantentzen du, eta ingurumen eta garapen aldetik era intentsibokoa baino sostengarriagoa da.

Nekazaritza ustiapena: Enpresa batek edo nekazariak berak dituen lur eta produkzio bitartekoak gizakiarentzako baliozko diren produktuak, bereziki elikagaiak eta lehengaiak lortzeko.

Nekazaritza-paisaia: Nekazaritza ustiategiek eratzen duten paisaia da eta hainbat faktorek moldatzen dituzte: erliebea, klima, lurzorua, ustiategien jabego egiturak... Tradizioz bi paisaia mota ezberdintzen dira: openfield lautadetan eta nekazaritza estentsiboarekin erlazionatuta eta bocage eremu ozeaniarrean, toki menditsuetan eta abeltzaintzarekin lotuta.

NBP: Europar Batasunak eratutako nekazaritza arloko estrategia multzoa da. Helburu batekin sortu zen: Europar Batasuna osatzen zuten herrialdeetako nekazaritza azpisektorean zeuden arazoei aurre egiteko. NPB finantzatzeko, EBko aurrekontu osoaren erdia erabiltzen du gutxi gora behera.


Industria deslokalizazioa: Industria-enpresa baten jarduera osoa ala partziala lekualdatzea bere kokapen tradizionaletik industria-herrialde edo lurralde berrietara, kostuak murrizteko abantaila handiagoak eskaintzen dituztelako edo langile kualifikatuagoak daudelako. Bestetik, goi-teknologiako industriak, bulegoak eta zerbitzu kualifikatuenak inguru zentraletan pilatzen dira, hornikuntzarik onenak baitituzte. Espainian eragin handia du automobilaren eta elektronikaren enpresetan, Europar Batasuneko herrialde berrietara lekualdatzen dira.

Goi-teknologiako industria: Industria adar bat da, intentsitate eta maila teknologiko handia, produktuen bereizketa handia eta eskari handia dituena. Sektore aipagarrienak material elektroniko eta elektronikoa, ordenagailuak, tresna optikoak eta doitasun-tresnak dira. Espainian gaur egun Europako beste herrialdeekin konparatuz gutxiago garatu dira industria hauek, eta ikerketari eta teknologiari dagokienez kanpoarekin menpekotasun handia dute, lehiakortasun urriz, gehiena E.T.E.ak izanik.

Tertziarizazioa: Ekonomiaren hirugarren sektoreak beste sektoreekin alderatua pisua irabaztea da, sektore nagusi bihurtu arte, okupatutako biztanleri aktiboari zein BPGri egindako ekarpenari dagokienez. Sektore heterogeneoa da eta jarduera nagusiak garraioa, turismoa, merkataritza, aholkularitza, publizitatea, ostalaritza, zerbitzu publiko eta administratiboak dira. Espainian 1960ko hamarkadatik zerbitzuek gora egin dutenez, ekonomia “tertziarizatu” egin da bizi-maila igotzeari esker, nekazaritza-eginkizunak mekanizatzeagatik, 1975eko industria-krisiagatik eta emakumeak lan-munduan sartzean batez ere hirugarren sektorean izan delako.

Garapen iraunkorra: Garapen-eredua uste ohi da, baliabideak zentzuz erabiliz biztanleriaren gaur egungo belaunaldien premiak betetzeko gai dena, etorkizuneko belaunaldien posibilitateak eragotzi edo moteldu gabe, eta Lurraren ingurumenaren oreka errespetatuz eta bultzatuz. Kontzeptu hau 1987an definitu zen. Ingurumenari dagokionez, Montrealeko eta Kyotoko protokoloak betetzean konprometitu dira herrialdeak, Espainia barne, kutsadura, erliebearen degradazioa, basamortutzea, uren gehiegi ustiatzea eta klima-aldaketaren aurkako neurrik hartuz.

Garraio azpiegiturak: Garraio-sistema ahalbidetzen duten eraikin finkoak dira, hots, errepideak, autobideak, eta autoestratak, trenbide-sareak, itsas portuak eta aireportuak. Espainiako garraio-azpiegituren ezaugarri nagusiak hauek dira: inguru fisikoa ez da mesedegarria, lehorreko eta aireko sareak erradialak dira, bidaztien eta salgaien barruko garraioa batez ere errepidez egiten da, 1980ko hamarkadaren erdialdetik modernizatu dira maila handiagotuz, lurralde-desoreka handiak daude irisgarritasunari eta trafiko intentsitateari dagokienez.

Entradas relacionadas: