Nekazaritza eta Abeltzaintza: Definizioak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 1,77 KB
Nekazaritza motak
- Nekazaritza Intentsiboa: Nekazaritza-ustiapenaren forma hori lur-azalera txikian kokatzen da, eta etekin handiak ematen ditu lan arloan edo teknikan aurreratuen erabilera eta inbertsio handiak egiten direlako.
- Nekazaritza Estentsiboa: Nekazaritza-ustiapenaren forma horretan lur-hedadura handiak behar dira eta etekin txikiak ematen ditu, inbertsio gutxi dituelako eta/edo teknika tradizionalak erabiltzen direlako.
Abeltzaintza motak
- Abeltzaintza Intentsiboa (edo industriakoa): Inguru fisikotik bereizita dago, ukuilurututa dagoelako eta pentsuekin elikatzen delako erabat edo zati handi batean. Hiriko kontsumoa hurbil dago. Mota horretako abeltzaintzak kanpoko arrazak erabiltzen ditu, bazka eta pentsua inportatu egiten du eta hauen prezioetara lotuta dago.
- Abeltzaintza Estentsiboa: Inguru fisikoaren araberakoa da. Bazka eta heze larretara lotuta dago. Arraza autoktonoei eta lan-teknika tradizionaletara lotuta dago. Inguru batzuetan mistorantz (estentsibo-intentsiboa) egiten ari dira.
Kontzeptu gehigarriak
Nekazaritza-ustiapena (Ustiategia)
Enpresaburu baten erantzukizunean nekazaritza-produktuak ematen dituen unitate tekniko-ekonomikoa da. Lurra duen ustiategi lursail batean edo batzuetan duen azalera osoa 0,1 ha edo gehiago denean da, eta lurrik gabeko ustiategia tamaina hori lortzen ez duena.
Nekazaritza-paisaia
Nekazaritza-espazioaren morfologia edo itxura dira. Inguru naturalaren (faktore fisikoak) eta bertan egindako nekazaritza-jardueran (giza faktoreak) arteko konbinazioaren emaitza da. Espainian nekazal-paisaiaren aniztasuna ematen da: atlantikoa, mediterraneoa, mendikoa eta kanarietakoa.