Naturaren Filosofia eta Kosmobisio Zientifikoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,05 KB

Naturaren Filosofia

Mundu fisikoaz edo naturaz egiten den gogoeta filosofikoari deritzo naturaren filosofia. Filosofo presokratikoek natura (physis) zuten aztergai, unibertsoa osotasunean, alegia. Naturaren filosofiak unibertsoaren jatorri, garapen eta etorkizunari buruzko galderak egiten ditu.

Naturaren filosofiak dauden gauza guztien alderdi fisikoen berri eman nahi duenez gero, zientziak ematen dizkion ezagutzetan ardazten da, unibertsoa osotasuntzat harturik hari buruzko azalpen oso-betea emateko.

Kosmologia, Kosmogonia eta Kosmobisioa

Kultura guztiek dute unibertsoa ulertzeko mundu-ikuskera berezi eta bakan bat. Hiru kontzeptu nagusi bereizten dira:

  • Kosmologia: Unibertsoko ordena eta hura gobernatzen duten legeak aztertzeaz arduratzen da. Gaur egun, matematikarekin, fisikarekin eta astronomiarekin lotutako diziplina da. Filosofian, naturaren filosofiaren sinonimotzat hartzen da terminoa.
  • Kosmogonia: Mundu-ikuskera jakin batetik sinesmen mitiko eta erlijiozkoak eratortzen direnean erabili ohi da. Adibidez, Ameriketan natura jainkotzen dute, Afrikan kultura gehienak animistak dira, eta Ekialdeko kulturetan erlijio handiek dute eragina.
  • Kosmobisioa: Mundua modu koherente eta sistematikoan interpretatzeko moduari deritzo. Kuhn filosofoaren arabera, kosmobisio bakoitza paradigmatzat hartu behar da; munduari buruzko eredu bat da, sasoi historiko bakoitzean egiazkotzat jotzen diren ezaguera zientifikoekin bat etorri ohi dena. Guztiok ematen ditugu ontzat ikuskeren bilduma horiek.

Kosmobisio Zientifikoa

Gure kosmobisioak ezaguera zientifikoetan oinarritzen dira, argi eta garbi. Zientziak naturako fenomeno ugari deskubritu eta azaldu ditu, eta horrek mundu-ikuskera jakin bat eman digu. Sasoi historiko bakoitzean nagusi diren ezaguera zientifikoetatik eratorritako unibertsoari buruzko interpretazio-ereduak, horiexek dira kosmobisio zientifikoak.

Zientziaren eraginpean sortutako kosmobisio horiek hainbat modutara sailka badaitezke ere, hauek dira 3 nagusiak:

  1. Kosmobisio Finalista edo Teologikoa: Antzinako zientziaren eta filosofiaren unibertsoari buruzko interpretazio eta azalpenek ekarri zuten.
  2. Kosmobisio Mekanizista: XV. mendetik XVI. mendera, Aro Modernoko zientzialari eta filosofoek zientzia modernoa eratzearen aldeko urratsak egin zituzten, eta horrela sortu zen.
  3. Konplexutasunaren Paradigma: Gaur egun, fisikarekin, biologiarekin eta gainerako natura-zientziekin lotutako teoria zientifikoek agerian utzi dute errealitateak alderdi asko dituela. Materiaren egitura eta portaera zorrotz eta sakon ulertzea du helburu.

Kosmobisio Teologikoaren Xehetasunak

Kosmobisio teologikoek diote unibertsoan dauden izaki guztiek xede bat lortzea dutela helburu (finalismoa). Horrek esan nahi du unibertsoan nagusi den ordena ez dela kasualitatea, baizik eta zenbait faktorek eta kausak eragiten dutela, helburu jakin bati jarraituz.

Entradas relacionadas: