Nekazaritza, ENA, NPB eta Akuikultura: Definizioak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,79 KB

Nekazaritza eta Elikagaien Ekoizpenaren Oinarriak

Jarraian, nekazaritza eta elikagaien ekoizpenarekin lotutako funtsezko terminoen definizioak aurkezten dira:

NEK.UST: Nekazaritza Ustiapenak

NEK.UST: Enpresa edo nekazariek dituzten lur eta produkzio bitartekoak elikagaiak eta lehengaiak osatzen dute. Iparraldean familia-ustiategi txikiak daude eta hegoaldean, berriz, handiagoak eta estentsibokoak edo intentsibokoak direnak. Azken aldian, nekazarien kopuruaren eta Lehen Sektorearen beherakadarekin, ustiapenak ere beheranzko joera hartu dute.

ENA: Euskal Nekazaritza Azalera

ENA: Landutako lurren eta bazkaleku iraunkorretako lurren-multzoa da; hau da, lehen sektorea garatzera bideratzen den lur-eremua. Landutako lurren artean, honako hauek bereiz ditzakegu:

  • Belarki-laboreetako lurrak
  • Lugorriak
  • Famili baratzeak
  • Zurezko laboreetako lurrak

NPB: Nekazaritza Politika Bateratua

NPB: Europar Batasunaren baitan nekazaritza gaiei buruz hartutako erabaki eta neurrien multzo koordinatua da. Politika komun horren helburua, besteak beste, hau da:

  1. Europar Batasuneko herrialdeek behar duten elikagaien hornikuntza ziurtatzea.
  2. Ustiapenak berritzea.
  3. Nekazarien ongizatea hobetzea.
  4. Merkatuak modu koordinatuan erregulatzea.
  5. Laboreen prezio egokiak ezartzea.

AKU: Akuikultura

AKU: Uretako izaki orohazteko teknikak biltzen dituen arloa da, aipatu izakien kontrolpeko hazkuntza kontrolatzeko. Azken finean, akuikulturak ur gaziko zein gezako izakiak (landareak edo animaliak) hazteko teknikak biltzen ditu, eta uretako izaki horien erosteko eskariari aurre egiteko aukera ematen du. Esaterako, piszifaktoriak.

Entradas relacionadas: