Musika Teoria: Eskalak, Doinuak eta Harmonia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Música

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,48 KB

ESKALAK:

Hotsak garaieraren arabera antolatzen dira, tonuak eta tonuerdiak dituzten nota batzuetan antolatu ere.

DIATONIKOA:

Tonuak eta tonuerdiak osatzen dute. Zazpi nota ditu, eta goranzko nahiz beheranzkoa izan daiteke, hotsik sakonenetik garaienera edota alderantziz joatearen arabera.

KROMATIKOA:

Tonuerdiek bakarrik osatzen dute, eta 12 nota ditu.

MAIORRA:

Piano batean DOtik DOra doazen zortzi notak entzuten ditugunean, eskala maiorra sortzen da; horrek hirugarren eta laugarren noten artean ditu tonuerdiak, baita zazpigarrenaren eta zortzigarrenaren artean ere, hau da, mitik Fara eta SItik DOra.

MINORRA:

Piano batean LAtik LArako eskala bat entzuten badugu, tonuerdiak bigarren eta hirugarren noten artean geldituko dira, eta bostgarren eta seigarren artean; tonuerdien arteko harreman berri horrek eskala minorra ematen digu, eta eskala horren ezaugarri nagusia, berriz, bigarren eta hirugarren noten artean doa tonuerdiarena da.

MINORRA MAIORRA:

DO RE MI FA SOL LA SI DO DO RE MI FA SOL LA SI DO

I II III IV V VI VII VII I II III IV V VI VII VII

T E T T E T T T T E T T T E


TONALITATEA ETA ARMADURA:

Musika-lana tonalitateren batean dagoela diogunean, DO maiorrean edo LA minorrean adibidez, esan nahi dugu DOtik DOra edo LAtik LAra doan eskalarekin einda dagoela, eta, bi eskala horietan, aztertu berri dugun tonuen eta tonuerdien arteko erlazioa mantentzen da.

BITARTEAK:

Nota biren arteko distantzia da. Distantzia hori melodikoa edo harmonikoa izan daiteke. Bien artean dagoen nota kopuruaren arabera ematen zaio izena, eta kopuru horretan lehenengo eta azken nota ere sartzen dira: esaterako, DOtik MIra, 3.eko bitartea (DO-RE-MI=3); DOtik LAra 6.eneko bitartea (DO-RE-MI-FA-SOL-LA=6).

DOINUA:

Doinua modo logikoan antolaturiko hotsen segida da, eta horiek esaldiak edo aldiak eratzen dituzte, musika-ideia bat adierazteko.

HARMONIA:

Musikagileari hots batzuk batera erabiltzen erakusten dion zientzia da. Piano bateko tekla batzuk batera jotzen ditugunean, akorde bat sortzen dugu. Akordeak nota baxu batean oinarrituz egiten dira, nota horren gainean hiru, lau, bost edo nota gehiago jarrita. Hirukotik hasiko gara: hirukoa hiru notaren elkartzea da; elkartze hori oinarrizko notak, 3.ak eta 5.ak osatzen dute. Hiruko maiorra eta minorra: izen hori hartuko dute, 3.a maiorra edo minorra izatearen arabera, oinarrizko notatik horren goiko hirugarrenarena.

INBERTSIOA:

Hirukoaren oinarrizkoa ez den nota batek baxutzat egiten duenean, alderantzizko posizioan dago. 1.inbertsioan, 3.a baxuagoa da, eta 2.ean, 5.a baxuagoa.

KONTSONANTZIA ETA DISONANTZIA:

Tentsio efektua sortzen duen zarbait dute; hiruko arruntak, berriz, erlaxazioa eta beheranzko mugimendua baino ez dauka. Disonantzia guztiak, musika tradizionalean behintzat, kontsonantzia bihurtzen dira.

MODULAZIOA ETA KADENTZIAK:

Harmonizazioaren lege nagusiak ezagutu ondoren, orain beste kontzeptu bi ulertu beharko dituzu: modulazioa eta kadentziak.

Entradas relacionadas: