Musikaren Erabilera Arte Eszenikoetan, Irratian eta Zineman
Enviado por Chuletator online y clasificado en Música
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,58 KB
Eszenarako Musika
Agertoki baten gainean garatzen diren adierazpen artistiko guztiak arte eszenikotzat hartzen dira. Adibideak: antzerkia, dantza, kantua, bakarrizketak...
Adierazpen artistiko horietan, musika osagai garrantzitsua da. Edozein arte eszeniko motari laguntzen dion musikari musika eszeniko deritzo.
Musika eszenikoa, mendebaldean, antzinako Grezian hasi ziren erabiltzen. Duela bi mila urte baino gehiago, antzerki-piezak antzezten zituzten, eta horietan musika oso garrantzitsua zen.
Musika Ikuskizunak
- Balleta: argumentua duen ikuskizuna da. Musika eta dantza nahasten dira. XVI. mendeko Frantziako gorteetan sortu zen.
- Opera: Italian sortu zen. Musika landuko genero ospetsuena da. Elkarrizketa mintzaturik ez duen antzerki-obra bat da, pertsonaiek abesten dutelako. Opera-antzezpen handiek ehunka artista mugiarazten dituzte. Adibidez: La Traviata (Verdi).
- Zartzuela: genero espainiar horrek musika eta elkarrizketa mintzatuak zein kantatuak nahasten ditu. Komikoak dira. Pertsonaiak herriko pertsonak izaten dira, eta hizkera arrunta (graziaz) erabiltzen dute. Adibidez: Baserria (J. Guridi), Usoaren erromeria (T. Bretón).
- Musikalak: abestutako antzerki-obrak dira. Abestiak, dantza-saioak eta musika-tresnekin girotutako atsedenaldiak egoten dira. Hiriko herri-musikarekin lotuta daude. Adibidez: Cantando bajo la lluvia, 7 novias para 7 hermanos, Sonrisas y lágrimas.
Musika eta Irratia
Irratia 1896an asmatu zen. G. Marconik asmatu zuen. Lehen irrati-transmisioak 20ko hamarkadan (1920...) egin ziren. Musikak tarte handia eduki izan du beti irrati-emanaldietan; orkestrak zuzenean, opera-emankizunak eta swing-banden kontzertuak entzuten ziren.
Irratiak Lau Elementu Erabiltzen Ditu
- Ahotsa
- Musika
- Soinu-efektuak
- Isiltasuna
Oharra: beti hitz egiten egotea ez da beharrezkoa.
Musikaren Funtzioak Irratian
Funtzio Sintaktiko-gramatikala: musika erabiltzen da saioaren edukiak eta atalak antolatzeko.
- Sintonia: saioaren hasieran eta amaieran. 15-30 segundo. Saioa identifikatzeko balio du.
- Gortina: saio bateko atalak banatzeko. 10-15 segundo.
- Soinu-zirrinta (edo ráfaga): 5 segundo.
- Kolpe musikala: zati oso laburra, 2-3 segundo.
1946an, musika klasikoan espezializatutako irratiak sortu ziren. Adibidez, Espainian, "Radio 2" sortu zen. 60ko hamarkadan, gazteentzako antolatutako irratiak sortu ziren. Herri-musikan oinarritutako programazioa dute, eta kantu-talde arrakastatsuenen zerrendak osatzen dituzte.
Funtzio Deskriptiboa: leku bat, giro bat edo egoera bat deskribatzeko, errealitate horren musika erabiltzen da.
Musika irratiko iragarkietan: doinu itsaskorrak eta errazak erabiltzen dira gogoratzeko, eta markaren izena etengabe errepikatzen da.
Musika eta Zinema
- Musika Diegetikoa: soinu-iturria irudian agertzen da (musika-taldea, irratia, musika-ekipoa...).
- Musika Inzidentala: soinu-iturria ez da agertzen (hondoan entzuten da), eta eragin narratiboa edo emozionala dauka akzioan.
Funtzioak
Funtzio Espresiboa: sentimenduak, ideiak adierazteko, musika zuzenean "bizitzeko" (zine musikalean)... Ikuslea emozio horretan murgiltzeko erabiltzen da. Zine musikalean, musikak akzioa egituratzen du eta pertsonaiak deskribatzen ditu, jarritako musikaren arabera.
Funtzio Narratiboa:
- Testuingurua emateko (lekua, aroa...).
- Gaia edo historia girotzeko (hasierako izenburuak...).
- Pertsonaiak deskribatzeko (leitmotiv).
- Akzioan parte hartzeko (beldurrezko pelikulak...).
- Pelikula egituratzeko (elipsiak: eszena laburrean, denbora luzeko gertakizunak laburbiltzen dira).
Zine Mutua (1894-1929)
Irudiak (zuri-beltzean) + testuak + musika zuzenean. 20ko hamarkadan, lehen film soinuduna estreinatu zen: The Jazz Singer.
Soinu Efektuak
"Foley artist": soinu-efektuak sortzen dituen pertsona.
Musika Iragarkietan
Gehienetan, musika erabiltzen da mezua gogoratzeko. Jingle: abesti laburra (5-60 segundo) eta itsaskorra, gogoraerraza, originala.