Musika eta Ahotsa Hezkuntzan: Ipuinak, Kotidiáfonoak eta Zaintza
Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio
Escrito el en vasco con un tamaño de 13,61 KB
Ipuin Musikatuak
Kontzeptu Nagusia
Istorioak kontatzeko modu berritzailea.
Definizioa
Musikatutako narrazio bat da, soinuaren eta/edo ekintza eta sentimendu jakin batzuen adierazpenaren bidez adierazkortasun handiagoa hartzen duen kontakizuna.
Helburua
Literatura, musika, adierazpen plastikoa eta gorputz-adierazpena uztartzea haurren garapena aberasteko.
Onurak
- Garapen integrala: Gaitasun kognitiboak, motrizak, afektiboak eta sozialak sustatzen ditu.
- Talde-lana eta errespetua: Elkarlana eta errespetua indartzen dira gelan.
- Sormen adierazpena: Haurren ideiak eta sentimenduak modu autonomoan adierazteko aukera ematen du.
Musika eta Literaturaren Arteko Lotura
Musika eta literatura elkartzen dira bitarteko adierazkor erakargarri bat sortzeko.
Ipuin musikatuek haurrei igorle eta hartzaile izateko aukera ematen diete, istorioan aktiboki parte hartuz.
Ipuin Musikatu Motak
- Narrazio-egitura duten abestiak, adibidez, “Behin joan nintzen azokara”.
- Musika deskribatzaile edo programatiko baten dramatizazioa, adibidez, “Udaberria. Vivaldiren Lau Urtaroak”.
- Soinuekin lagundutako ipuinak (sonorizazioak).
- Ipuinak kontatu edo irakurtzea, pertsonaia edo kokapenekin identifikatzen diren musika-tresnekin lagunduta, adibidez, “Pedro eta Otsoa”.
- Instrumentuak ezagutzeko ipuinak: “Pedro eta Otsoa” edo “Pako eta Orkestra” bezalako ipuin musikalak, instrumentuak aurkezten dituztenak.
- Konpositore bat ezagutzeko ipuinak: Konpositore baten bizitzari edo fikziozko istorio bati buruzkoak dira, musikaz lagunduta.
- Sonorizatzeko ipuinak: Ipuin mota hauek ikasleak berak sonorizatzeko pentsatuta daude, instrumentu konbentzionalak, birziklatutako materialak edo eguneroko objektuak erabiliz. Edozer gauza izan daiteke soinu-iturri.
- Abestiekin laguntzeko ipuinak: YouTube-n eta liburu argitaratuetan aurkitzen dira. Abestiak ipuinaren testuarekin lotura dute eta haurrek imitazio bidez ikasten dituzte, esaterako, Toy Cantando kanalean Hiru Txerrikumeak.
Musika Teoria Oinarriak
Iraupena
Piezaren hasieran esandako abiaduraren (tempo) araberakoa da.
Pultsua
Erritmo erregularra eta etengabea da (musika jarraitzeko kolpe bakoitza pultsua da).
Azentuazioa
- Erritmo bitarra: 2 pultsu bakoitzeko.
- Erritmo hirutarra: 3 pultsu bakoitzeko.
- Erritmo kuaternarioa: 4 pultsu bakoitzeko.
Konpasaren Zenbakitzailea
Zenbat nota-irudi sartzen diren konpas batean adierazten du (goiko zenbakia).
Konpasaren Izendatzailea
Zein musika-irudi den adierazten du (beheko zenbakia):
- 2: Zuriak
- 4: Beltzak
- 8: Kortxeak
- 16: Semikortxeak
Balio Ligadura
Izen bereko bi nota lotzen dituen lerro kurbatu bat da.
Puntua
Notaren eskuinetara jartzen da, iraupena handitzeko.
Fermata (Kalderoia)
Noten (edo isiluneen) gainean edo azpian jartzen da, nota hori luzatzeko.
Klabeak
Pentagramaren zein lerroetan/tarteetan kokatzen diren noten izenak zehazteko erabiltzen dira.
Zer dira Kotidiáfonoak eta Zertarako Balio Dute?
Kotidiáfonoak eguneroko erabilerako objektuekin egindako soinu-tresnak dira. Ez dira musika-tresna tradizionalak, baizik eta plastikozko ontziak, tapak, botilak, paperak edo bestelako etxeko objektuak erabiliz sortutako tresna sinpleak. Objektu horiek modu ezberdinetan jo, astindu edo igurtzita soinua sortzen dute.
Sailkapena
- Sinpleak: Aldaketarik behar ez duten objektuak (adibidez: euri-makila baterako hazidun botilak).
- Konposatuak: Mihiztadura behar dutenak (adibidez: oskolez, zotzez eta goma elastikoz egindako intxaur-ziria).
Hezkuntza Helburuak Haur Hezkuntzan
Hezkuntza helburuarekin, haur hezkuntzan erabiltzen dira, honako hauek garatzeko:
- Entzumen-gaitasuna eta soinuaren pertzepzioa garatzeko.
- Sortzeko gaitasuna eta musika-adierazpena bultzatzeko.
