Musika Entzunaldiak: Barrokotik Klasizismora

Enviado por Chuletator online y clasificado en Música

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,37 KB

Entzunaldia

  • Izena: Lasciate Mi Morire
  • Konpositorea: Claudio Monteverdi
  • Garaia: Hasierako Barrokoa
  • Lekua: Italian (Florentzian)
  • Musika mota: Musika korala
  • Ezaugarri nagusiak:
    • Testuak dioena musikak adierazten du bi modutan (tempoaren bidez eta disonantzien bidez).
    • Sentimenduak adierazten dira bai letrarekin bai musikarekin.
    • Ahotsak zein instrumentuek parte har dezakete.

Entzunaldia

  • Izena: L´Orfeo
  • Konpositoreak: Claudio Monteverdi eta Alessandro Striggio
  • Garaia: 1607 (Lehen Barrokoan)
  • Lekua: Italian (Mantua hirian)
  • Musika mota: OPERA
  • Ezaugarriak:
    • Opera batean musika, antzerkia, eszenografia eta beste elementu batzuk batzen dira.
    • Opera batean ARIAK (orkestra osoak jotzen du, sentimenduak adierazten dira eta oso melodikoa da) eta ERREZITATIBOAK (monodia lagunduak jotzen du, trama garatzeko erabiltzen da eta melodikoki oso laua da) bereizten ditugu.

Entzunaldia

  • Izena: Flautin eta Orkestrarako Kontzertua
  • Konpositorea: Antonio Vivaldi
  • Garaia: Tarteko Barrokoa
  • Lekua: Italian
  • Musika mota: KONTZERTUA
  • Ezaugarriak:
    • Estilo kontzertantea sortu zuten, hau da, instrumentu baten eta talde baten arteko elkarrizketa musikala.
    • Bi kontzertu mota daude: bakarlari kontzertua eta kontzertu grossoa.

Entzunaldia

  • Izena: Suite bateko Minuetoa
  • Konpositorea: Jean-Philippe Rameau
  • Lekua: Frantziako Gortean
  • Garaia: Bukaerako Barrokoan (1735. urtean zehazki)
  • Musika mota: Suite bat (dantzatzeko musika)
  • Ezaugarriak:
    • Nobleek zein erregeek dantzatzeko idatzitako musika da.
    • Minuetoaz gain, beste dantza batzuk ere izaten ziren, hala nola: Pavana, Gallarda, Courante, Giga, Sarabanda, Tambourin, Allemande, Rondo eta abar.

Entzunaldia

  • Izena: Toccata eta Fuga Re Minorrean
  • Konpositorea: Johann Sebastian Bach
  • Lekua: Alemania iparraldean
  • Garaia: Bukaerako Barrokoan (1704. urtean)
  • Musika mota: Toccata eta Fuga bat
  • Ezaugarriak:
    • Organoa Barroko garaian asko garatu zen, batez ere Alemania iparraldean.
    • Fuga konposizio motarik zailena da.

Entzunaldia

  • Izena: Pianorako Sonata
  • Konpositorea: Wolfgang Amadeus Mozart
  • Garaia: Klasizismoan (1788)
  • Lekua: Salzburgon (Austria)
  • Musika mota: Musika instrumentala, pianorako sonata bat
  • Ezaugarriak:
    • Pianoa 1700. urte inguruan sortu zen eta azkar zabaldu zen.
    • Sonata asko idatzi zituzten Mozart, Beethoven, Schubert eta beste konpositore batzuek.
    • Sonata hauek sonata forma dute (hiru ataletan banatua: A-B-A´).
    • Pianoa noble, errege eta burges aberatsen etxeetan egoten zen, eta jotzen jakiteak goi mailako pertsonatzat hartzea zekarren.
    • Mozartek musika asko idatzi zuen: pianorako sonatak, pianorako kontzertuak, sinfoniak, operak, requiem bat eta abar.

Entzunaldia

  • Izena: 5. Sinfonia
  • Konpositorea: Ludwig van Beethoven
  • Garaia: 1804-1808 artean (Klasizismo bukaeran eta Erromantizismo hasieran)
  • Lekua: Vienan
  • Musika mota: Musika sinfonikoa, instrumentala.
  • Ezaugarriak:
    • Sinfonia garaiko musika mota nagusia izan zen, operarekin batera.
    • 9 sinfonia egin zituen.
    • Programatikoak: 3., 5., 6. eta 9.
    • Ez-programatikoak: 1., 2., 4., 7. eta 8.

Entradas relacionadas: