Nekazaritza: Faktoreak eta Eraldaketak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Diseño e Ingeniería
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,26 KB
Nekazaritzan eragiten duten faktore fisiko eta gizatiarrak
Inguru naturalak
Inguru fisikoaren menpekotasuna murriztu da teknikei esker:
- Erliebeak: altuera handia (200-700 m bitartean lurzoruaren %70; 50 milioi ha-tik bakarrik dute %5eko aldapa).
- Klima: lurralde gehienak prezipitazio urri eta irregularren menpe; muturreko tenperatura eta lehortasuna.
Nekazaritza-egitura
Nekazaritza tradizionalaren ezaugarriak (1960 arte)
- Eskulan ugari (biztanleria aktiboaren %63).
- Jabetza handiak eta txikiak nahastuta.
- Teknologia urria.
- Etekin txikiak.
- Produkzioa barne-merkaturako (esportaziorik gabe).
- Merkatu babestua, muga-zergen bidez.
1960ko hamarkadako aldaketa handiak
Aldaketa hauen ondorioz, nekazaritzaren gaur egungo ezaugarriak
- Biztanleria gutxi eta zaharkitua.
- Nekazaritza-ustiapena handiagotzeko eta intentsibotzeko joera.
- Aurrerapen teknologikoa areagotzeko joera.
- Etekinak handitu dira.
- Produkzioa espezializatzeko joera.
- Merkatu globalizatu eta liberalizatuetan sartzea.
Aldaketa demografikoak
- 1900ean biztanleria aktiboaren %63, 2001ean %6,1.
- Desberdintasun handiak: Madrilen eta EAEn (%1), Andaluzian, Extremaduran eta Galizian (%14).
- Arrazoiak: nekazarien exodoa (1960-1975) eta mekanizazioa.
- Ondorioak: jendez hustea eta biztanleriaren zahartzea (%50 40-64 urte bitartekoak).
- Nekazaritza-populazioaren joera: murriztea. Arrazoiak: erretiroa, nekazaritzan dagoen lehiakortasuna eta errentagarriak ez diren ustiapen ugari.
- Gaztetze-joera: landa-eremura itzultzen edo bertan geratzen direlako, hirian lana aurkitzen ez dutelako, eta EBk nekazaritza babesteko diru-laguntzak ematen dituelako.
Aldaketak ustiapen-sisteman, jabetza-sisteman eta lurraren edukitzan
- Ustiapena: ekoizle batek ustiatutako lursail guztiak.
- Espainian: ustiapen-kopuruak behera egin du.
- Batez besteko neurria handitu da (lehen %8, orain %23,9).
Latifundioa
100 hektarea baino gehiago dituen ustiategia. Lurraren %50 baino gehiago hartzen du, jabeen %0,8k (Andaluzian, Extremaduran, Gaztela-Mantxan, Aragoin). Kausak: Errekonkistan egindako lur-banaketa eta XIX. mendeko desamortizazioak.
- Ezaugarriak: jabearen abstentzioa, laborantza estentsiboa, etekin urriak, sasoiko langabezia, analfabetismoa eta jornalari ugari.
Minifundioak
10 hektarea baino gutxiago dituen ustiategia. Lurraren %10,5 hartzen du, jabeen %52,3k (Galizian, Leonen, Kantabrian, Valentzian). Desagertzeko joera du, jabe txiki batzuek errentan ustiatzen baitute.
Edukitza-sistema
- Zuzena: %73,9 (batez ere jabetza txikiak).
- Zeharkakoa: errentan.
Teknikan eta nekazaritza-sisteman egindako eraldaketak
- 1960tik aurrera: mekanizazioa, ongarri kimikoak, abeltzaintzako arrazetan hautaketa genetikoa, etekin handiagoak, espezializazioa, eta produkzio gero eta intentsiboagoa.