- Materialak eta objektuak esploratzeko.
- Taldeko lankidetza eta musika-jardueretan parte hartzeko.
- Musika-tresna sinpleen erabileran trebetasuna eskuratzeko.
Tresna horien erabilerak umeei musika mundura hurbiltzeko aukera ematen die modu natural eta dibertigarrian, beren inguruko objektuak erabiliz.
Kotidiáfonoak Haur Hezkuntzan Txertatzeko Metodologia
Kotidiáfonoak Haur Hezkuntzan sartzeko, haurrek objektu arruntak libreki esploratu eta soinuak sortzea bultzatzen da. Irakasleak materialen aukeraketa eta espazio egokia prestatzen ditu, eta haurrek lehenik banaka eta gero taldean entzuten eta soinuak imitatzen dituzte. Jolas, ipuin edo abestietan soinuak txertatzea ere sustatzen da. Horrela, haurrek entzumen-sentsibilitatea eta sormena garatzen dituzte, jolasean oinarrituta.
Lan Metodologia
Behaketa Gidatua
Haurrek objektuak libreki manipulatzen dituzte musikalki erabili aurretik (adibidez: ipuin bat lagundu aurretik soinuak plastikozko ontziekin probatzea).
Jarduera Egituratuak
- Abestiak egunerokotasunez laguntzea (adibidez: danbor birakaria, gaztatxo-kaxekin egina).
- Istorioetarako soinu-bandak sortzea (adibidez: euri-soinuak plastikozko poltsekin).
Ahotsaren Garrantzia
Irakasleontzat gure lan-tresna da, eta gaizki erabiltzea edota jarraian gaizki erabiltzea lan-arrisku bihurtzen da. Gainera, gaixotasun otorrinolaringologikoak irakasleon artean hirugarren baja-arrazoia izan ohi dira.
Ahotsaren Arazo Ohikoenak
- Laringitisa: Infekzioaren bitartez ahots-kordak inflamatzen direnean. Tratamendu onena atsedena eta hidratazioa dira.
- Ahots-kordetako lesioak: Tumorazio benignoak, polipoak edota ahotsa gaizki erabiltzeagatik sortutako kisteak. Atsedenarekin eta errehabilitazioarekin sendatzen dira. Batzuetan tratamendu kirurgikoa behar dute.
- Urdaileko azidoaren errefluxua.
- Afoniak.
- Ahots-korden paralisia: Arnasketa zaratatsua edo arnasa hartzeko zailtasuna.
Kontuan Hartu Beharrekoak
- Bizimodu osasungarria.
- Ingurumen-baldintzak.
- Ahotsaren erabilera egokia.
Bizimodu Osasungarria
Tabakoa toxikoa da, eta zuzenean eragiten dio goiko aire-bideen mukosari. Kez beteriko giroak saihestu behar dira.
Oso garrantzitsua da likidoa ugari edatea. Batez beste, egunero 2 litro ur edatea gomendatzen da, gorputzaren hidratazio egokia eta, beraz, laringearen hidratazioa mantentzeko beharrezkoa baita.
Gozoki mentoldun edo indartsuen gehiegizko kontsumoak eztarriaren lehortasuna handitzen du.
Dieta orekatua jarraitu. Ez jan gehiegi.
Errefluxu gastroesofagiko arazoak daudenean ez da komeni berehala etzatea jan eta gero.
Tentsio orokorrak eta bizitza-erritmo azkarrak ahotsean ere eragiten dute.
Ingurumen Baldintzak Ikasgelan
Klarionak aire-bideetako mukosetan lehortasun handia sortzen du. Ikasgelak garbi egon beharko du, hautsik gabe eta ongi aireztatuta. Giroa hezetzea komeni da, batez ere berokuntza martxan dagoenean. Tenperatura-aldaketa bortitzak eta aire hotzeko korronteak ez dira onak.
Ahotsaren Erabilera Egokia
- Komeni da ahotsarekin beroketa-ariketak egitea lanean hasi baino lehen, edo ahots-lana modu leun eta progresiboan hastea.
- Giro zaratatsuak edo akustikoki eskasak ahotsaren ahalegin handiagoa eskatzen dute. Horrez gain, ondorengoak saihestea gomendatzen da:
- Denbora luzez ingurune-zaratarekin hitz egitea.
- Ikasleek sortutako zaratarekin lehian aritzea.
- Denbora luzez soinua galtzen den eremu irekietan hitz egitea.
- Denbora luzez akustika txarra duten tokietan hitz egitea.
- Ahalegin fisikoa egiten dugun bitartean hitz egitea.
- Eztul txikiak eta eztul errepikakorrek bat-bateko bibrazioa eragiten dute ahots-kordetan, eta honek trauma eragin dezake.
- Aho erdi itxiarekin hitz egitea ez da komenigarria.
- Ez kantatu teknika egokirik gabe; eroso zabiltzan erregistroan kantatu soilik.
- Saiatu airerik gabe ez geratzen esaldiaren erdian, erreserbako airea agortu ez dadin.
- Ez tenkatu hortzak, masailezurra eta mihia.
Disfoniak Prebenitzeko Dozentzian
Maila Kontzeptuala eta Aktitudinala
- Ahots-sistema eta bere funtzionamendua ezagutu.
- Gelaren ezaugarri akustikoak ezagutu (eta nola moldatu).
- Egoera kaltegarriak dozentzian identifikatu: denbora luzez hitz egitea, intentsitatea, tonua, zarata (55 dB baino baxuagoa), ahotsarako atsedenaldi eskasak, estresa, ahultasun fisikoa, pertsonaren tenperamentua, ohitura desegokiak, etab.
- Ahots-higieneko pauta osasungarriak mantendu (alkohola eta tabakorik ez, hidratazioa).
- Ahots-esfortzu gehiegizkoa ekidin, autoerregulazioa saiatu klasean.
Maila Prozedimentala
- Erlaxazio- eta tonifikazio-praktikak.
- Arnasketa: arnasketa eta hitz egiteko koordinazioa, abdomenaren bermea.
- Ahoskera.
- Hitz egiteko modu desberdinak (arintasuna, tonua, etenaldiak, etab.).
Umeak Eskolan: Ahotsarentzat Egoera Arriskutsuak
- Eskolan: Kirol-jarduerak, klaseen arteko atsedenaldiak, eskolatik kanpo egiten diren ekintzak (adibidez, txangoak).
- Eskolatik kanpo: Etxeko giro zaratatsua, eskolaz kanpoko jarduerak (batez ere kirolarekin lotuta daudenak).
Umeen Ahotsaren Erabilera Aproposa Bermatzeko
- Hitz egiteko txandak errespetatu.
- Isiltasuna mantendu irakaslea edo beste ikasle batek hitz egiten duen bitartean.
- Desadostasuna adierazi oihukatu gabe.
- Umeei behar besteko une egokiak eskaini haiek ahoz espresatu ahal izateko.
- Abesterako orduan gorputzaren jarrera, arnasketa eta ahoskera zaindu.
Ahots-Kordak Erlaxatzen
Ahots-kordak erlaxatzeko ariketak:
- "MMMMMM" soinua tonua aldatuz.
- "NNNNN" soinua.
- "BBBBBB" bibrazioa ahoa eskuarekin estalita.
- "DDDDD" soinua.
- Ezpainetako bibrazioa tonua aldatuz.
- Mingaineko bibrazioa ("RRRRRR").
- Eztarriko bibrazioa ("ZZZZZZZ").
Ahotsa eta Arnas Aparatua
Arnas Aparatua
Sudurrak, ahoak, trakeak, birikek eta diafragmak osatzen dute. Soinua sortzeko beharrezkoa den airea garraiatzen du.
Arnasketa Motak
- Torazikoa: Airea biriketan pilatzen da. Sorbaldak gorantz eramaten dira eta bularrak airez betetzen dira. Arnasketa laburragoa eta behartuagoa da. Biriken goiko aldea bakarrik erabiltzen denez, ez da arnasketa motarik gomendagarriena.
- Abdominala: Airea sabelean pilatzen da. Erlaxaturik gaudenean praktikatzen da. Sabela igo eta zabaldu egiten da, diafragma jaitsiaraziz. Era horretara biriken beheko aldea airez betetzen da, eta abesteko erabili ohi dena da, kutxa torazikoa airez betetzen utziz.
- Betea: Arnasketa torazikoa eta abdominala erabiltzen dira. Birikak betetzen dira diafragma jaistean. Saihetsak dilatatzen dira ahalik eta aire gehien sartzeko, eta azkenik klabikulak igotzen dira.
Fonazio Aparatua
Laringeak eta ahots-kordek osatzen dute. Kartilago eta muskuluez osaturik dago. Aireak irteterakoan ahots-kordak bibrarazten ditu, eta soinuaren sortzailea da.
Erresonantzia Aparatua
Faringeak, aho-barrunbeak, ahosabaiak, sinu maxilarrek eta frontalek osatzen dute. Soinuaren anplifikadorea da. Laringean lortutako soinua moldatu eta hedatu egiten da. Erabiltzen dugun erresonadorearen araberako soinua aterako da, eta ahoaren, mihiaren edota ezpainen formen arabera, ahotsaren ezaugarriak ezberdinak izango dira.
Erresonantziarekin Loturiko Elementuak
- Emisioa: Ahoaren kokapenaren arabera, soinua argia, iluna edo zuzena izan daiteke.
- Artikulazioa: Ezpainak, mingaina eta hortzen mugimendu edo posizioa soinu egokia lortzeko.
- Dikzioa: Pronuntziazioa, ahoskera.
Ahotsaren Ezaugarriak
- Intentsitatea: Ahotsaren indarra, bolumena eta potentzia.
- Altuera: Ahots-korden dardar kopurua, fonazioak emandakoa.
- Iraupena: Ahotsak zenbat denbora irauten duen.
Ahotsaren Sailkapena
- Tinbrearen arabera: Kolorea, bolumena, loditasuna, distira, dardara, etab.
- Tesituraren arabera: Guztiz eroso abestea ahalbidetzen duen noten multzoa.