Musika Beltza: Jatorria, Bilakaera eta Eragina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Música

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,05 KB

Musika beltza afroamerikarrek sortutako estilo ezberdinei deitzen diegu. Hauek asko dira eta estilo hauetatik sortuko dira gaur egungo hainbat estilo.

Jatorria eta Esklabotza

Amerika inbaditu ostean, kolonoek Afrikako milaka pertsona nahi eta nahiez Amerikara eraman zituzten haientzat lana egitera. Esklaboak izango ziren, animaliak bezala eskubiderik gabe biziko zirenak.

Pertsona hauek Afrikako lurraldeetatik beraien erritmoak eraman zituzten AEBetara, eta AEBetako erritmoekin nahastu zirenean, erritmo berriak sortu ziren.

Lehen Musika Formak

Etxealdeetan lan egiteko esklabo afrikar asko erabiltzen ziren. Hauek beraien kultura musikalean oinarritutako kantu batzuk sortu zituzten:

  • Work Songs (Lan Kantuak): Lan gogor eta monotonoak errazteko asmatu ziren. Pultso erregular bat daukate eta lanerako etengabeko erritmo jarrai bat lortzeko erabiltzen dira.
  • Espiritualak edo Gospela: Kolono europarrek kristautasuna zabaldu zuten esklabuen artean. Kantu kristau eta afrikarren nahasketatik sortu zen espirituala.

Esklabotzaren Abolizioa eta Ondorioak

AEBetan 1865ean gertatu zen. Ordutik aurrera, esklabo izandako batzuk musikari bezala lan egiten hasi ziren. Hauetariko askok gerra denboran armadako musikariak izan ziren eta desfileetako musika jotzen zuten. Gerra ostean, europar martxa hauek estilo berri batera moldatu zituzten.

Mende Aldaketa: Jazzaren Jaiotza

New Orleans eta Jazz Tradizionala

1900. urtean New Orleansen, fama txarreko taberna eta burdeletan, sortuko da jazza. Sustraien ondorengo bi musika mota egongo dira:

  • Ragtimea: Pianoz jotzen den estiloa da.
  • Bluesa: Hitz honek malenkonia adierazten du. Norberaren sentimendu, pena eta itxaropenak kantatzeko sortutako estiloa da. Abeslariak askotan erdi kantatu, erdi hitz egiten du, eta bere kantak sinpleak dira, bere bizitzan oinarrituak: arazoak, pobrezia, sexua...

Jazz Tradizionala: Hauekin lotuta, jazz tradizionala sortzen da burdel eta tabernetan biltzen ziren musikari taldeen eskutik. Desfileetan jotzen zen kanta bat oinarritzat hartuz, bariazioak egiten zituzten inprobisatuz. Lehen Mundu Gerra amaitzean, jazz musika AEB osotik hedatuta zegoen.

Jazzaren Bilakaera eta Hedapena

1920ko Hamarkada

New Orleanseko musikari asko Chicagora joan ziren lan bila. "Jam sessions"ak sortuko dira, musikariak inprobisaziozko lehia egiten zituzten kontzertuak.

1930eko Hamarkada: Swinga

Jazz komertzialagoa da, eta musikari zuriak afroamerikarren parean agertuko dira.

Jazz Modernoa

40ko hamarkadatik aurrera, jazzaren munduan estilo eta erreferente berriak sortuko dira.

Ondorioa: Musika Beltzaren Eragina

Musika beltzak musikaren mundua erabat eraldatu zuen, eta gaur egun ere, ezin dugu hainbat musika estilo ulertu musika beltzera, jazz musikara, jo gabe. XXI. mendearen bigarren erdian sortuko diren estilo musikal gehienek beltzek sortutako erritmoetatik edango dute.

Entradas relacionadas: