Nazionalismoaren Lehen Agerpena Euskal Gizartean (1918)

Enviado por Aitortxu y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,42 KB

Nazionalismoaren Lehen Agerpena Euskal Gizartean

4.4 Nazionalismoaren lehenengo agerpena gizartean.

Hazkundeari dagokionez, 1918ra arte, nazionalismoa fenomeno bizkaitarra izan zen soilik; ondoren, integrismotik zetorren taldea erantsi zitzaionean (karlismoaren zatiketa eskuinetik) nazionalismo gipuzkoarraren muina sortzea izan zuen. Araban nazionalismoa ez zen nabarmendu Bigarren Errepublikara arte.

1907tik aurrera, fundatzailea hil eta gero, Angel Zabala buru zuen euskal abertzaletasunak gora egin zuen. Independentziaren helburua foruak osotik berrezartzearen aldarrikapenaren itzalean geratu zen. Baina aldaketa haizeak sortu ziren Ramon de la Sota ontzigileari loturiko interes ekonomikoak EAJra sartu zirenean, babes ekonomiko horrekin hauteskundeetarako aukerak izango zituenez gero.

Karlismo landatarra desartikulatzeak eta alderdi dinastikoak hondoratzeak mesede egin zioten nazionalismoari gorantz zihoan sozialismoaren aurkako barrera bakar gisa. EAJk diruzko babesa bilatzen zuen, eta burgesia librekanbistak monarkiaren lankidetza. Lankidetza horren ondorioz, De la Sotaren sektoreko Gregorio Ibarretxe abertzalea izendatu zuten Bilboko Alkate, eta Alfonso XIII.a ontzigilearenak ziren Euskalduna Ontziolak ikustera etorri zen.

1916an, De la Sotaren nazionalisten Luis Arana baztertu zuten EAJren zuzendaritzatik eta Eusko Elkarte Abertzalea (Comunión Nacionalista Vasca) izena hartu zuten. Autonomismoa zen nazionalismo haren argudio nagusia, ondutik aurrera, periferiaren arazoak ulertzen ez zituen gobernuaren aurrean. Horrek garaipen handia ekarriko zien 1917ko udal hauteskundeetan. Garaipen hura hurrengo urtean finkatuko zen Gorteetarako hauteskundeetan Bizkaian erabateko arrakastarekin, gainerako probintzietan emandako babesa testigantza hutsekoa izan zen arren.

Munduko Lehenengo Gerrateko urteetako negozio onek euskal burgesia aberastu zuten; De la Sota ikaragarri aberastu zen, eta euskal enpresarien lider bihurtu zen. Horrek guztiak euskal abertzaletasuna nazionalismo burges gisa finkatzen lagundu zuen, Sabino Aranaren ideiei uko egin gabe, Estatu barruan autonomia deszentralizatuan egokitzeko asmoz. Nazionalismo pragmatiko hark industrializazioaren balio modernoak sustatu zituen, landatartasunetik urrundu zen eta bertoko kultura bultzatu zuen. Alabaina, De la Sotak balio berriak goratu zituen Hermes aldizkarian, iritzi politikoei aditu gabe.

Bide moderatu horrek, ordea, Eli Gallastegiren erantzuna jaso zuen. Gallastegik, Aberri astekaritik, Sabinoren etniaren aldeko balioak eta independentziaren aldarriak babesten jarraitu zuen. Jarrera erradikal horregatik 1921ean alderditik bota zuten Gazteriako batzuekin batera. Gallastegi mundu harentzat arrotzak ziren taldeak nazionalismora erakartzen saiatu zen buruzagi abertzaleetako bat izan zen (euskal langileak eta emakumeak, esaterako). Emakumeen kolektiboak bestelako arreta jaso zuen fundatzailearengandik. Aberritik bereiziek, Luis Aranarekin batera, EAJ izena berrartu zuen alderdia osatu zuten, Ramon de la Sota, Chalbaud eta Horn-en CNV baino erradikalagoa.

Gallastsegiren eta Aranaren abertzaletasun erradikalak gogor egin zion aurka Primo de Riveera jeneralaren diktadurari, sektore pragmatikoak ekintzak eten zutuen bitartean. Hala ere, erregimena erortzeak abertzaletasunaren bi adarrak adiskidetzea ekarri zuen 1930ean. EAJ berriztatuan bildu eta protagonismo handia izan zuten Bigarren Errepublikan.

Entradas relacionadas: