Natura Kontserbazioa eta Biodibertsitatea: Metodoak eta Erronkak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Ciencias sociales

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,35 KB

Natura 2000 Sarea: Zer da eta Zein Arauk Zuzentzen Dute?

Europar Batasunak lurraldeko espezie aniztasunaren (biodibertsitatearen) galera antzeman du. Horri aurre egiteko, espezieak eta hauen habitatak babestu behar dira. Eremu hauek Natura 2000 deitzen den babestutako tokien sarea osatzen dute, eta kontserbazio bereziko sare hau Europako biodibertsitatea gelditzeko tresna nagusia da.

Natura 2000 Sarea Zuzentzen Duten Araudiak

  • 1992ko Europako Habitat Naturalen eta Basafauna/Floraren Kontserbaziorako 92/43/CEE Arteztarauak zuzentzen du, biodibertsitatea kontserbatzea helburu duena, habitat naturalak eta basafauna/flora babestearekin. Interes komunitarioko habitat eta espezie zerrenda eta ekimenak jasotzen ditu. Kontuan hartzen dira tokiko behar ekonomiko, sozial eta kulturalak. Estatu kide bakoitzak Garrantzi Komunitarioko Lekuak (GKL) izendatu behar ditu, hauek onartu eta Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) bilakatu. Hauek, Hegaztien Arteztarauetako HBBGekin batera, Natura 2000 sarea osatzen dute. Balio ekologikoen kontserbazioa beste politika sektorialen planifikazioan barneratzea (lurralde antolaketan) ere garrantzitsua da.
  • Era berean, 1979ko Europako Hegaztien Kontserbaziorako 79/409/CEE Arteztaraua (Hegaztien Arteztaraua) Natura 2000 sarearen barnean dago. Bertan, Estatu bakoitzak Hegaztientzako Babes Bereziko Guneak (HBBG) izendatuko ditu. Neurrien funtsa ez du argitzen, estatu kideek araua ez betetzea erraztuz.

Irrati Telemetria: Zer da eta Zertarako Balio Du?

Irrati telemetria aztertzen ari den animaliaren inguruko zenbait datu hartzea da, hala nola dispertsioa, migrazioa, babeslekuak, lurraldea, etab. Lehenagotik ezarritako markatzaile batetik seinalea uhin bidez ematen du. Sistema honen funtzioa animaliaren habitata, lurraldeak, dispertsioa, babeslekuak, migrazioak, interakzioak (lehia interespezifikoak, adibidez) zehaztea da.

Irrati Telemetria Motak

Bi mota nagusi daude:

  • Triangulazioa: Gutxienez bi lagintzaileren artean kokapen triangelu bat definitzen da, gutxi gorabeherako datuak lortuz.
  • Homing-in: Kokapen zehatza zehazten da, honek esfortzu handiagoa suposatzen du.

Kernel Metodoa

Kernel metodoa Home Range metodo bat da. Agerpen probabilitatea aurresaten du. Dentsitate handiko eta txikiko eremuak identifikatzen ditu. Erabilgarria da eta gako diren tokiak identifikatzeko balio du (elikadura lekuak, adibidez).

ESU (Evolutionarily Significant Unit) Definizioa eta Crandall-en Ekarpena

ESU (Evolutionarily Significant Unit) isolamendu demografikoan dagoen eta ahalmen adaptatiboa duen animali talde bat da. Populazio hauek gainontzekoekiko ahalmen adaptatibo ezberdinak dituzte, eta horiek kontserbatzea merezi du.

Crandall-en Ekarpena ESU Azterketan

Populazioak desberdinak diren eta bi azpipopulazio nola aztertu jakiteko, Crandall-ek taula bat proposatu zuen. Taulan hiru alderdi bereizi zituen:

  • Denbora tartea
  • Elkartrukagarritasun genetikoa
  • Interaldakortasun ekologikoa

Hau da, egungo egoeraz gain, historikoa ere kontuan hartzea. Era berean, diferentzia genetikoez gain, populazioen ekologia ere kontuan hartzea. Crandall-en teoria baino lehen, isolamendu ugalkorra soilik hartzen zen kontuan ESU izateko.

Ugaritasun Indizeak: Zer Dira eta Zergatik Erabili?

Ugaritasun indizeak zenbatzeko indizeak dira, non prozedura orokorra egindako esfortzuaren arabera ikertutako populazioan balioak sortzen diren. Premisa nagusia K-ren balioa konstantea dela da, gutxi gorabehera (K ez da estimatzen). K benetan dauden animalietatik behatzen direnen proportzioa da.

Ugaritasun Indizeen Abantailak

Ugaritasun indizeen abantailak hauek dira:

  • Errazak, erabilgarriak eta merkeak dira.
  • Errepikatzeko erraztasuna dute, espazio-tenporal urrun edo luzetako aplikagarriak izanik.
  • Populazio joerak identifikatzeko balio dute (hazten edo murrizten diren ikusteko).
  • Dentsitatea eta populazio tamaina kalkulatzeko erabil daitezke, kalibrazioko ikerketa aldi bereko edo aurretikoen bidez.

Ugaritasun Indize Mota Nagusiak

Hiru ugaritasun indize mota daude:

  • Behaketa zuzena: Batez beste espezie bateko ale kopurua.
  • Esfortzu unitateko harrapaketak: Harrapatutako ale kopurua denbora eta tranpa unitateko.
  • Oinatz eta seinaleak: Oinatz, seinale edo gorotz kopurua denbora edo luzera unitateko.

Ancient Woodland: Ingalaterrako Arazoa eta Euskal Herriko Hariztiak

Ancient Woodland kontzeptuak 1600. urtetik edo lehenagotik modu jarrai batean Ingalaterran egon diren basoei egiten die erreferentzia. Data hori erabiltzen da, azterketek ondorioztatu duten bezala, garai horretan baso berrien landaketa ez baitzen ohikoa; hori dela eta, suposatzen da garai horretan lortu zen egurra modu naturalean garatua izan zela.

Ingalaterrako Arazoa

Arazo larria dago Ingalaterran: Gobernua lur publikoak saltzeko prest agertu da. Lurren salmenta honek, gaur egun Ancient Woodland moduan ezagutzen diren basoak esku pribatuetara pasatzea ekarriko luke. Euskal Herrian argi ikusi dugun prozesu baten antzekoa gerta daiteke: lurrak pribatizatuko direnez, ugazaba batzuek lur horiek diru iturri gisa erabiliko dituzte, autoktonoak diren basoak suntsituz eta dirua ematen duten zuhaitz espezieekin landatuz, ekosistema helduak ezerezean utziz.

Euskal Herriko Hariztien Egoera eta Proposamenak

Euskal Herriko hariztietan hainbat ikerketa egin dira, harizti hauek Euskal Herrikoak diren, berezkoak ala landatuak diren zehazteko eta noizkoak diren argitzeko. Hariztietan animalia gutxi bizi direla ere ohartu ziren. Azterketa genetikoek ondorioztatu dute agertzen diren hariztiak landatutakoak direla eta ez direla autoktonoak. Gaur egun, ordea, harizti hauek baso eta ekosistema helduak osatzen dituzte.

Ancient Woodland kontzeptuarekin lotuta, Euskal Herriko hariztien kasuan, harizti hauek kontserbatu eta babestearen alde egin behar dela uste dut, hauek baitira sarritan ekosistema helduen erantzule nagusiak. Basafauna babesteko beste neurri bat basoak ez garbitzea izango litzateke.

Entradas relacionadas: