Munduko potentziak XXI. mendean: Txina, Kanada, India, Japonia eta Errusia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,14 KB

Txina

Munduko estadurik jendetsuena da (1.300 miloi biztanle). Munduko armadarik handiena dauka eta indar militarraz gain, arma nuklearrak ditu. Txinako ekonomiaren hazkundea izugarria izan da azken urteotan. Merkatua handia izanik, munduko enpresa guztiak bertan kokatu nahi dira eta bere ekonomiaren esportatzeko gaitasuna izugarria da. Agentzia espaziala dauka eta teknologian gero eta aurreratuagoak doaz. Hezkuntzan ere bultzada handia eman dute eta, alde batetik, bere unibertsitateek hobekuntza nabarmena izan dute eta, bestalde, txinatarrak munduko unibertsitate onenetan ikasten dute. Politika arloan, nahiz eta gizakien eskubideen defentsan zenbait aurrerapausu eman, Txina alderdi komunistaren diktadura da. Nazioarte mailan bi erronka nagusi gelditzen zaizkio: gizabanakoen errespetu falta eta Tibeteko okupazioa. Gainera, azken urteotan lurralde eta gizarte gatazkak bizi izan dira Txinan eta, nahiz eta errepresioa oso gogorra izan, langile mugimenduak sortzen hasi dira.

Kanada

Luze-zabalean munduko bigarren herrialdea da eta 33 milioi biztanle ditu. Demokrazia sendoa eta bizitza maila altua duen herrialdea da. Multikulturaltasuna eta tolerantzia nazioaren oinarriak dira. Bertako populazio natiboa %4a da eta 200 talde etniko desberdinetan banaturik daude. Garai batean britainiar eta frantses kolonia izan zen. Hiriburua Ottawa da, baina hiri garrantzitsuenak Toronto, Montreal eta Vancouver dira. Lacrosse da kirol ospetsuena, baina izugarrizko pasioak sortzen dituena izotz hockeya da. Munduko nazio aberatsenen artean dago eta bere ekonomia sektore desberdinetan oinarritzen da: petrolioa, mineralak, ingeniaritza eta baita industria aeronautikoa edo teknologia berriak. Hezkuntza arloan mundu osoan eredu da eta ospe handiko unibertsitateak ditu. Bitxikeria gisa, bere bandera 1964. urtean onartua izan zen, munduko baso guztien %10a bertan daude eta munduko aire garbiena duen bigarren herrialdea da.

India

India munduko zazpigarren herrialdea da hedapenari dagokionez eta lehenengoa biztanleria kopurua kontuan hartuta (1.408.000.000 biztanle). Commonwealtheko kidea da eta munduko demokraziarik handiena. Munduko zibilizaziorik zaharrenetakoa da eta hinduismoa eta budismoaren sorterria dugu. Hindia hizkuntza ofiziala da; hala ere, ingelesa oso erabilia da. Ehunka hizkuntza desberdin hitz egiten dira eta herri eta etnia ugari aurkitzen ditugu. Alde batetik, populazioaren %25a pobrezian bizi da, baina, beste aldetik, bere ekonomia etengabe garatzen ari da. Militar esparruan, armada indartsua dauka eta potentzia atomikoa da. Hala ere, hizkuntza eta etnia istiluak izaten ditu, gizarte barruko desberdintasun ekonomikoak oso handiak dira, ingurumen arazo handiak dauzka eta gatazkak ditu ondoko herrialdeekin (Txinarekin eta batez ere Pakistanekin). Hala eta guztiz ere, XXI. mende honetan munduko herririk garrantzitsuenetakoa izateko bidea egiten ari dela ematen du.

Globalizazioa

Globalizazioa munduko prozesu ekonomiko, politiko eta soziokulturala da, eta jarraitzeko eta harremanak izateko aukera ematen dio. Globalizazioari esker, herrialde sozial eta kulturalera hurbiltzea lortzen da. Globalizazioak aldaketa asko ditu mundu osoan, bai ekonomikoak, bai politikoak eta baita kulturalak ere; izan ere, hainbat herrialde daude hori neurtzeko, lur-unitate gisa. Globalizazioak alderdi positiboak eta negatiboak ditu. Adibidez, esan duguna da merkataritza komunikatzen eta hobetzen laguntzen duela eta langabezia-tasa jaisten dela, baina aldi berean kulturak galtzen ari direla.

  • Alderdi positiboak: Hazkunde ekonomiko asko daude, enplegu-aukera berriak eta giza eskubideen hedapena.
  • Alderdi negatiboak: Ekonomiaren desberdintasuna dago, kultura autoktonoak galtzen dira, landako abusua sortzen da, bereziki, herrialde azpigaratu batzuetan.

Multipolaritatea

Lehen munduan bi potentzia bakarrik zeuden: Sobietar Batasuna eta Estatu Batuak. Haiek erabaki guztiak hartzen zituzten. Hori, urteak joan ahala, aldatu egin da. Hau da, orain bi potentzia baino gehiago daude: Estatu Batuak, Txina, Alemania, Japonia eta Errusia, eta hauek dira erabakiak hartzen dituztenak gaur egun.

Ozeano Barearen garrantzia

Ekonomia Ozeano Atlantikotik Ozeano Barera asko aldatu da. Orain, Ozeano Barean dauden herrialde gehienek garapenaren aldaketa izaten ari dira; hau da, ekonomikoki, politikoki eta militarra garatuagoak dira (Hong Kong, Shanghai, Singapur...).

EEBBen nagusitasuna

Munduko arazo eta leku guztietan leku hartzeko gai den potentzia bakarra Estatu Batuak dira; arrazoi politiko, ekonomiko eta militarrak dira medio. Azken urte hauetan botere honi itzala egiteko Txinak ahalegin handiak egiten ari da.

Teknologiaren eta zientziaren garapenak

Gizakiaren bizitzak errotik aldatu dituzten aurrerapenak dira. Bioteknologian, informatikan, robotikan... aurrerapen itzelak eman dira. Sare sozialak, lan mundua, hezkuntza edo harremantzeko moduak aldatzen ari dira.

Komunikabide sozialen garrantzia

Internet, telebista, zinema... hauei esker masa-gizartea eta kontsumo-gizartea mundu garatuaren ezaugarri nagusiak bihurtu dira. Komunikabideek eta internetek mundu osoko pertsonak eta enpresak beraien artean erlazionatzeko aukera ematen dute. Horri esker, informazioa trukatu, saldu edota ondasunak eros ditzakete. Telekomunikazioei esker, milioika pertsonak zuzenean edozein motatako gertaerak ikus ditzakete: 2004ko tsunamia, Ukrainako inbasioa eta gerra...

Ekonomiaren aldaketak

Kapitalismoa nagusi dugu. Bestalde, pertsonen ideien, kapitalen eta ondasunen joan-etorriek ekonomien eta herrialdeen integrazioa ekarri dute. Nazioarteko merkataritza izugarri handitu da, ekoizpena herrialde desberdinetan antolatzen da eta, azkenik, multinazionalen eragina izugarria da mundu osoan. Nazioarteko banku handiak, Blackrock eta Vanguard bezalako inbertsio fondoak, mundu osoko enpresak kontrolatzen dituzte.

Japonia

Gaur egun munduko bigarren potentzia ekonomikoa da Estatu Batuen atzetik, nahiz eta Txinarekin lehia gogorra izan postu hau mantentzeko. Japoniak, Bigarren Mundu Gerraren ondoren, izugarrizko aldaketa izan zuen "Japoniar miraria" izenaz ezagutzen dena. Tokioko burtsa, munduko nazioarteko merkataritza eta finantzetan, dolarrarekin eta euroarekin lehiatzen da. Garapen izugarri honen arrazoiak hauek dira: aurrezki tasa altua, hezkuntza ona, japoniarren lanerako grina eta industriaren eta teknologiaren aurrerapenak. Teknologia arloan oso herrialde aurreratua da eta bertan hasten dira gero mundu osora zabalduko diren aurrerapenak. Industria aurreratua eta indartsua du eta bere finantza sistema egonkorra eta indartsua da. Bestalde, beraien tradizioak izugarri errespetatzen dituzten nazioa da: Ikebana, tearen zeremonia, Origamia, Kabuki dantza. Kirol ospetsuena eta jarraitzaile gehien dituena beisbola da. Hala ere, azken urtetan futbola eta errugbia indartzen ari dira. Teknologietan, robotikan edo bioteknologian, adibidez, munduko herrialderik aurreratuena da eta Japoniako enpresa handiak munduko garrantzitsuenak dira. Enpresa ezagunenak Toyota, Nintendo, Sony, Nissan edo Honda ditugu. Bestalde, militar esparruan, orain arte armada txikia zuen, defentsarako soilik, baina oso ondo prestatua. Azken urte hauetan Txinako indartzeari erantzuteko, armada potente bat eraikitzen ari da. Japoniar kultura berezia da. Nahiz eta japoniar gehienak budistak eta sintoistak izan, erlijio tolerantzia handia dago. Bertako hezkuntza sistema ere berezia da. Politikoki monarkia parlamentarioa da eta estatu burua enperadorea da. Bertan 123 milioi biztanle bizi dira eta hiri nagusiena eta populatuena Tokio da, 13 milioi biztanlerekin. Beste hiri garrantzitsuak Yokohama eta Osaka dira.

Errusia

Komunismoaren hondamendiaren ondoren, aldaketa prozesu batean murgilduta dago une honetan, kapitalismoaren eta demokraziaren bidean. Dena den, bere egoera nahiko zalantzagarria da, arazo ekonomiko, sozial eta politiko larriak dituelako. Ekonomia ahula duen arren, nazioartean eragin handia du, batez ere bere armadaren boterearengatik eta lurralde eslabiarretan duen eragin politiko handiagoarengatik. Elektronikan, telekomunikazioetan edo industria kimikoan nabarmentzen da.

Entradas relacionadas: