Nazio Batuak, Deskolonizazioa eta Gerra Hotza

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,14 KB

Nazio Batuen Erakundea (NBE)

Egitura Nagusiak:

  • Batzar Nagusia
  • Segurtasun Kontseilua: Bakea eta segurtasuna mantentzeko ardura du. 15 kide ditu, 5 iraunkorrak (Txina, Frantzia, Erresuma Batua, E.E.B.B., eta Sobietar Batasuna/Errusia) beto eskubidearekin.

Deskolonizazioa (1945-1975)

Europako inperioen barne zeuden Asia eta Afrikaren lurraldeen independentzia politikoa.

Zergatiak

  1. Kolonietan sortzen ari ziren mugimendu nazionalistek NBEren Gutunaren babesa zuten.
  2. Gerra Hotzaren hasieran, Estatu Batuek eta Sobietar Batasunak mugimendu independentisten alde egin zuten, nork bere blokera erakartzeko.

Ezaugarriak

  • Prozesua 30 urte inguru iraun zuen. Lehenik Asia eta Ipar Afrika, eta geroago Afrika Beltza.
  • Askapenerako Frontea (Liberazio Frontea) zen borroka zuzendu eta independentzia metropoliko gobernuarekin negoziatzen zuena.
  • Buruzagi karismatikoek masifikazioa lortu zuten (adibidez, Ho Chi Minh).

Mendebaldeko Blokearen Antolakuntza

Estatu Batuek estrategia bat garatu zuten, bereziki Mendebaldeko Europa bere menpe zegoelako eta hori ez aldatzeko:

  1. Marshall Plana: Laguntza ekonomiko programa (Sobietarrek ez zuten onartu eta beren lurraldean deuseztatu zuten).
  2. Ipar Atlantikoko Tratatuaren Erakundea (OTAN): Mendebaldeko hainbat estaturen eta Kanadaren akordio militarra.

AEB Politikak Gerra Ondoren

Bi alderdi nagusi: Demokrata eta Errepublikazale, txandaka boterean, batzuk besteekin lan eginez.

Gerra Ondorengo Etapak

  • 1940ko hamarkada: Demokratak boterean (Truman). Sorgin ehiza hasi zen, komunismo susmopean jazarpenak jasan zituzten askok.
  • 1950eko hamarkada: Eisenhower (Errepublikazalea) boterean. Eskubide Zibilen Borroka hasi zen.
  • 1960ko hamarkada: Kennedy eta Johnson (Demokratak) arazo larriei aurre egin zieten.
  • 1970-1980ko hamarkada: Errepublikazaleak boterean (Nixon, Reagan).

Eskubide Zibilen Borroka

1950eko hamarkadan, Estatu Batuetako beltzek eskubideengatik borrokatu zuten. Martin Luther King-ek indarkeria gabeko protestak bultzatu zituen. 1960ko hamarkadan, Kennedy eta Johnson legealdi diskriminatzaileak onartu zituzten.

Bloke Komunistaren Antolakuntza

Gerra Hotza amaitzean, alderdi komunistak nagusitzen joan ziren erregimen horiei herri demokrazia deitu zitzaien, eta Sobieten politikaren menpe geratu ziren.

Taktikak

  1. Comecon: Elkarriko laguntza sistema zen.
  2. Varsoviako Ituna: Akordio militarra ezarri zuten (SESB eta Europako Ekialdeko herriak barne). Gerora, Europatik kanpo ere ezarri zuten komunismoa.

Desestalinizazioa

Stalin hil ondoren, Sobietar Batasuneko alderdi komunistaren sektoreen artean boterea lortzeko borroka hasi zen, eta askatasun handiago ematearen aldeko norabide politikoa nagusitu zen. Nikita Khruschev-ek boterea lortzea eragin zuen. Norabide politiko berri honi desestalinizazioa deritzo.

Komunismoaren Hedapena

Gerra Hotz garaian zenbait erregimen komunista ezarri ziren, eta gerrillak sortu ziren.

  • Latinoamerikan: Mugimendu komunista asko sortu ziren. SESB eta Kuba gerrilla komunisten alde egin zuten erregimen askotan.
  • Afrikan: Mugimendu komunista eta gerra zibilak sortu ziren, non Sobietar tropak parte hartu zuten (adibidez, Angolan). Guztiz komunista zen erregimenik ez zuten lortu, baina komunismoaren ezaugarriak bereganatu zituzten diktadura militar asko ezarriz.

Txina Komunista

Aspalditik Txinan bi bandoren arteko gerra zibila sortu zen: Kuomintang eta komunisten artekoa. Komunistek irabazi eta 1949an Txina Errepublika Demokratikoa aldarrikatu zen, Mao buru zela.

Entradas relacionadas: