Nekazaritza, Abeltzaintza eta Arrantza: Eskualde Garatuak eta Garatzen Ari Direnak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,66 KB

Eskualde Garatuetako Nekazaritza

Ezaugarriak

  • Merkatu-nekazaritzara bideratua.
  • Ekoizpenaren espezializazioa.
  • Nekazaritza-lanen mekanizazioa.
  • Nekazaritza-teknika aurreratuen erabilera.
  • Eskala handiko biltegiratze-, garraio- eta merkaturatze-sistemak.

Inbertsio handiak behar ditu.

Ondorioak

  • Prezioek behera egiten dute soberakinen ondorioz.
  • Estatu garatuetako gobernuek batzuetan diru-laguntzak behar dituzte.
  • Garraio espezializatuak.
  • Merkaturatzea bizkortu egiten da.
  • Lurzoruak eta akuiferoetako urak kutsatzen ditu.
  • Ur asko behar izan du.
  • Landaguneetatik biztanleria joaten ari da.

Garatzen Ari Diren Eskualdeetako Nekazaritza

Herrialde horietan, bi nekazaritza mota daude aldi berean: nekazaritza tradizionala eta plantazio handiak.

Iraupenezko Nekazaritza

Ustiategi txikietan egiten da. Luberri-nekazaritza edo nekazaritza ibiltaria:

  • Basoko eremu bat bakantzean datza, zuhaitzak moztuz eta errez.

Montzoi-nekazaritza Ureztatuta

Lur-eremu zabalak urpetzen dituzte montzoiek eragindako euriek.

Plantazio-nekazaritza

  • Funtsean esportaziorako erabiltzen den merkatu-nekazaritza.
  • Ustiategi handietan egiten da. Atzerriko multinazionalek kontrolatzen dituzte.
  • Bertako langile ugari ematen diete lana.
  • Ezinbestekoa da capital-inbertsio handia egitea.
  • Monolaborantza egin ohi da produktibitate handia lortzeko.

Ondorioak

Etekin handiak ematen dizkie multinazionalei, baina ez da beti onuragarria garatzen ari diren herrialdeentzat:

  • Etekin ekonomikoak atzerriko enpresen esku gelditzen dira.
  • Nekazariak ezin dira lehiatu multinazionalekin.
  • Plantazioek eragin handia dute ingurumenan.

Abeltzaintza

Animaliak haztea da, gero aprobetxatzeko, lanerako indar gisa edo ugalketarako. Handituz doan jarduera bat da.

Animali-espezie ugarienak behi-, ardi-, txerri- eta hegazti-aziendak dira.

Arraza hautatuak lortu dira. Teknologia berriek ekoizpena handitu dute. Estabaida sortu dute abeltzaintza-ustiapenerako sistema horiek.

Abeltzaintza Sedentarioa, Nomada eta Transhumantea

  • Abeltzaintza sedentarioa hedatuena da.
  • Abeltzaintza nomada etengabe aldatzen da lekuz larreak bilatzeko. Nekazaritza transhumanteaz mintzo gara.

Abeltzaintza Estentsiboa eta Intentsiboa

  • Estentsiboa: Ustiategi handietan egiten da. Inbertsio gutxi behar ditu, produktibitate txikia du. Behi-, ardi- eta ahuntz-aziendak.
  • Intentsiboa: Espezie jakin batean espezializatutako ustiategietan egiten da. Azienda ukuiluratuta egoten da.

Arrantza

Itsaso, ibai eta aintziretan arrainak eta uretako beste animalia batzuk, algak eta bestelako landareak harrapatzea da.

Arrantza-ekoizpenak gora egin du azken hamarkadetan. Arrantza-produktuen biztanleko kontsumoak ere gora egin du.

Itsas Arrantza Motak

  • Kostaldeko arrantza.
  • Itsasbazterreko arrantza.
  • Itsas zabaleko arrantza (factoría ontzi hainbat astetako eta hilabetetako arrantza-kanpainak egiteko).

Kalak

Arrantza-espezieak eremu jakin batzuetan biltzen dira. Arrantzaleek ezin dute edonon arrantzatu. Arrantza-itzarmenak izenpetzen dira. Kalak neurriz kanpo ustiatzea, itsas ingurunea modu iraunkorrean ustiatzeko.

Akuikultura

Uretako animalia- eta landare-organismoak itxian haztea da.

Entradas relacionadas: