Nekazaritza, abeltzaintza eta industria: iraunkortasuna
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,19 KB
Nekazaritza intentsiboa:
Nekazaritza intentsiboa: Ahalik eta espazio txikienean kalitatezko produktu asko ematen duen sistema da. Lurra etengabe lantzen da. Lan askoko nekazaritza sortzen du, baina errendimendu handikoa.
Nekazaritza estentsiboa:
Nekazaritza estentsiboa: Lur-hedadura handietan eta azalera bakoitzeko errendimendu baxuak lortzen dituen ustiapen-forma da. Normalean monolaborantza eta modu intentsiboan baino inbertsio gutxiago behar ditu. Batzuetan teknikak tradizionalak erabiltzen dira.
Abeltzaintza intentsiboa:
Abeltzaintza intentsiboa: Industria Iraultzaren eta teknologia askoren aplikazioaren ondorioz sortutako abeltzaintza-mota da. XX. mendean eman ziren eta helburu nagusia etekin handienak ahalik eta denbora txikienean lortzea da.
Abeltzaintza estentsiboa:
Abeltzaintza estentsiboa: Abeltzaintza-sistema tradizionalak gizakiak eraldatutako ekosistema natural batean parte hartzea esan nahi du, eta ganadua espazio ireki zabaletan mugitzen da. Eskulan gutxi eskatzen du eta halakoa da errendimendua ere, hau da, txikia. Oro har, arraza autoktonoei eta lan-teknika tradizionalei lotuta egoten da.
Nekazaritza ustiapena:
Nekazaritza ustiapena: Nekazaritza-ustiategi baten erantzukizunpean dauden nekazaritza-lurrak, makinak, instalazioak eta produktuak dira. Posible da ustiategi horren jabea eta ustiatzailea pertsona bera izatea.
Nekazaritza paisaia:
Nekazaritza paisaia: Nekazaritza-jarduerek eraldatutako eta sortutako paisaia da. Paisaia osagai ezberdinen konbinazioa da. Osagai garrantzitsuak:
- a) Lursailak: tamaina, forma, itxura.
- b) Labore motak.
- c) Populaketa: bilduta, barreiatuta.
- d) Faktore fisikoak: klima, lurrak (lurzoruak), erlievea.
- e) Giza faktoreak: teknikak eta ustiapen-forma.
Nekazaritza politika bateratua:
Nekazaritza politika bateratua: Europar Batasunaren baitan nekazaritza-gaiei buruz hartutako erabaki eta neurrien multzo koordinatua da. Helburu nagusiak dira Europar Batasuneko herrialdeek behar duten elikagai-hornikuntza ziurtatzea eta laboreen prezio egokiak ezartzea.
Industriaren deslokalizazioa:
Industriaren deslokalizazioa: Industria-produkzioak lurralde batzuetatik beste batzuetara eramatea da. Deslokalizazioak enpresak estatuko mugetatik haratago eramatea bilatzen du, askotan gizarte-lan-lege diaren eskasia, soldata baxuagoak eta ingurumenarekiko jarrera lausoagoak dituzten herrialdeetara joanez.
Goi-teknologiako industria:
Goi-teknologiako industria: Teknologia aurreratuenetako enpresek osatutako industria da. Sektore horietan sartzen dira ingeniaritza, informatika eta telekomunikazioak. Industria hau parke teknologiko edo zientifikoetan ezartzen da.
Tertziarizazioa:
Tertziarizazioa: Hirugarren sektoreak beste bi sektoreekin alderatuta pisua irabaztea da, sektore nagusi bihurtu arte —okupatutako biztanleriaren aktiboari zein BPGri egindako ekarpenari dagokionez. Hazkunde horren arrazoiak askotarikoak dira: industrializazio-prozesua, turismoaren garapena, errenta-mailaren hazkundea eta administrazio publikoen hedapena. Zerbitzuen sektorean honako jarduera hauek daude: garraioa eta komunikazioak, besteak beste.
Garapen iraunkorra:
Garapen iraunkorra: Gaurko bizilagunen beharrak asetzeko bitartekoak erabiltzen dituen sistema da, baina ondorengo belaunaldien aukera eta etorkizuna arriskuan jarri gabe. Hazkundea baliabideen ustiapen arrazionalean oinarritu behar da eta gehiegizko kontsumoa saihestu; ingurua errespetatu behar da.
Garraio azpiegiturak:
Garraio azpiegiturak: Garraioa pertsonak eta salgaiak leku geografikoen artean lekualdatzen dituen jarduera da. Garraio-sistema garraioa ahalbidetzen duten baliabideen eta azpiegituren multzoa da. Baliabideak osagai mugikorrak dira (ibilgailuak, autobusak) eta azpiegiturak edo eraikin finkoak, adibidez errepide-sareak eta trenbide-sareak.