Nahaste Obsesibo Konpultsiboak, Eskizofrenia eta Elikadura Nahasteak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,02 KB
Nahaste Obsesibo Konpultsiboak (NOK)
Obsesioak:
- Borondatezkoak ez diren pentsamendu, ideia, irudi edo oroimen desegokiak dira. Kontzientzia inbaditzen dute eta deserosoak dira, baina ezin ditugu baztertu.
- Adibidea: Etxetik irtetean, gasa itxi ote den kezka edo argiak itzali ote diren, giltzak hartu ote diren…
Konpultsioak:
- Erritoak bailira, behin eta berriro errepikatzen diren jokaerak dira. Jokaerak ez du helburu zehatzik eta obsesio bati erantzuten dio, etorkizuneko zerbaiti ekidin nahian.
- Adibideak: Gauzak ordena jakin batean behar ditu beti, eskuak behin eta berriro garbitzen ditu…
Garrantzia:
Noizbait pentsamendu obsesiboak edo jokabide konpultsiboak izatea ohikoa da, baina jokabide horiek iraunkorrak direnean eta bizitza mugatzen dutenean, edo estutasuna sortarazten dutenean, patologikoak direla esan daiteke.
Eskizofrenia
Definizioa:
Gaixotasun larri hau gaitasun kognitibo eta afektiboetan gertatzen den haustura da.
Pazienteak:
- Nerabezaro eta helduaro artean sortu ohi da.
- Antzeko eragina du emakume eta gizonezkoetan.
- Antzeko eragina du kultura ezberdinetan.
Sintomatologia:
- Pertzepzio nahasteak
- Entzumenezko haluzinazioak: ahotsak entzun…
- Ikusmeneko haluzinazioak: ez dagoena ikusi
- Gorputzeko organo bat formaz edo tamainaz aldatzen ari deneko pertzepzioa
- Antolatu gabeko pentsamendua, logikarik gabeko pentsamendua, errealitatetik alde egin du eta eldarnioak ditu:
- Handikeria eldarnioak: ahalmen bereziak dituela uste du.
- Pertsekuzio eldarnioak: jarraitzen ari zaizkiola.
- Eldarnio somatikoak: garuna usteltzen ari zaiola.
- Besteek pentsamendua irakurtzen diotela…
- Emotzio eta jokaera desegokiak, askotan arlote jantzita…
- Automarjinazioa eta gizartetik urruntzeko joera, harremanetarako zailtasuna baitu.
Motak:
- Paranoidea
- Eldarnio ideiak, pertsekuzio eta handikeria eldarnioak.
- Entzumenezko sentsazio faltsuak
- Antolaketarik gabeko hizkuntza eta jokaera.
- Katatonikoa
- Jokaera pasiboa eta komunikaziorik gabekoa.
- Postura eta mugimendu arraroak. Zenbaitetan geldi geratzen dira denbora luzez, manikiak balira bezala. Zenbaitetan ezin dira bere buruaz baliatu.
- Ekolalia edo inork esandako hitzak etengabe errepikatzea.
- Hebefreniko edo antolaketa falta duena
- Umeen jokaerak eta keinuak.
- Existitzen ez diren pertsonekin hitz egiten dute.
- Azaleko afektuak dituzte.
- Ondar eskizofrenia
- Sintoma psikotiko moderatuak dituzte, jokaera eszentrikoak…
Anorexia
Definizioa:
Gizentzeari beldurra izatean sortzen den nahaste kronikoa da. Hasieran borondatez egiten bada ere (dieta egin), gero gainditu ezin duten gaixotasuna bihurtzen da.
Pazienteak:
- Mutilek ere badute, baina 12-20 urte arteko neskengan ematen da gehien bat.
Sintomatologia:
- Dietaren obsesioa.
- Gorputzaren irudi distortsionatua eta gizentzeko beldur izugarria.
- Normalean, ikasle onak dira eta hiperaktiboak
- Oso perfekzionistak dira. Ezin dute akatsik ametitu ez fisikoan, ez lanean, ez sentimendu edo emozioetan.
- Amenorrea edo hilekoa galtzea.
- Zenbaitetan neurririk gabe jaten du, baina gero diuretikoak erabiltzen ditu erruz edo gonbitoka ekiten dio.
Bulimia
- Gehiegi jan eta dieta zorrotzak egin, diuretiko eta laxante gehiegi hartu, gonbitoak eragitean datza.
- Nahaste hau ere emakume gazteengan ematen da gehiago.
- Bere jokaera desegokiaren kontzientzia dute eta errudun eta deprimituak sentitzen dira.
- Ez dira anorexikoak bezain argal egoten, baina pixuarekin obsesionatuta bizi dira.