Nazioarteko Ekonomia Orden Berria: 1945-1973

Enviado por Chuletator online y clasificado en Inglés

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,22 KB

Bigarren Mundu Gerrako (1939-1945) susperraldia azkarra eta atzetik inoizko hazkunde ekonomikorik handiena. Petrolio Krisia dela eta amaitu zen.

Bigarren Mundu Gerra Ondorengo Susperraldia

Bigarren Mundu Gerra amaitzean, Europa eta Asia lurjota zeuden: gosetea, migrazioak, gobernu ahulak... Tentsio ekonomiko eta politikoa zegoen atzeraldi ekonomikoa eragin zezakeena.

Instituzio-Marko Berri Bat Munduko Ekonomiarentzat: Bretton Woods

Gerraostearen oinarria gobernuek elkarlaguntza sustatzeko eta oreka eta susperraldia eragiteko akordioak lortzeko borondatea da (AEB lehena). Hau Bretton Woods-eko akordioetan hezurmamitu zen. Akordioaren oinarria moneta-sistema berribaten ezarpena zen, eta bi instituzioren sorrera. Moneta-sistema kanbio-tasa finko eta doigarrietan oinarritzen zen.

AEBk elkartrukeen liberalizazioa eta munduko merkataritza erakunde baten sorkuntza eskatzen zuen, baina honen aurreko erresistentzia zela eta, 1947an Akordio Orokorra (GATT) sinatu zen. GATTek bi oinarri: merkataritzak ezin duela mugarik izan, eta elkartrukeak askoren artean izan beharko liratekeela. Ondorioz, “mesede gehien jasotako nazioaren klausula” sortu zen. Egoera honek Britainia Handiaren eraginaren galera adierazi zuen. Bretton Woodseko akordioek hazkunde ekonomikoari bide eman zioten.

Ipar-Amerikaren Laguntza, Europa eta Japonia Berreskurapenak eta Gerra Hotza

Europa eta Japonia egoera zailean murgilduak. Hauen produkzio-ahalmena murritza zen, eta elikagai, lehengaiak eta kapitala falta ziren (dolarraren eskasia). AEB, aldiz, indartua atera zen gerratik: munduko industria-produkzio erdia ekoizten zuen. AEBk lider papera hartu zuen.

AEBko gobernuak (Marshall Plana) martxan jarri zuen: Europako gobernuek haien herrialdeetako enpresetatik behar zituzten ondasun eta lehengaiak hartzen zituzten, eta AEBko Gobernuari eskatzen zioten; hauek, estatubatuar enpresei erosten zizkien eta Europa hornitzen zuten dohainik. 16 herrialdek onartu zuten plana, herrialdeek elkarri lagundu zieten (OECE) sortuz. Europako zati batek ez zuen Marshall Planean parte hartu; Espainia, esaterako.

Japoniak ere mesede atera zuen laguntzetatik. Gerra Hotzak estrategia aldaketa eragin zuen, eta xede berria Japonia ekonomiarena berehalako susperraldia zen. Mundua bi bloke handitan banatu zen. Bigarren Mundu Gerraren ondorioetako bat komunismoaren hedapena Europan zehar zen. Bloke bakoitzak politika eta ekonomia ulertzeko modu ezberdinak, hor sortu zen Gerra Hotza, 1991an SESBarenerortzea-rekin amaitu zena. Gerra Hotzak nazioarteko harremanak baldintzatu zituen, eta ondorio ekonomiko handiak izan zituen: armamentu norgehiagoka, espaziorako lasterketa...

Teknologia: Bigarren Industria Iraultza

Aldaketa teknikoak garatu ziren teknika eta produktuak aurretik existitzen ziren. Teknologia zabaldu egin zen 3 prozesu eman zirenean:

  • Produktuen ekoizpenaren eta kontsumoaren gorakada
  • Teknika hobeak
  • Produktu berrien agerpena

Ekoizpena eraginkorragoa zen eta produkzio-kostuek eta prezioek beherakadak jasan zituzten. Berrikuntza teknologikoak sektore ezberdinei eragin zien. Energia elektrikoaren kontsumoa igo zen, eta ondorioz beharrezkoak ziren zentral-sorgailu berriak eta energia iturri berriak. Aplikazio informatikoak agertu ziren. Teknologia azkar zabaldu zen, sektore publikoak bultzatuta. Kimikak produktu asko sortu zituen. Ongizatean gehien eragin zuena farmazia-sektorea izan zen. Ezagutza eta aurkikuntza zientifikoak, teknologia eta produkzioan erabili ziren. AEBk nagusigoa mantendu zuen, nahiz eta bere baliabideen zati bat xede militarretarako izan.

Energia Kontsumoa Zabaltzea: Petrolioaren Nagusitasuna

Energia kontsumoa bikoiztu egin zen. Petrolioa buru zen, ekonomia hazkundeak berarekiko mendekotasuna zuen, eta honi “petrolioaren garaia” deitu zitzaion. Petrolioaren arrakastak, prezio baxuetan zetzan: erauzketa eta banaketa prezioak murriztu ziren hobekuntza teknikoengatik. Potentzia industrialak atzerritik jasotako energiaren menpe zeuden. Petrolioaren gehiengoa Ekialde Hurbiletik zetorren. Nahiz eta petrolioa atzerrian egon, erauzketa eta banaketa enpresa gutxi batzuen menpe zegoen, estatubatuarrak. Hala ere, enpresa nazionalak ere agertuz joan ziren.

Iraultza Berdea eta Demografia Iraultza

Aldaketa teknikoak nekazaritzari ere egin zion. Lurren errendimendua handitu zen, eta elikagaien produkzioa izugarri igo zen. Honi iraultza berdea deitu zitzaion. Honek 3 zereali eragin zion: arroza, artoa eta garia. Sektore honetako teknologia aldaketak 4 osagai zituen: hobetutako haziak, ongarritzeko gaiak, ureztatzea eta intsektizidak. Iraultzak arrakasta izan zuen Asia eta Hego Amerikan, baina ez Afrikan.

Herrialde Garatuak: Hazkuntza, Kontsumo-Gizartea eta Ongizate Estatu

AEBren hegemonia eta Europa eta Japonia konbergentzia. Herrialde industrializatuak inoiz baino gehiago hazi ziren. Europa eta Japonia AEB-ri hurbiduz joan ziren, “konbergentzia-ekonomikoa” prozesuaren bidez. Lan eta lan-esku ugari zegoen. Nekazaritzan aritzen zen populazioa asko zen, eta emakumeak lan-munduan sartu ziren. Hezkuntza-kualifikazioan hobekuntzak. Nahiz eta inbertsio-tasak eta lana zuen populazioak gora egin, faktoreen produktibitateak hazkundeari gehiago eragin zion.

Portugal, Italia, Espainia eta Greziaren hazkundea handiagoa izan zen, atzeratuago zeudelako. Espainiaren kasuan, autarkia eta ekonomia-geldialdia ondoren, modernizatu egin zen. Konbergentzia izan zuten herrialde guztietatik hazkunde azkarrena Japoniak izan zuen. Enpresek eta Gobernuak hazkundeari bide emango zieten teknologiak antzematen jakin zuten. Horrela, AEB eta Alemaniatik zetozen produktu eta teknika gehienak hobetu egin zituzten Japonian. Hau guztia enpresa-estruktura berezi batean eman zen. Tamaina handiko enpresak ziren, produkzio-bide ezberdinak zituztenak. Sektore askotan, Japonia nagusitasuna lortu zuen. Estatuak enpresa pribatuen ekimenak zuzendu eta bideratzen zituen, helburuak ezarriz eta horietara heltzeko baliabideak eskainiz.

Instituzio-Marka eta Ongizate Estatu

Hazkundea posible izan zen, horren alde zeuden instituzio, egonkortasun ekonomiko eta sozialari esker. Nazioarteko akordio eta erakunde berriak egin ziren. Aurreko egoera berriro eman ez zedin saiatu ziren Gobernuak. Errealitate berri bat gehitu zen: bloke komunista. Honek, justizia soziala lortu izana zioen. Instituzio-markoa ez zen berria. Garrantzitsua izan zen 3 elementuren arteko harremana:

  • Estatuaren parte hartze ekonomikoaren gorakada.
  • Sindikatuek lan-baldintzetan hobekuntza biltzen zuten negoziazioaren bidez.
  • Enpresa pribatuaren aldetik inbertsio-tasa altuak.

Soldatek produkzioak baino gorakada txikiagoa zuten, inbertsioa bultzatuz eta bizi-kalitatea eta lan-baldintzak hobetuz. Ia enplegu osoa lortu zen Europan 1960ko hamarkadan. Sektore publikoaren paperari Ongizate Estatua deitu zitzaion, langileen beharrei erantzuteko sortu zena XIX. mendearen amaieran. Gizarte-laguntzak handiagoak izan ziren Europan eta txikiagoak herrialde anglosaxoietan eta Japonian.

Kontsumo-Gizartea: Fenomeno Ekonomiko eta Kultural Bezala

Barne-kontsumoaren eskariak gora egin zuen. Kontsumoak nagusitasuna lortu zuen, produkzioan eraginez eta balore kultural berriak sortuz. Eskura zeuden ondasun eta zerbitzuak biderkatu ziren, eta elikagai eta erropek, pisu gutxiago zuten, familiek kontsumo-ondasun iraunkorretan eta zerbitzuan gastatzen zutelako gehienbat.

Kontsumo-Ondasun Iraunkorrak

  • Kotxea. Lan- eta aisialdi-ohiturak aldatu zituen.
  • Elektrodomestikoak. Eguneroko bizitzan eragin zuten, eskuzko lana ordeztuz.
  • Aparailu elektronikoak. Telebista eta musika-aparatuak sortu ziren.

Merkataritza-eredu berriak sortu ziren: biltegi handiak, merkatal-zentroak,... Turismoak sarrerak hobetu zituen. Erosteko-ahalamenak eta kontsumoak gora egin zuten soldaten hobekuntzarekin eta emakumeak lan-munduan sartzearekin.

Herrialde Azpigaratutakoak: Industrializazioa

1950ean gehiengoa ez zen industrializazio-prozesuarekin hasi. Herrialde horiei azpigaratu izena eman zitzaien. Etengabe ekonomia hazkundearen bilaketa egiten zen, industrializazioari bultzada bat eman ziona. Estatuaren papera oso garrantzitsua izan zen prozesu honetan.

Hego Amerika eta Inportazioen Ordezkapena

1929ko krisiak amaiera eman zion Hego Amerikan zegoen lehengai eta elikagaien esportazioan oinarritutako hazkundeari. Esportazioek eta bertoko produktuen prezioek behera egin zuten. Hazkundea gelditu egin zen. Etapa berri bat hasi zen, “inportazioen ordezko industrializazioa”. Munduko merkatuek ez zieten aukera askorik eskaini produktu latindarrei 1960rarte. Hauek, ez zioten oinarrizko produktuen esportazioari muzin egin. Eredu berri hau CEPALeko ekonomilari batzuek egindako aportazioetan oinarritzen da. Arrakasta handia izan zuen: nekazaritza BPGaren zati murritz bat bihurtu zen. Industrializazioa Estatuek sustatu eta babestu zuten.

Hego Amerikak, inoizko hazkunde-tasarik handienak ezagutu zituen, eta herrialde gehienak industrializatu ziren. Bizi-kalitatea hobetu zen. Pobrezia, oraindik handia zen, errentaren banaketan zeuden ezberdintasunak direla eta.

Ekonomia Komunistak: Hazkuntza eta Blokeoak

Europako 8 herrialdek (Polonia, Alemaniako Errepublika Demokratikoa, Txekoslovakia, Hungaria, Errumania, Bulgaria, Yugoslavia eta Albania) eta Txinako Errepublika Popularrak SESBk garatutako komunismoaren eredua hartu zuten. Mendebaldeko ekonomiak baino atzeratuagoak ziren. Industrializazio azkar baterako asmoa zuten, baina jatorri marxistako beste asmo batzuk ere bazituzten: klaserik gabeko gizartea, kapitalismoari irabaztea... Politikoki, alderdi bakarreko diktadurak ziren.

Txina kasu berezia da, pisu. Nahiz eta populazioa igo, bere BPGak inoizko maila baxuenak ezagutu zituen. Txinatar komunismoa ideologia oso berdintzaileak eta alderdi barruko botereagatiko barne-borrokek ezaugarritu zuten. Adibide argia Aurrerako Jauzi Handia da. Nekazal hazkundeak hazitako populazioaren eskariari erantzun ahal izan zion, baina pertsonako produktua gutxi hazi zen. Industria lantegi handiak eraikitzen hasi ziren. Garai maoistaren amaieran, ereduak agortzea eta landako-pobrezia azaltzen zituen. Garai honen ekonomia-balantzea aldakorra da. BPGak gora egin zuen.

Entradas relacionadas: