Musika haur hezkuntzan: erritmoa, abestia eta perkusioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Música

Escrito el en vasco con un tamaño de 14 KB

Sarrera

Zergatik da garrantzitsua musika haur hezkuntzan?

  1. Beharrezkoa eta komenigarria da musika-hezkuntza 1. adinetik bideratzea.
  2. Umeari: EN, EZ, SA, EG, SE, GO erakutsi.
  3. Musikak beti izan du garrantzia adituen artean.
  4. Musika eskoletan lantzea oso garrantzitsua da.
  5. Hezkuntza sistemaren 1. etapan musika funtsezko elementua da.
  6. Musikak AUT, INTE, HARR, ADIE lagundu ditzake.
  • Denboran zehar iraun duen artea da.
  • Antzinatik existitzen da (erdi aroa barne).
  • Haurren modu: IN, EN, SEN, HITZ, MU garapenari dagokionean balio du.

Haurraren zein gaitasunen gainean du eragina?

Pertzepzioa

  1. Pertzepzioan, oro har, eta entzumenean zehazki eragiten du.
  • Musikaren bidez ingurunearekin harremanetan jartzeko erramintak eskaintzen dira.

Adierazteko gaitasuna eta sormena

  1. Adierazteko gaitasuna eta sormena sustatzen ditu.
  • Haurrek sentitzen dutena besteei zabaltzeko aukera izaten dute.
  • Sormena bizitza osoan landu behar da; bestela galdu daiteke.

Gizartzeko ahalmena

  1. Gizarteratzeko ahalmena lantzen du.
  • Besteekin harremanetan jartzeko gaitasuna hobetzen du.
  • Haurren garapen egokirako ezinbestekoa da.

Garapen motorra

  1. Garapen motorra sustatzen du.
  • Musika mugimenduarekin lotuz gaitasun psikomotorra eta motrizitatea landu daitezke.
  • Abestia lantzeko moduak motrizitate fina edo lodia garatzen laguntzen du.

Sentikortasuna eta iritzi kritikoa

  1. Sentikortasuna eta iritzi kritikoa garatzen laguntzen du.

Irakaslearen rola

  1. Ezagutzaz gain, ikasketa-plana izan behar du.
  • Jarduneko jarrerak: gogotsua, maitagarria, enpatikoa, zuzen, errespetuzkoa, malgua, pazientea, umila, sormena eta irudimena.
  1. Musika-irakasleak prestatu behar dira musika-animatzaile eta suspertzaile izan daitezen.
  2. Jolas eta jarduerekin giro musikal egokia sortu behar da, seguru eta afektiboan.
  3. Keinuak eta gorputz-adierazpena oso garrantzitsuak dira haurrak ulertzeko.
  4. Irakasleak eduki behar dituen trebetasunak:
  • Ahozko baliabideak, musika-tresna baliabideak, musika-lengoaia eta entzumena.

Haur Hezkuntzako ikasleen ezaugarriak musika arloan

Jaio berriak

  1. Jaio berrien ezaugarriak:
  • Burmuinaren eskuineko hemisferioa garatua dago.
  • Musikak garapen motorean laguntzen du.
  • Kantuak eta zurrumurruak haurrak lasaitzen dituzte.
  • Soinuaren ezaugarri nabariena tinbrea da.

1–2 urte

  1. 1–2 urteko ezaugarriak:
  • Hitz egiten hasten dira; mugimenduak agertzen dira (besoak, burua mugitu, kulunkatu…).
  • Musika-tresnek arreta erakartzen dute.
  • Abestiak ikasi ditzakete: hitzak, erritmoa eta melodia.
  • Abestientzat SOL–MI / SOL–LA soinuen ambitoa komenigarriena izan daiteke.

3–6 urte

  1. 3–6 urteko ezaugarriak:
  • Arreta garatu, imitazioa eta ekintza bidez ikasi; ahotsaren adierazpena bultzatzea abestien bidez.
  • Melodia, erritmoa eta abestia modu orokorrean ulertu baina esaldiak bereizten hasi behar dira.
  • Gorputza kontrolatzen dute.
  • Imitazioak hobetzen dira eta perkusio tresnak jotzen dituzte.
  • Egoerak antzezteko (hitzak eta keinuak erabiliz) balio du.
  • Abestiak ezagutu eta gogokoak izan ditzakete.

2. Abestia

  1. Gizakiak ahots-instrumentuaren bidez sortzen du abestia, batzuetan beste instrumentu batzuekin lotuta.
  2. Gaia adierazteko helburuz abestiek letra izan ohi dute.
  3. Konposizio musikalek ez dute beti letra behar; abestiak bai izan ditzakete.
  4. Abesti mota desberdinak daude helburu desberdinekin: helburu didaktikoak eta bizitzako bestelako alorretarakoak.
  5. Abestiek haurraren hiztegiari hitz berriak gehitzen dizkiote.
  6. Abestiek lotura afektiboa ezartzen laguntzen dute haurra eta helduaren artean.
  7. Irakaslearen egitekoa: abestiak erakargarriak izateko teknikak ezagutzea.
  8. Orientabide didaktikoak:
  • Edozein aukera aprobetxatu kantuan aritzeko.
  • Adinarentzat eta egoerarentzat egokienak diren abestiak aukeratu.
  • Abestiak ikasi ondoren hezitzailean ahotsa euskarritzat hartzea saihestu.
  • Idatzita dauden tonalitateak haurraren ahotsarentzat egokiak aukeratu.
  • Haurraren ahotsa modu sinplean hezten da; sarritan kantatuz lortzen da.

Beste arloekin lotura

  1. Haurren arteko komunikazioa lantzen da abestien bidez.
  • Abestiak ama-hizkuntzako hiztegia eta kontzeptuak barneratzen laguntzen dute.
  • Ahozotasuna ere lantzen da (adibidez, Z hizkia haurrentzat zaila bada ere).
  1. Alderdi soziala: elkarren artean bizitzen ikasteko lagungarria da.
  • Alderdi afektiboa eta gertukoa lantzen dira.
  1. Psikomotrizitatea:
  • Musikak erritmoa eta mugimendua eragiten ditu; gorputz-mugimendua, espresioa eta psikomotrizitatea garatzen laguntzen du.
  1. Plastikaren artea:
  • Musikarekin batera marrazten edo eskulanak eginez lotu daiteke.
  1. Matematika:
  • Abestien bidez zenbait kontzeptu matematiko barneratu daitezke: zenbakiak eta kontaketa modu erraz eta dibertigarrian.
  1. Ingurunea eta gizarte gaiak:
  • Urtaroak eta inguruneko kontzeptuak lantzeko balio du.
  1. Estres momentuak lasaitzeko eta tradizio-kultura transmititzeko erabil daiteke.
  2. Tradizio eta kultura transmititzeko baliabidea da.
  • Haurrek beren identitatea ezartzen joaten laguntzen du.

5. Musikaren baliabide didaktikoak haur hezkuntzan

Erritmo hezkuntzarako baliabideak

  1. Erritmo mota desberdinak: naturalak, sonoroak, plastikoak eta musikalak.
  2. Erritmo hezkuntzak haurraren beharrik naturalena betetzen du: mugimendua.

1. Erritmika

Dalcroze metodoa

  1. Jaques Dalcroze pedagogoak erritmoa sentiarazi eta gorputz-mugimenduen bidez adierazten irakasten du.
  2. Konpasean ibiltzeko eta mugitzeko ariketak erabiltzen dira.

2. Mugimenduaren hezkuntza

  1. Oinarrizko mugimenduak: ibili, korrika, salto egin…
  2. Koordinazio motore eta oreka landu behar dituzte.
  3. Mugimenduaren heziketa: denbora, espazioa, erritmoa eta lateralitatea lantzen dira.

Koordinazio orokor arruntak

  1. Helburuak:
  • Gorputza mugimenduan biziaraztea.
  • Espazioa, modu eta denbora libreki aukeratzeko gaitasuna garatzea.
  • Geroago espazio eta denbora konkretuak menderatzea.
  1. Jarduera adibidea: espazioan zehar mugitzea aginduen bidez (aurrera, atzera…)

Oreka

  1. Helburuak:
  • Gorputzaren egokitasuna, arintasuna eta kapazitatea handitzea.
  • Koordinazio global eta egituratuak hobetzea.
  • Desplazamenduan armonia eta arintasuna gehitzea.
  1. Jarduera adibidea: soka gainetik abestiarekin ibili (normalean, hanka batean...)

6. Elementu erritmikoak eta prozedura didaktikoak

Pultsoa

  1. Musikaren barruan tarteka errepikatzen den mugimendua da.
  2. Pultsoa ez da berdina tenpoarekin.
  3. Tenpoa: pultsoaren abiaduraren adierazpena da.
  4. Pultsoa markatzeko era desberdinak: txaloak, ibiliz, musika tresnekin…
  5. Abesti adibideak: "Arre arre mandako", "Dona dona", "Katona"…

Azentoa

  1. Noizbehinka agertzen dena; bina edo hiru pultsotan azal daiteke.
  2. Adibidez: AP edo APP.
  3. Jarduera adibidea: borobilean haurren sudurra ukitzen joan.
  4. Abesti adibideak: "Kanika txikia", "Sagu txiki".

Irudi musikalak

  1. Irudi sinpleekin hasi.
  2. Belarriz bereizi eta mugimenduarekin adierazi.
  3. Grafikoki nola diren ikasteko pertsona eta animaliekin erlazionatu.
  4. Jarduerak: irudigrama erabili (gorputz eta musika tresnekin egin).
  5. Abesti adibidea: "Firrin, firrin, frash".

7. Psikomotrizitatea

Mugimendua eta ikusmenaren koordinazioa

  1. Helburuak:
  • Mugimendua eta keinuak hobetzea.
  • Begien aditasuna eta erreakzioen arintasuna garatzea.
  1. Jarduerak: tamaina desberdineko tresnak elkarri botatzea (zakutxoak, pilota txikiak).
  2. Abesti adibideak: "Kote, kote", "Nire lagunaren txakurra".

Disoziazio koordinatuak

  1. Helburuak: mugimendu soilak eta jarraipenetan doazen mugimenduak kontrolatzea.
  2. Jarduerak: besoak luzatu eta baloia eskuetan izanda uztaietatik salto egin.
  3. Abesti adibidea: "Uztaiak gora".

Eskuaren trebetasuna

  1. Helburuak:
  • Besoen malgutasuna eta besoen koordinazio/disoziazioa landu.
  • Sentsibilitatearen garapena: ukimena, bolumena…
  1. Jarduerak: hiru tresna txiki hartu eta banaka bota.
  2. Abesti adibideak: "Eskutxoarena", "Banan, banan, banaka".

Giharren tentsioa

  1. Helburuak:
  • Haur hipotoniko edo hipertonikoen kasuan: oreka bilatzea.
  • Giharren tentsioaren dosifikazio hobea lortzea.
  1. Jarduerak: lurrean eserita doinuaren egonkortasunari moldatzea (doinua gora → hankak uzkurtu; doinua jaitsi → hankak luzatu).
  2. Abesti adibidea: "Bra, bra, benedisebra".

Oreka (berritua)

  1. Helburuak:
  • Motrizitatearen heldutasuna (hasieran paretan apoyatuta egon daitezke).
  • Gorputzaren egokitasuna, arintasuna eta kapazitatea areagotzea.
  • Koordinazio global eta egituratuak hobetzea.
  • Lekualdaketa eta desplazamenduan armonia eta arintasuna lortzea.
  1. Jarduerak: soka baten gainean ibili, baldosen lerroak jarraituz.
  2. Abesti adibidea: "Soka gainetik".

8. Gorputz-perkusioa

Zer da?

  • Gizaki bakoitzak dituen tresnarik naturalenak eta egokienak erabiltzea bizitza-erritmoa kanporatzeko (hanka eta eskua).

Keinu ozenak

  1. Txaloak, belaunak, oinak, kriskitinak.
  2. Heziketa erritmikoan batez ere erabiltzen dira.
  3. Psikomotrizitatea sustatzeko ariketak erabil daitezke.

Notazioa

  1. Gorputz-perkusioan erabilitako notazioak irudietan oinarritzen dira.
  2. Hauek soinuaren denbora erreferentzia modu erraz batean irudikatzen dituzte.

Gorputz-perkusionaren idazketa

  1. Lerro H erabiltzen da keinu ozen bakoitzerako.
  2. Esaldi erritmikoa keinu ozen bidez baino gehiago iruditan ere idatziko da, lerro bakoitzean bere irudia.
  3. Lerro H aurretik (L) keinu ozena zehaztu (marrazkia, hitza osorik, laburtua…)
  4. Motrizitate-alderdia adierazi: ezkerra B, eskuina G adibidez.

Zertarako?

  1. Erritmoaren mundura gerturatzeko ikuspegi erraz, dibertigarri eta eraginkorra eskaintzen du.
  2. Erritmo baseak erakutsi eta psikomotrizitatea eta lateralitatea lantzeko balio du.
  3. Musika-tresnarik behar ez da; gorputza eta ahotsa nahikoa izaten dira.
  4. Helburu didaktikoak:
  • Gorputzaren bidez erritmoa jaso eta burutzea.
  • Imitazioaren bidez aspektu motrizak lortzea.
  • Bakoitzak bere gorputza eta mugimendu-ahalmenak ezagutzea.
  • Kideen arteko harremana hobetzea.
  • Gorputz-mugimenduarekin esperimentatzea.

Entzumen heziketarako baliabideak

Entzunaldiak: zertarako?

  1. Estiloak, formak eta lanak ezagutzeko aukera ematen dute.
  2. Ikaslearengan bizipen eta sentsazio pertsonalak esnatzeko balio dute.
  3. Adierazteko eta komunikatzeko bideak lantzen dituzte.
  4. Entzuteko modu aktiboa bultzatzen dute.
  5. Bi arlo landu daitezke: 1) musika mintzaiaren ezaugarriak eta 2) beste arloekin duen lotura.
  6. Entzunaldiak prestatzerakoan kontuan hartu beharrekoak:
  • Soinu erakargarriak aukeratu arreta lortzeko.
  • Irakasleak entzunaldian gehiegi ez hitz egin; beharrezkoa baldin bada, keinuak erabil ditzala.
  • Konpositoreari buruzko datu sinple batzuk eman daitezke.
  • Musika estilo desberdinak eta aldi historiko desberdinak landu daitezke entzunaldi ezberdinetan.
  • Musikaren pertzepzio emozionala landu daiteke (musika :) / :( ).

Nola bideratu entzunaldiak?

Hiru hizkuntza kontuan hartu behar dira:

  1. Ahozko komunikazioa:
  • Entzunaldiaren aurretik azalpenak eman.
  • Entzunaldian zehar parte-hartzea eta arreta baieztatu.
  • Entzunaldiaren amaieran iritziak eta azalpenak partekatu.
  1. Gorputz-adierazpena:
  • Bisualki musikaren hainbat elementu landu (bakarka, talde txikian edo talde handian).
  1. Hizkuntza plastikoa:
  • Grafia eta irudiak erabiliz bisualki musika ezaugarriak nabarmentzea errazten du.

Musikograma

  1. J. Wuytack-ek sortua (Belgika).
  2. Marrazkiak, formak, koloreak eta beste kode grafiko batzuk erabiltzen ditu.
  3. Musika-lanaren erritmoa, melodia eta bestelako elementuak irudikatzeko baliabidea da.
  4. Abantailak:
  • Musika-lanaren irudikapen erraza eta espaziala eskaintzen du.
  • Entzumena eta analisia lantzeko baliabidea da.
  • Ulertzeko erraza da, ikaslea motibatzeko lagungarria.
  • Egiteko erraza da eta bakarka, talde txikian edo talde handian erabili daiteke.
  • Eskolako lana etxean jarraitzeko aukera ematen du.

9. Musika tresnak

Perkusio txikien sailkapena

  1. Metalezkoak: hirukiak, krotaloak.
  2. Egurrezkoak: txinatar kaxa, klabeak.
  3. Larruzkoak: panderoa, yembe.
  4. Besteak: zintzerriak, marakak, panderetak.
  5. Egurrezko xaflaz egindakoak: xilofonoak.
  6. Metalezko xaflaz egindakoak: metalofonoak eta kariloiak.

Entradas relacionadas: