Nazioartekotzea, Multinazionalak eta ETEak Globalizazioan

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,48 KB

Nazioartekotzea: Multinazionalak eta Deslokalizazioa

Kanpo-hazkundearen barruan, merkatu berrietara iristeko aukera dago gaur egun. Enpresak beren merkatuak zabaltzen saiatzen dira, eta horretarako kanpo-merkatuetara jotzen dute.

Globalizazio-prozesuak eta teknologia berriek merkataritza-mugak apurtzen eta edozein enpresari edozein lekutan saltzeko aukerak irekitzen lagundu dute.

Globalizazioa

Mundu-ekonomia sortzeko asmoz, herrialdeen arteko ekonomia-harremanen hedapena.

Enpresek ekonomia globalizatuaren dimentsiora egokitu behar dute, eta hori lortzeko modu bakarra nazioartekotzea da.

Nazioartekotzea

Enpresak nazioarteko merkatuetara irekitzearen joera da; hau da, enpresek nazioarteko merkatu horietan jarduteko egiten dituzten ekintzak.

Enpresa Multinazionalak

Herrialde batean baino gehiagotan aritzen diren ekoizpen-ahalmen handiko merkataritza-sozietateak dira. Multinazionalek ez dute zertan jarduera bera egin herrialde guztietan, baina normalean horrela egiten dute. Herrialdeak aukeratzerakoan, merkatua aztertzeaz gain, beste arrazoi batzuk hartzen dira kontuan; besteak beste, herrialde horietako gobernuek ematen dituzten abantailak (ekonomikoak, zerga-alorrekoak edo lan-kostukoak). Herrialde batean inbertitzeko enpresaren errendimenduak izango dira arrazoi nagusia. Ezaugarri batzuk honako hauek izango lirateke:

  • Enpresa-multzoak dira. Enpresa nagusia (matrizea) normalean jatorrizko herrialdean jarduten jarraitzen du; gainerakoak nagusiaren filialak dira eta hartu-emanak dituzte haien artean.
  • Punta-puntako teknologia dute normalean.
  • Enpresa nagusiak taldeak jarraitu beharreko estrategia zehazten du, baita plangintza- eta kontrol-jarduerak ere.
  • Tamainari esker berebiziko garrantzia dute jarduten duten sektorean.
  • Enpresa nagusiak filialen gaineko zuzeneko kontrola izan dezake, edo zeharkakoa, haien kapital sozialean partaidetza izanda.

ETEak: Abantailak eta Desabantailak

Abantailak:

  • Antolaketa malgua. Langile gutxi izanda, komunikazio onak sor daitezke eta lan-talde on bat sortzeko aukera dago; horrez gain, erabakiak hartzeko prozesua ere errazagoa da, aginte-maila gutxi baitaude.
  • Langileen integrazioa. Oro har, langileak enpresan integratuta daude, ardurak hartzen dituzte beren gain eta motibazio handia izan ohi dute lanerako.
  • Merkatu txikietan sartzeko aukera. Enpresa handiek utzitako hutsuneak aprobetxatzen dituzte enpresa hauek.
  • Enplegu-sortzaileak. Enpresa hauek lan-baliabide gehiago dituzte kapital-baliabide baino.

Desabantailak:

  • Enpresa-prestakuntza urria. Enpresaburuek enpresa-ezagutza tekniko urria dute normalean. Askotan senak edo intuizioak bultzatzen du antolaketa, eta ez prestakuntza akademikoak.
  • Finantza-ahalmen urria. Finantza-merkatuetara heltzeko zailtasunak dituzte normalean, enpresa handiekin konparatuz gero.
  • Langileen kualifikazio edo prestakuntza tekniko eskasa eta zaharkitze teknologikoa.

Globalizazioaren eragina enpresa txiki eta ertainetan oso handia da. Enpresa txiki eta ertain asko nazioartekotzetik kanpo geratu dira, ez dutelako behar besteko esportatze-ahalmenik lortu. Globalizazioak agerian utzi ditu enpresa txiki eta ertainen desabantailak (finantza-ahalmen urria, zaharkitze teknologikoa eta berrikuntzarako ahalmen urria, besteak beste).

Entradas relacionadas: