Nahasmendu Mentalak: Kontzeptuak, Ereduak eta Sintomak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,55 KB

Nahasmendu mentalaren kontzeptua eta tratamendua

Gaixotasun mentalaren kontzeptua baliagarria izan zen onartzeko nahasmendu psikologikoak zituzten pertsonak ez zirela sorginak edo bekatariak, baizik eta tratamendua behar zuten pertsonak zirela. T. Szaszek aipatzen du gaixotasunak soilik gorputzari eragin diezaiokeela, eta horrenbestez, ezin dela gaixotasun mentalik izan. Gaixotasun mentala metafora bat da. Diagnostiko psikiatrikoak etiketa estigmatizatzaileak dira, ingurukoak mintzen edo iraintzen dituzten jokabideak dituzten pertsonei ezartzen zaizkienak.

Farmakoek sintomak arintzen dituzte, batik bat eskizofreniarenak (delirioak, haluzinazioak…) eta depresioarenak (etsipena, pentsatzeko zailtasunak…); dena den, farmakoterapiak soilik nahasmenduaren sintomei eragiten die, ez kausei. Eta kausa desoreka biokimiko bat denean ere, psikoterapia behar da jokabide-arazoei eta arazo emozionalei aurre egiteko.

Kategorizazio-eredu nagusiak

  • Eredu biomedikoa: Nahasmendu mentala beste edozein gaixotasun fisikoren parekoa dela pentsatzen du; edozein alterazio psikopatologikoren azpian kausa biologikoak daude. Eredu hori psikiatriak garatu du, zeinak gaixotasunaren sintomak landu, koadro klinikoak sailkatu eta tratamenduak farmakoen bidez egiten dituen.
  • Eredu kognitibo-konduktuala: Jokabidea gauza jarraitu gisa deskribatzen du, eta jokabide anormalean eragiten duten aldagaiak askotarikoak eta konplexuak dira. Jokabide anormala ez da jokabide normala bezain eraginkorra, moldatze-gaitasun txikiagoa dauka eta kezkagarriagoa da.
  • Eredu biopsikosoziala: Paradigma hau jardunbide klinikoa gidatzeko balio duen marko kontzeptual bat da, hiru alorretatik aztertzen saiatzen dena: biologikoa, psikologikoa eta soziala. Interakzioa maila desberdinetan gertatzen da.

Irizpide diagnostikoak psikopatologian

  • Irizpide estatistikoa: "Anormal" terminoa kontzeptu estatistiko bat da. Irizpide honen arabera, pertsona bat definitzen duten aldagai psikologikoek banaketa normala dute biztanlerian; normaltasunetik irteten den pentsamendu, jokabide edo emozio oro patologikotzat hartzen da.
  • Irizpide biologikoa: Jokabide anormala organismoaren funtzionamendu inperfektuaren ondoriozkoa da, garunaren alterazio estruktural edo funtzional batetik eratorria. Prozesu biologikoek faktore psikosozialen eragina ere jasaten dute.
  • Irizpide soziala: Psikopatologia garai jakin batean finkatutako eraikuntza edo arau sozial bat da.
  • Irizpide subjektibo eta pertsonala: Pertsona bakoitzak badaki zein den bere ezintasuna edo sufrimendu pertsonala. Hala ere, irizpide hau ez da nahikoa, pertsona askok ez baitituzte euren sintomak ezagutzen.

Sailkapena eta diagnostikoa psikopatologian

Psikopatologiak fenomeno psikiko anormalak deskribatzen eta azaltzen ditu. Hala ere, ez dago adostasun orokortu bat nahasmendu mentalen sailkapena egiteko orduan. Diagnostikoak subjektiboak izan daitezke, gizarte batek anormaltzat duen horretan oinarritzen diren balio-iritziak baitira.

Gogo-aldarteen nahasmenduak: Depresioa

Depresioa gorputz osoari, pentsamenduei eta gogo-aldarteari eragiten dien ondoez sakon gisa definitu daiteke. Bi depresio mota nagusi bereizten dira:

  • Endogenoak: Ez dago kanpoko kausarik; faktore biologikoen (serotonina urritasuna), herentzia genetikoaren edo arazo neurologikoen ondorio dira.
  • Exogenoak: Gatazka psikosozialetatik eratorriak (dibortzioa, langabezia, etab.).

Depresioaren sintoma esanguratsuenak

  • Fisikoak: Lo arazoak (loezina), jangale galera, eta desio sexualaren galera. Buruko mina, idorreria eta hilekoaren galera ere agertu ohi dira.
  • Animikoak: Tristura, suminkortasuna, gehiegizko urduritasuna eta hutsune-sentimenduak.
  • Kognitiboak: Errendimendu kognitibo txikiagoa, arreta eta kontzentrazioa jaistea.

Antsietate-nahasmenduak

Antsietatea erantzun emozional bat da, hiru sistemen parte-hartzea daukana:

  • Fisiologikoa: Odol-presio handia, tentsio muskularra eta aldaketak arnasketan.
  • Kognitiboa: Distortsio kognitiboak, ideia irrazionalak eta argitasunez pentsatzeko ezintasuna.
  • Motorra: Ihes- edo saiheste-erantzunak, dardarak, paralizatzea edo totelka hitz egitea.

Entradas relacionadas: