Musika Klasikoaren Historia: Klasizismotik Jazzera

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Música

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,41 KB

Klasizismoa

Barrokoaren ostean, haren aurkako aldi laburra sortu zen: Klasizismoak proportzionaltasuna eta oreka ekarri zituen.

Ezaugarri Orokorrak

  • Melodia sinple eta azkarrak.
  • Estilo homofonikoa, nagusiki.
  • Harmonia sinpleagoak.
  • Musika instrumentalak ahotsetarakoak baino garrantzi handiagoa hartu zuen.
  • Orkestraren garapenak aurrerapauso handia eman zuen.
  • Erritmoa sinplea eta erregularra zen.
  • Opera komikoa nagusitu zen.
  • Musika erlijiosoak garrantzia galdu zuen.
  • Ganbera-musika asko garatu zen, sonata formari jarraituz.
  • Kontzertu publikoak ohikoak bihurtu ziren herrialde gehienetan.

Orkestra Klasikoak

Orkestra klasikoak aldaketa batzuk egin behar izan zituen.

Klasizismoko Forma Instrumentalak

Garai honetako formen eta arauen errespetua da nagusi. Bi forma instrumentalek garrantzi handia hartu zuten:

  • Sonata klasikoa: Barrokoan sortutako forma aldatu egin zen.
  • Kontzertua: Kontzertu klasikoan, bakarlari birtuoso bat orkestraz laguntzen da.
  • Sinfonia: Orkestrarako sonata handia dela esan daiteke.
  • Ganbera-musika: Talde txikientzako musika da, batez ere sonata formari jarraituz.

Opera Klasikoa

XVIII. mendean, opera gorteko ikuskizun bihurtu zen, eta haren bitartez, jauntxoek eta erregeek beren handitasuna eta boterea adierazten zuten. Erabilitako gaiak mitologikoak izan ohi ziren. Giza maila apalagokoek opera bufoa nahiago zuten.

Klasizismoaren Sortzaileak: Mozart eta Haydn

  • Haydn: Austriako musikagilerik garrantzitsuenetakotzat hartzen da. Hari-kuartetoak berak sortu zituen.
  • Mozart: Salzburgon jaio zen. Lau urterekin pianoa jotzen zuen, eta sei edo zazpirekin konposatzen hasi zen. Bizitza laburra izan zuen, 35 urterekin hil baitzen.

Erromantizismoaren Aurrekaria: Beethoven

Vienan jaio zen, eta Haydnen ikaslea izan zen. Entzumena galdu zuen, eta horren ondorioz, izaera zakarra garatu zuen. Sonatak garrantzi handia izan zuen bere musikan.

Erromantizismoa

Musika artea zen, irudimenezko munduan sartzeko bidea, alegia. Eta erromantikoek horixe bilatzen zuten.

Ezaugarri Nagusiak

  • Opera.
  • Pianoa.
  • Orkestra sinfonikoa.
  • Liederra.
  • Irudimenaren garrantzia.
  • Melodia grinatsua.
  • Klasizismoaren formak mantendu ziren.
  • Forma motz berriak: Liederra.
  • Dantzarako forma berriak.
  • Operak izugarrizko garapena eta arrakasta izan zuen.
  • Ballet modernoa sortu zen.
  • Birtuosismoaren bilakaera.
  • Gaur egungo orkestra sortu zen.
  • Pianoa XIX. mendeko instrumenturik erabiliena bihurtu zen.
  • Kontserbatorioa sortu zen.

Erromantizismoko Musika Tresnak

Orkestra eraldatu eta handitu egin zen.

Jazz

Jazzaren Ezaugarriak

  • Inprobisazioa.
  • Erritmoa.
  • Instrumentuen garrantzia.
  • Talde musikala.

Bluesa

Izaera malenkoniatsua du, eta beltzen bizitzako arazoak nahiz emozioak adierazten ditu.

Gospela

Hegoaldeko beltz amerikarrek zeremonia erlijiosoetan abesten zituzten kantuak dira.

Ragtime

Musika mota horren jatorria, antza denez, piano-jole beltzek bandei kopiatzeko egindako ahaleginean dago.

Entradas relacionadas: