Nazismoaren lehentasunetako

Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,91 KB

-Demokrazia:

Gobernu era bat da, 1. MG ostean orokortu zena Europako herrialdeetan. Bere oinarri nagusiak; banakoen eskubideak, sufragio unibertsala, botere banaketa, parlamentu eta konstituzio baten bidezko funtzionamendua.Gerra osteko egoerak ordea, tradizio demokratiko gutxiko herrialdeetan sistema hau baztertu eta totalitarismoen gorakada nabarmena izango da, 2.MG aurretik, estatu autoritarioen ugaritzea nabarmena izanik.

-Diktadura:

Gobernu era bat da, talde jakin baten eskuetan botere guztia dagoen, estatuaren hiru botereak kontrolatuz. 1.MG ostean, eta 2.MG aurretiko urteetan Europan orokortu zena. Demokraziaren bidea ez baitzen “gai” izan egoera aldatzekoa.

-Totalitarismoa:

Erregimen diktatoriala, xedetzat duena estatu baten bizitzako alderdi guztiak kontrolatzea, botereak pertsona edo alderdi batengan bilduta. Adibidez, Italia eta Alemanian ezarri zena 1.Mundu Gerraren osteko urteetan eta 2.MG aurrekoetan.

-Faxismoa:

Zentzu hertsian, hitz honek Benito Mussolinik 1922an Italian ezarritako doktrinari eta diktadurari egiten dio erreferentzia. Doktrina horrek estatuaren ikusmolde totalitarioa zuen ezaugarri. Zentzu zabalean, neurri handiagoan edo txikiagoan italiar faxismoa oinarritzat hartu zuen XX. Mendeko diktadura guztientzat erabiltzen da.

-Antisemitismoa:

Juduen aurkako aurreiritzi eta aurkako jarrerari deitzeko erabiltzen da; juduak talde erlijioso, etniko nahiz arrazial gisa ulerturik. Antisemitismoak hainbat forma hartzen ditu eta hartu ditu historian zehar, gizabanakoen arteko gorrototik hasi eta erakundeetatik ezarritako jazarpen eta bereizkerian bukatu. Europako faxismoen ezaugarri bat arrazakeria izango da eta nazismoaren kasuan, zehatzagoak izango dira, juduen kontrakotasunean.

-Duce

1925 urtetik, Benito Mussolini, bere gertukoen artean horrela aurkezten zuen bere burua, 1945 arte. Latinezko dux hitzetik dator eta kargu militar baten izendapena da, eta agintzen duena esan nahiko luke. 

-OVRA

1925tik aurrera, Mussolini inolako aurkaritzarik gabe agintzen hasi zen eta lege guztiz faxistak ezarri zituen. Horien artean, ezkutuko polizia politikoa sortu zuen, OVRA: Antifaxismoa Zelatatzeko eta Erreprimitzeko Erakundea. 

-Esparktakistak

Iraultzaren aldeko Alemaniako Alderdi Sozialdemokratako taldea (gutxiengoa zen). 1919an, Alemaniako Alderdi Komunista (KPD) eratu zen. Boltxebikeen jarraitzaileak izan ziren eta pertsonaia aipagarrienak Rosa Luxemburgo eta Karl Liebknecht izan ziren.

-S.A.:

Sturmabteilung edo Asaltoko Sekzioa. Erakunde nazi paramilitarra, Hitlerrek sortua 1920 urte aldera. Bertako kideek uniforme arrea eta svastikaren ikurra zuen besokoa erabiltzen zituzten. Indarkeria erabiltzen zuten aurkarien aurka.

-Municheko Putscha:

1923an, Alemanian hiperinflazioa izan zen eta Frantziar Ruhr eskualdea okupatu zuen Alemaniak ez zizkiolako gerra ordainak ordaintzen. Talde ultranazionalistek egoeraren aurrean (Hitler barne), estatu kolpe bat prestatu zuten, Municheko Putscha. Porrota izan zen eta Hitler kartzelaratua.

-Azken Irtenbidea:

Nazien arraza nagusitasunaren pentsamoldearekin eta ezpuruak zirenen aurkako jazarpenean, 1942tik aurrera,2.Mg , Hitlerrek “Azken irtenbidea” aplikatzea agindu zuen, hau da, Europako biztanle judu guztiak akabatzea. Horretarako, bortxazko lanen eremuen eta sarraskitze esparruen sare ikaragarria eratu zuen hainbat herrialdeetan. Sei milioi judu baino gehiago hil zituzten horietan.


-Bizi espazioa:

Alemaniak autarkiaren bidea hartu zuen ekonomian eta berrarmatze indartsua. Baina autarkia ez zen erabatekoa izan, lehengai estrategiko batzuk eta elikagaien gabezia baitzegoen. Nazismoaren oinarrien arabera, irtenbidea Alemaniako “bizi espazioa” hedatzea zen; hau da, gerrara jotzea, beste herrialde batzuk eta haien baliabideak beretzeko.

-Nurenbergeko legeak:

Naziek, beren arraza nagusitasunaren barruan eta eta “ezpuruen” desagerrarazte prozesuan, 1933-1938 bitartean, legedi zabal ezarri zuten juduen eskubide politikoak eta sozialak ezabatzeko eta ondasunak kendu zizkieten. 1935ean, Nurenbergeko legeak egin zituzten, hain bidez, juduei alemaniar herritartasuna kendu zieten eta ezkontza mistoak debekatu zituzten. Ondorengo urteetan euren aurkako jazarpena larriagotu egin zen.

-Kristal hautsien gaua:

Naziek, beren arraza nagusitasunaren barruan eta eta “ezpuruen” desagerrarazte prozesuan, 1938. Urtearen amaieratik aurrera, are indarkeria handiagoa erabili zuten juduen aurka, eta haiek jazartzeko bidea hedatu egin zen. 1938/11/9-10 gauean, “kristal hautsien gauean” SA eta SS taldeek juduen dendak eta sinagogak suntsitu zituzten. Handik denbora gutxira, Alemaniako eta Austriako milaka judu atxilotu eta kontzentrazio esparruetan giltzapetu zituzten. 

-Baretze-politika:

30 hamarkadan Alemaniaren espantsionismoaren aurrean, Demokraziek baretze politika erabili zuten, hau da, amore ematea zenbait auzitan, “diktadorea baretzeko” , pentsatuz, helburu batzuk lortu ostean ez zuela jarraituko hedapenean. 

-Erroma-Berlin ardatza:

1936.Ko urrian, Alemania eta Italiak sinatu zuten ituna zen (Espainiako Gerra Zibilean parte hartzean sortutako harremanaren finkapena), beren arteko aliantza finkatu zuen. 

-Antikomintern Ituna:

Hitlerrek Erroma-Berlin Ardatza sinatu zuen bezala, geroxeago Alemaniak Japoniarekin sinatu zuen ituna izan zen. 1936an, SESBen aurkako ituna zen eta gerora, Italia eta Francoren Espainia batu ziren.

-Anschluss:

1938an, Alemaniar tropek Viena hartu zuten eta Hitlerrek plebiszitua antolatu zuen. Emaitza Austria Alemaniako Reicharekin bat egitearen berrespena izan zen eta horrela, Anschluss izena jaso zuen (bategiteak).

-Genozidioa:

Genozidioa etnia, nazio, arraza edo erlijio bera duten pertsonen talde bat sistematikoki suntsitzea da. Kasu honetan, naziek judu, ijito, esklabo, homosexual eta aurkariekin egin zutena edota Japoniak Txinak egindakoa, 2MG.

-Holokaustoa:

Holokaustoa, genozidioa sistematikoa izan zen, sarraskitzea,naziek eta haien laguntzaileek 2.MG bitartean gauzatu zutena.Gerra aurretik hasi ziren lehen pausoak eta gerran zehar muturreraino eraman zituzten; kontzentrazio eta heriotz esparruak kasu.

-Azken irtenbidea:(

1942), Wannseeko Konferentziaren ondoren, juduen planifikautako sarraskitzea hasi zen, sarraskitze-esparru nagusietako gas-ganbereten eta errausketa labeetan (Auschwitz, Treblinka…). Juduen arazoaren azken irtenbidea izan zen hori. Hiru urtetan milikoika judu erail zituzten baita, ijito, homosexual...


-Hiroshima eta Nagasaki:AEBk, Trumanen aginduz, Pazifikoan, Japoniaren aurka botatako bomba atomikoak izan ziren 1945.Urtean, Europan iada Alemaniak errendizioa sinatua zuenean. Hildakoak ugariak izan ziren eta baita gerora erradiazioagatik kutsatuak ere.

Entradas relacionadas: