Musika eta Audio Teknologia: Konpasa eta Hots Sistemak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,77 KB

Konpasa eta Erritmoaren Neurketa

Erritmoa neurtzeko modua da, erritmo hori eskema edo zeinu ulergarrien bidez adierazteko erabiltzen den tresna. Partituraren hasieran, pentagraman agertzen diren bi zenbakiren bidez adierazten da.

Konpas Arruntenak

  • Aldi bikoa edo bitarra
  • Aldi hirukoa edo hirutarra
  • Aldi laukoa edo lautarra

Konpas Motak

Konpas Bakuna

Aldi bakoitza erdietan bana daitekeenean, konpasa bakuna izango da.

Konpas Konposatua

Aldi bakoitza herenetan bana daitekeenean, konpasa konposatua izango da.

Hotsaren Grabazioa, Nahasketa eta Erreprodukzioa

Hots Motak eta Sistemak

Hotsa grabatzeko eta erreproduzitzeko bi sistema nagusi daude:

Hots Analogikoa

Hotsak airean dituen presio-aldaketak tentsio elektrikoaren oszilazioen antzera erreproduzitzen dira. Hau da, tentsioak gora eginez gero, oszilazioak ere handiagoak izango dira. Diskoak eta kasetak sistema hori erabiliz grabatzen dira.

Hots Digitala

Hotsa lagin izeneko zenbaki batzuen bidez adierazten da. Zenbaki horiek uhinak elkarren atzeko uneetan duen neurria adierazten dute. Seinale horiek hots bihurtzeko, bihurgailu analogiko-digitala (ADC) erabiltzen da. CDak grabatzeko sistema analogikoa baino hobea denez, azken hori gero eta gutxiago erabiltzen da.

Grabatzeko Makinak

Fonografoa

Fonografo hitzak "Hotsak idazten dituena" esan nahi du. Thomas A. Edisonek 1877. urtean asmatu zuen. Hotsa, inbutu batetik igarotzean mintz batek jasotako bibrazioak eta hari eutsita zegoen orratz batek eztainuz estalitako zilindro birakari batean sakonera ezberdineko lorratzak "idazten" zituen.

Gramofonoa

Gramofono hitzak "Ahotsaren idazkera" esan nahi du. Emil Berlinerrek 1877. urtean asmatu zuen. Hotsa disko zirkular eta lauan grabatzen zen. Gero, erreproduzitu egiten zen.

Hotsaren Transmisio Mekanikoa

Prozesu Orokorra

  1. Hotsa sartu
  2. Hotsa bildu
  3. Hotsa manipulatu
  4. Hotsa erreproduzitu

Transmisio Sistemak

Sistema Analogikoa

Hots uhinak mikrofonoan (transduktorea) sartzen dira. Hortik ateratzen dena oszilazio elektrikoa da eta anplifikadorera doa. Anplifikadoretik ateratzen diren oszilazio elektrikoak altabozera (transduktorea) doaz, eta ateratzen dena hots uhinak dira.

Sistema Digitala

Hots uhinak mikrofonoan (transduktorea) sartzen dira eta uhin elektriko bihurtzen ditu. Gero, ADCra (Analogiko-Digital Bihurgailua) sartzen da, gero ordenagailura sartzen da, eta hortik DACra (Digital-Analogiko Bihurgailua) sartzen da. Ateratzen diren uhin elektrikoak altabozera (transduktorea) doaz, eta hots uhinak ateratzen dira.

Entradas relacionadas: