Mutazio genikoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 18,07 KB
1- Zer dira serumak? Serumak prestakin artifizialak dira eta antigorputzak dauzkate
Serumak aktiboki immunizatu ziren animalien ( zaldien, ardien…) edo pertsonen odoletik lortzen dira. Immunizazioa, txerto bidez, artifiziala izan daiteke; baita naturala ere, organismoek antigenoekin harremana izan eta gaixotasun infekziosoa izan badute.
2- Zer dira txertoak? Txertoak germenaren antigenoen prestakinak dira; patogenotasuna kendu zaie, baina ez gaitasun immugenoa.
3- Zer da transplante bat egitea? Transplantea edo mentua zelula biziak, ehunak edo organoak transferitzea da; organismoaren zati batetik bestera egin daiteke, edo organismo batetik bestera.
2017 EKAINA 4B
A)Adieraz ezazu zer diren zelula amak eta nola lagundu zezaketen terapietan
Zelula amak izaki batean propioak diren beste edozein zelula mota ekoitzi ditzaketen zelulak dira.Horrelako zelulek parte har dezakete hondatuta dauden ehunak konpontzeko edo birsortzeko eta erabil litezke medikuntza birsortzailean eta terapia genikoan, besteak beste.
b) Zer da terapia genikoa? Terapia genikoa izaki gaixo baten genoman gaizki dagoen edo falta den gene bat txertatzea da. Beste jatorri bateko geneak txerta litezke giza zelultean garraiatzaile baten bidez, adibidez birus bat. Halaber itu-genea duten zelula ama eraldatuak erabilgarriak izan litezke baldin eta gene hori, gero egoki espresatzen bada birsortutako ehunetan.
2017 EKAINA, 1B/ 2014 UZTAILA, 3B
Mutazioak:
A) Definitu zer den mutazio genikoa eta kromosomikoa. Adierazi bien arteko desberdintasunak
Mutazio kromosomikoa kromosomen zati batean eragiten dute; kromosomen barne egituran aldaketak ematen dira. Kromosomen kopurua ez da aldatzen.
Mutazio genikoan gene bakarra ematen dira. DNAren bikoizketan eman ohi dira. Gene batean alelo desberdinak egotearen arrazoia.
Kromosomikoa kromosometako zati batean ematen da eta genikoa berriz, gene bakar batean ematen da mutazioa
B)Aipatu mutazio geniko mota batzuk eskema baten laguntzarekin
-Ordezkapena
1.Trantsizioak:Base puriko bat beste base puriko batekin ordeztea, edo beste pirimidiniko bat beste base pirimidiniko batekin ordeztea.
2.Transbertsioak:Base puriko bat base pirimidiniko batekin ordeztea, edo alderantziz
-Tartekatzea:Nuklotido bat edo gehiago tartekatzea
-Delezioa:Nukleotido bat edo gehiago galtzea
C)Mutazio kromosomiko motak. Adieraz ezazu zer alde dagoen banako“trisomiko” baten eta “triploide” baten artean
-Delezioa:Kromosomaren zati bat galtzeari deritzo.GAldutako zatiak gene asko baditu, ondorio patologikoak eta letalak izan ditzake. Gizakiarnegan, cri-du-chat sindromea 5 kromosomaren beso laburreko delezioari asoziatuta dago.
-Bikoizketa:Kromosoma berean material genetikoaren zati bat bikoiztuta badago gertatzen da. Palliester sindromea adibidez.
-Translokazioa:Kromosoma zati batek kokapena aldatzen du:homologoak ez diren bi kromosomen artean zatiak trukatzen direnean edo kromosoma zati bat beste bati itsasten zaionean.
-Alderanzketa:Kromosomaren zati batek noranzkoa aldatzen du.
-izaki trisomiko batek kromosoma homologo gehigarri bat duela bere genoman(2n + 1), eta triploide batek, berriz, haploideak halako hiru kromosoma dituela (3n).
D)Azaldu ezazu, labur, mutazioen eginkizuna izaki bizidunen eboluzioan
Nahiz eta nozitzen dituenarentzat batzuetan hilgarriak izan, beharrezkoak direla aldakortasun genetikoa sortzeko, zeina ezinbestekoa baita hautespen naturala gerta dadin eta eboluzioa posiblea izan dadin.
2016 EKAINA, 3B
Mutazioei dagokienez:
A)Adieraz ezazu zer den gene-mutazioa, eta aipa itzazu gene-mutazio mota batzuk
Gene-mutazioak, nukleotido-bikote bakarraren aldaketa ekarri ohi dute. Adierazgarrienak dira. Bi motatakoak izan daitezke: 1.Baseak ordeztatzearen bidezkoak (DNAren base bat aldatu egiten da) 2. Irakurketa araua aldatzearen bidezkoak (Nukleotido bikote bat edo gehiago txertatuta edo gehituta eta ezabatuta sortzen dira).
B) Adieraz ezazu zer alde dagoen berezko mutazioaren eta mutazio induzituaren artean
Berezko mutazioak modu naturalean gertatzen direla organismoetan, eta mutazio induzituak, berriz, organismoak agente mutageno fisiko edo kimikoen esposiziopean jartzearen ondorioz gertatzen direla.
C)Defini itzazu agente mutagenoak, eta adieraz ezazu zer motatakoak izan daitezkeen. Eman adibideren bat
Agente mutageno bat, mutazio-maiztasuna maila naturalaren gainetik handituz organismo baten gene baten sekuentzia aldatzen duena. Fisikoa, kimikoa edo biologikoa izan daiteke, hala nola X izpiak, azido nitrosoa edo birus batzuk.
d)Mutazioak hilgarriak izan daitezke nozitzen dituenarentzat, baina, hala ere, oso garrantzitsuak dira eboluzioaren ikuspegitik. Azaldu ezazu, argudioak emanez, itxuraz dagoen kontraesan hori.
Mutazioak hilgarriak izan daitezke nozitzen dituenarentzat, baina, era berean, berek sortzen dutela aldakortasun genetikoa,baina ezinbestekoa baita hautespen naturala gerta dadin eta eboluzioa izan dadin.
2016 UZTAILA,3A
Beheko taulan kode genetikoa ageri da. Sekuentzia hau duen kate polipeptidiko batetik abiatuz:
NH2—Met-Pro-Ala-Gly-Tyr-Arg-Leu—COOH
D) Adierazi Gly aminoazidoaren ordez Cys aminoazidoa emango lukeen DNAren base bakar baten mutazio posible bat
UGU
2013 EKAINA, 1B
Bartzelonako Universitat Autònoma eta Hospital Sant Pauko ikertzaile batzuek inplante aurreko diagnostiko baten bidez jaiotako munduko lehenengo bikiak aurkeztu dituzte.Teknika horrek enbrioien mutazio genetikoak eta anomalia kromosomikoak detektatzen ditu, eta, hari esker, bikiek ez dute heredatu aitaren familiaren mutazio genetiko bat, koloneko minbizi hereditario bat —Lynchen sindromea—izateko aurrejoera zekarkiena.
a)Defini itzazu mutazio molekularrak eta mutazio kromosomikoak, eta adieraz ezazu zein diren haien arteko desberdintasunak.Aipa itzazu mutazio kromosomikoek eragindako malformazioen bi adibide.
Mutazio kromosomikoa kromosomen zati batean eragiten dute; kromosomen barne egituran aldaketak ematen dira. Kromosomen kopurua ez da aldatzen.
Mutazio genikoan gene bakarra ematen dira. DNAren bikoizketan eman ohi dira. Gene batean alelo desberdinak egotearen arrazoia.
Kromosomikoa kromosometako zati batean ematen da eta genikoa berriz, gene bakar batean ematen da mutazioa
B)Aipa itzazu agente mutageniko batzuk, fisikoak zein kimikoak, eta adieraz ezazu nola jokatzen duten
-Mutageno fisikoak: 1.Erradiazio ultramorea(Pirimidina-dimeroak eratu, bikoizketa eten).2.Erradiazio ionizatzaileak(Konposatu horiek sartzen ditu base batzuen ordez; 5-bromuraziloak timina ordezten du eta 2-aminopurinak adenina)
-Mutageno kimikoak:1.Eragile alkilatzaileak(Metilazioak eragin)2.Koloragarri tartekariak(Txertaketak eragiten dituzte baseen bi bikoteren artean)3.Beste eragile batzuk (Azido nitrosoak adenina eta zitosina desaminatzen ditu)
C)Azaldu ezazu nola gerta daitekeen mutazio geniko batek malformazioak eragitea organismo mutatuaren ondorengoetan
Obuluetan eta espermatozoideetan izan ezik, beste zeluletan grrtstzen baldin badira, eredatu ahal dira.