Narratzaile orojakilea
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,98 KB
KONTAKIZUNETIK KANPO (3º pertsona)
NARRATZAILE OROJAKILEA: Pertsonaiei buruzko informazio guztia du (zer sentitzen duten, zer dioten, zer pentsatzen duten…) + balorazioak egiten ditu.
Adib
Trinidok harria altxa eta aitak maiorazko izendatu zuenean, suminaren garra izeki zitzaion bihotzean Felizianori, eta honek sua eta mina gorputz osora hedatzen nabari zuen.
NARRATZAILE OBJEKTIBOA: Iritzi eta baloraziorik eman gabe adierazten du pertsonaiek egiten dutena. Ikusten duena soilik kontatzen du (ez daki zer sentitzen edo pentsatzen duten pertsonaiek). Dideokamera baten moduan ematen duela kontakizuna esaten da.
adib.
Durkehim-eko estazioa hutsik dgeratu da. Bigarren klaseko itxarongelan, lehen baino kolila gehiago dago lurrean, hauts gehiago, bokadillo paperak, egunkariak aulki gainetan.
KONTAKIZUNEAN BERTAN (1º pertsona)
NARRATZAILE LEKUKOA: Narrazioko gertakizunen barruan egonik kontazen ditu gainerako pertsonei gertatutakoak. Balorazioak egin ditzake baina normalean pertsonaiak ezagutzen dituelako beraien ganako iritzia ematen du.
adib.
Trinidok eta Felizianok ez gintuzten aintzakotzatt hartzen klemente eta ni. Klemente, etxeko behartsuena zelako eta ni ahulena.
NARRATZAILE PROTAGONISTA: Kontakizuneko protagonistak berari gertatutakoa kontatzen du ondorioz normala da balorazioak egitea. Batzuetan bere barne-bakarrizketak sartzen ditu. Pertsonaiaren izaerarekin bat datorren erregistroa erabili behaee du narratzaileak; hala, narratzaile protagonista umea bada, umeen adierazmoldea izan beharko luke, eta ez helduena.
adib.
Nola ausartu ote nintzen? Egia esan, banituen nire zalantzak baina tira horrelakoak ongi eramaten zekiena genuen Don Jeronimo. Nola erantzun zion nireari?