Nazio Estatuen Sorrera eta Garapena: Aroak eta Teoriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,88 KB

Nazio Estatuen Sorrera eta Garapena

Estatu-Nazioen sorrera prozesu historiko luze baten emaitza da, hainbat aro eta pentsalari garrantzitsuren ekarpenekin osatua.

Erdi Aroa

V. eta XIV. mendeen artean. Guztiz finkatu gabeko botere unitate eta antolaketa politikoak zeuden. Botere egitura polizentrikoa zen, interes erlijiosoen eta patrimonialisten menpe. Jauntxoak erlijioarekin oso lotuta zeudenez, haien interesak horren inguruan kokatzen ziren, eta beren lurraldeetan agintzen zuten.

Aro Modernoa

XV. eta XVIII. mendeen artean. Gerra garaia izan zen. Estatua konkisten bidez definitzen zen. Beraz, interes nagusia konkista ugari egitea zen.

Helburua gerra egitea zen. Horrela, gerraren ondorioz lurralde gehiago irabazten zituzten, eta horrela populazioa ere handitzen zen, lurralde bat konkistatutakoan herrialde konkistatzailearen menpe geratzen baitzen. Aldi berean, etsaien sumisioa lortzeko bide bakarra zen.

Balio ekonomikoek estatu baten boterea definitzen zuten, eta erregeak bideratzen zituen. Baliabide ekonomikoak indarkeriaren erabilerarako (monopolio gisa) erabiltzen ziren. Boterearen monopolizazio prozesuak monarkikoen interes pribatuen menpe zeuden. Gerora, interes publikoak agertu ziren, segurtasun eta babes forman. Horrek autoritateari obedientzia eskatzen zion, eta autoritateak boterea irabazten joan zen, estatuak sortuz.

Fichtek esaten zuen Alemaniako nazioaren parte zen pertsona babestuko zela. Pertsonak Estatuari obedituko zioten, eta horren truke Estatuak babesa emango zien.

Aro Modernoaren Amaiera

Ilustrazioaren garaia. Bizikidetzaren instituzionalizazioa: sostengua burgesen esku geratu zen. Arauak beti legitimoak izango ziren, eta herritarren ahotik etorriak.

Horrela sortu ziren Estatu-Nazioak: Herritarrek bizikidetza arauak aukeratuz.

Aro Garaikidea

XVIII. eta XX. mendeen artean. Boterearen instituzionalizazioa gertatu zen. Administrazio-aparatu espezializatu eta iraunkorrak osatu ziren (funtzionarioak Estatuaren izenean lan egiten zutenak ziren).

Bizitza sozialean arauak inposatu zituen (Orain bakoitzak ezin zuen justizia bere baitan hartu).

Indarkeria Estatuaren eskuetan geratu zen, eta azken urrats gisa soilik erabiltzen zen, behar-beharrezko une larrietan. Garai honetan zuzenbide ofiziala sortu zen, indarkeriaren erabilera baldintzatuko zuena. Pertsona oro babesten zuen, babes juridiko hori jarraitzen zuen bitartean.

Pertsona eta Estatuaren arteko harremana arautzen hasi ziren XVI. eta XVII. mendeetan. Arau hauek sortzen zituzten pertsonei kontraktualistak esaten zitzaien, eta kontratu sozialak idazten zituzten, lehen esan bezala. Haien ustez, norbanakoaren eta Estatuaren artean kontratu bat egiten zen, eta Estatua askatasun indibidualaren gainetik zegoela uste zuten.

Thomas Hobbes (Kontraktualista)

1588an jaio eta 1679an hil zen. Bera jaio zen garaian, gerra zibil eta erlijiosoak zeuden Ingalaterran, eta ez zegoen Estatu bat. Garai honi Garai Kaotikoa deitu zion. Horren ondorioz, ikuspegi pesimista zuen gizakiaren izaerarekiko: “gizakia otsoa da gizakiarentzat”.

Haren ustez, inork agintzen ez badigu, autokontserbazioaren printzipioa gertatzen da; hau da, gizakiok edozein bide erabiltzera irits gaitezke nahi duguna lortzeko (biolentzia, gerra). Haren iritziz, hori da gizakiaren egoera naturala: biolentzia eta gerra erabili ohi ditugu nahi duguna lortzeko. Horregatik, norbaiti ematen diogu boterea, hau da, autokontserbazioaren boterea Estatuari ematen diogu. Hau da, botere artifizial bat sortzen da.

Estatuaren lana gu defendatzea eta babestea denez, berak bakarrik erabil dezake biolentzia, betiere modu zilegian, pertsonak zigortzeko eta babesteko. Gure askatasuna babesaren truke trukatzen dugu. Azken batean, kontrolpean gaude elkarbizitza bermatzeko.

Entradas relacionadas: