Natura Baliabideak eta Energia: Ustiapena eta Erronkak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Ciencias sociales
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,63 KB
Natura Baliabideak eta Haien Ustiapena
Baliabide esaten diegu gizakiontzat baliagarriak eta onuragarriak diren produktu naturalei. Hiru faktore nagusi daude:
- Garapen teknologikoa: Natura-baliabideak lortzeko moduak eta lekuak ugaritu egiten dira.
- Ustiapenaren kostua: Baliabidearen ustiapenetik lortzen den etekinak kostua baino handiagoa izan behar du.
- Merkatu joera: Baliabide baten ustiapena une jakin batean errentagarria izan ez arren, gerta daiteke etorkizunean izatea.
Natura-baliabideen kontsumoa handitzen ari da, eta kontsumoa ere handiagoa da herrialde garatuetan.
Meatzaritza
Mineralak substantzia ez-organikoak dira.
Meatoki esaten zaie mineral kantitate handia dagoen lekuei.
Meatzaritza deritzo meategietako mineralak ateratzeko beharrezkoak diren jardueren multzoari.
Meatze-ustiategiak lau motatakoak dira:
- Aire zabaleko ustiategiak: Teknika zabalduena da.
- Lurpeko meategiak: Sakonera handian dauden mineralak ateratzeko erabiltzen dira.
- Itsaspeko meatzaritza: Itsas hondoko mineralak dira.
- Zulaketa putzuetako mineralak: Erregaiak ateratzeko erabiltzen dira (adibidez, petrolioa eta gas naturala).
Meatzaritzaren Gaur Egungo Erronkak
Gaur egun, kantitate handiagoetan behar ditugu mineralak, eta oraindik ere inbertsio handiak egiten dira. Konpondu beharreko arazoak hauek dira:
- Ingurumen-eragin handia: Paisaia suntsitzen du eta kutsadura sortzen du.
- Meategiaren agortzea: Mineralak denborarekin agortu egiten direlako.
- Gatazka armatuak eta gizarte-desoreka: Baliabideen kontrolaren ondorioz sortzen direnak.
Energia Iturriak
Lana sortzeko gaitasunarekin dago lotuta energia. Ekoizpenaren arloan, energia-iturritzat hartzen ditugu industria-prozesuetarako behar den indarra. Gizakia duela ia milioi bat urte hasi zen sua erabiltzen. XVIII. mendearen amaiera arte, egurra zen bero-energia iturri nagusia.
Energia Iturrien Sailkapena
Bi irizpide mota daude:
- Iraupena kontuan hartuta: Bi motatako energiak daude:
- Energia berriztagarriak: Ez dira agortzen (adibidez, eguzki-energia, eolikoa).
- Energia berriztaezinak: Kantitate mugatuak dituzte eta agortu egiten dira (adibidez, erregai fosilak).
- Nondik lortzen diren kontuan hartuta:
- Energia primarioak: Zuzenean lortzen ditugu naturatik (adibidez, eguzki-argia, haizea, petrolio gordina).
- Energia sekundarioak: Energia primarioen bidez lortzen dira (adibidez, elektrizitatea, gasolina).
Ekoizpenaren eta Kontsumoaren Arteko Desorekak
Energiari dagokionez, ez daude berdin banatuta munduan:
- LPEE (Petrolio Esportatzaileen Herrialdeen Erakundea) herrialdeak daude munduko hornitzaile handien artean.
- Japonia eta Europar Batasuna defizitarioak dira energiaren aldetik.
- Estatu Batuak munduko energia ekoizle handienetakoak dira.
- Txina eta India suspertzen ari dira energia-kontsumoari dagokionez.
Energia Berriztaezinak
Petrolioa eta Gas Naturala
Erregai fosilak berriztaezinak dira, eta itsas hondoko organismo biziak deskonposatzean sortzen dira. Persiako Golkoan, Venezuelan eta Kanadan daude petrolioaren erreserba handienak.
Gas-erreserbak leku gehiagoetan daude, Ekialde Hurbilean eta Errusiako Federazioan, besteak beste.