Nekazaritza, Abeltzaintza eta Basogintza Espainia Hezean

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,22 KB

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Basogintza Espainia Hezean

Espainia Hezea: Galizia, Asturias, Kantabria eta Pirinioak

Espainia hezea, Galizia, Asturias eta Kantabria erkidego autonomoak, eta Pirinio inguruko eskualdeak hartzen ditu barne. Klima ozeanikoa duen lurralde menditsua da, eta hirugarren sektoreko jarduerak eremu malkartsuetan egiten dira, azalera lauak urriak baitira. Landa-espazioa hirugarren sektoreko jardueretarako erabiltzen da: nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza. Espazio horiek guztiek, paisaia "naturalarekin" batera, landa-paisaia osatzen dute. Klima euritsua dutenez, urtean zehar paisaia berdea izaten da.

Landa-populatzea eta Habitata

Landa-populatzea: landa-espazioan giza ezarpenen multzoa da. Orokorrean, Espainia hezean populatze sakabanatua da nagusi. Populatze sakabanatuan, landa-etxea gainerako etxeetatik bananduta dago, batzuetan tarte handiarekin eta besteetan tarte txikiagoarekin.

  • Populatze sakabanatu osoa: Kantauri itsasaldeko mendi ertainean, Pas haranean eta Kataluniako Pirinio aurrean ematen da. Etxe guztiak edo gehienak bakartuta daude, eta beren inguruan esplotazioaren espazioak antolatzen dira (baratzak, soroak…).
  • Populatze sakabanatu tartekatua: Jatorrizko gune edo nukleo batetik barreiatutako etxeek osatzen dute. Mendi ertaineko eremuetan da nagusi populatze mota hau. Jatorrizko gunean eliza eta beste zerbitzu batzuk egoten dira, eta baserriak eta etxeak inguruko espazioetan barreiatzen dira.

Landa-habitata: nekazarien etxebizitzek eta gainerako egiturek osatzen dute. Nekazarien etxeak inguruko materialekin eraikitzen dira; normalean, harria eta egurra erabiltzen dira. Harria irregularra edo harlandua izan daiteke. Adreilua gutxiago erabiltzen zen, gehienbat etxe barruko zatiketak egiteko. Hormak harrizkoak izaten dira, baina egurrezko bilbadura erabili ohi da. Estalkia teilarekin egiten da normalean, baina leku batzuetan arbela, lastoa edo txilarra erabiltzen dira. Nekazarien etxeak ez dira pisu askotakoak izaten, batekoak edo bikoak, normalean. Etxe-blokea da nagusi, hau da, etxeko elementu guztiak sabai baten azpian egoten dira, baina azken urteotan jarduerak bereizteko joera nagusitu da: ikuiluak, biltegiak… etxetik aparte jartzeko joera dago, eta etxea bizitzeko soilik uzten da.

Jarduera Ekonomikoak

Nekazaritza

Tradizionalki, zona honetako nekazaritza oso dinamikoa izan da, eta populazio ugari bizi izan da nekazaritza-jardueretan, baina gaur egun urria da eta zahartuta dago. Ustiategiak tamaina txikikoak dira, minifundioa da nagusi. Lursailak eskaiez banatzen dira, eta paisaia berde eta harmoniatsua eskaintzen dute. Klima euritsua denez, ez dute ureztatze-beharrik izaten, eta lurralde malkartsua denez, mekanizazioa ez da erraza izaten. Iraganean, polilaborantza praktikatzen zuten. Nekazari-familiek urtean zehar behar zuten guztia bertan ekoizten zuten. Etxe inguruan baratza eta fruta-arbolak lantzen zituzten sail txikietan, eta soro handiagoetan zelaiak, patatak, artoa eta garagarra lantzen zituzten. Familiaren errentak osatzeko, abere batzuk hazten zituzten. Merkatu-ekonomia gutxi garatuta zegoen baserritarren artean.

Entradas relacionadas: