Musika Klasikoaren Generoak eta Molde Nagusiak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Música
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,04 KB
Opera
Opera musika eta dantza elkartzen dituen arte eszenikoa da. Bakarlariak, korua eta orkestra nahasten dira.
Operaren zati nagusiak
- Obertura eta sarrera instrumentala.
- Errezitatiboak.
- Ariak, non bakarlariak bere ahotsaren ahalmenak erakusten baititu.
- Koruak, abeslari kopuru handiarekin.
Ahozko Taldeak eta Korua
Korua abeslari multzo bat da. Greziako komedia eta tragedia antzezpenetan du jatorria, haietan denek batera abesten baitzuten.
Koru mota desberdinak
- Laukotea
- Ganbera korua
- Koru mistoa (bitarikoa)
- Ahots zurien edo haur ahotsen korua
- Ahots baxuen korua
Musika Bokala: Kantata eta Korala
Kantata
Ariak, koruak eta laguntza instrumentala dituen musika lana da.
Korala
Ahots bakarreko kantua da. Organoak soinu baxuekin laguntzen dio.
Oratorioa
Testu erlijiosoa duen drama musikal bat da, non pertsonaiek abestu egiten baitute, baina antzezpenik egin gabe.
Bakarlariez gain, koruak, orkestrak eta kontalariak ere parte hartzen dute.
Barroko garaiko musika instrumentala
Barrokoan, ahots altua biolinari dagokio, eta baxu jarraitua organoari eta klabezinari.
Musika molde instrumentalak
Molde txikiak
- Preludioa eta toccata
- Sonata
- Fuga
Molde nagusiak
Suitea: Herri jatorriko edo areto dantzen segida, hala nola, minueta, bourréa eta gavota.
Kontzertu Grossoa
Musika-tresna bakarlarien multzoak (kontzertinoek, gehienetan biolinek) orkestrarako musika-tresnei (tutti) aurre egiten diete.
Zarzuela
Genero eszenikoa da, non pasarte abestuak eta mintzatuak txandakatu egiten diren.
Zarzuelan, operan baino gutxiago lantzen da ahotsa teknika aldetik; jatortasunaren eta komikotasunaren zerbitzura ipintzen da.
Orkestra Sinfonikoa
Ehun bat musika-tresnaz osatutako musika taldea da. Gehienak hari instrumentuak dira, eta horiekin batera metalezko eta zurezko haize instrumentuen eta perkusio instrumentuen atalak daude.
Beste orkestra talde batzuk
- Ganbera orkestra
- Hari laukotea
- Haize boskotea
Minueta
Hirunako erritmoa duen dantza da.
- Barrokoan: Suitearen zati izaten zen.
- Klasizismoan: Sonata moldearen hirugarren aldia da.
Sonata
Musika instrumentalaren aurkikuntza handia da. Gehienez ere lau mugimendu edo aldi dituen musika lana da:
- Arina
- Motela
- Erdiarina
- Arina
Opera Klasikoa
Klasizismo garaian, opera komikoa sortu zen. Ordezkari nagusiak Gluck eta Mozart dira.
Kontzertu Klasikoa
Sonata musika moldea da, orkestraren laguntza duen musika-tresna bakarlariari dagokiona.
Musika-tresna bakarlari ohikoenak biolina eta pianoa dira.
Erromantizismoa
Opera Erromantikoa
XIX. mendeko opera Italian, Frantzian eta Alemanian garatu zen batez ere.
Italiako opera
Bel cantoa da nagusi. Hiru oinarrizko joera daude:
- Belcantismoa
- Verismoa
- Rossinik irudikatzen duena
Alemaniako opera
Orkestrak garrantzi handia du egoeren deskribapenean.
Orkestra Erromantikoa
XIX. mendeko orkestra egungoaren oso antzekoa da. Musika-tresnak hobetzen dira (batez ere haize instrumentuak), musika-tresna berriak asmatzen dira eta instrumentistek euren teknikak hobetzen dituzte.
Balletaren Historia
Balletak Berpizkundeko gorteetako mozorro-dantzetan du jatorria.
Jean-Baptiste Lully musikariak ohiz kanpoko eran garatu zuen dantza Frantzian, eta harrezkero herrialde hau balletarekin lotu izan dugu.
XVIII. eta XIX. mendean zehar, balleta Italiara eta Errusiara joan zen, baina "balletaren mendean" (XX. mendean), Parisa itzuli zen berriro.